254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditua sortzea diru-sarrera bidez, 920 12000 “Administrazioko langileen ordainsaria eta osagarria” partida 4395,88 euro handituz, Batasuneko entitateek ekarpena gehitzearen kargura (462 partida zenbakia), bakoitzak 1465,29 euro jarri baitituzte.

Burgin, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1916497