254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBEITZA

1/2019 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arbeitzako Kontzejuak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 1/2019 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Arbeitzan, 2019ko abenduaren 20an.–Kontzejuko burua, Mikel Oroquieta Landa.

Iragarkiaren kodea: L1916527