254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Hornidurako eta saneamenduko eskumenak Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateari eskuordetzea, Ostizko mugarteari dagokionez

Odietako Udalak, 2019ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen, legezko udalkide kopuruaren gehiengo osoak aldeko botoa emanik:

–Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateari eskuordetzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak, Ostizko mugarteari dagokionez, honako baldintza hauen arabera:

  • Eskuordetzea iraunkorra izanen da, eta haren ondorioetarako data, 2020ko urtarrila.
  • Eskuordetzearen edukia, norainokoa eta baldintzak Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak dira; estatutuok 2011ko otsailaren 9an onetsi, eta 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 18an.
  • Horretarako, Odietako Udalak zerbitzua emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkio Mankomunitateari, hori guztia bat etorrita estatutu horiekin eta Mankomunitateko organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

–Horrenbestez, erabaki da Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitatea subroga dadin orain arte Odietako Udalaren esku zeuden eskubide eta betebehar guztietan, Ostizko mugartean edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak gauzatzeari dagokionez.

–Erabaki honen berri ematea Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateari, Ultzamako eta Anueko Udalei eta Ostizko Kontzejuari.

–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/15 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin.

Erripan (Odieta), 2019ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1915943