254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Oizko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020. urteko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Oizen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernandez.

Iragarkiaren kodea: L1916425