254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko azaroaren 21ean egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean egindako 1. aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Buñuelen, 2019ko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1915218