254. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2501/2019 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, doktoretza ondoko bi laguntzatarako deialdia egiten duena; laguntza bat Ignacio Raúl Matías Maestro irakaslearen zuzendaritzapeko Komunikazio Optikoak eta Aplikazio Elektronikoak ikerketa-taldeari atxikia dago, eta, bestea, Luis Gandía Pascual irakaslearen zuzendaritzapeko Erreaktore Kimikoak eta Baliabide Berriztagarriak Balioztatzeko Prozesuak ikerketa-taldeari.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 372/2019 Ebazpenaren bidez, Ikerketa Areagotzeko 2018ko Programa onetsi zen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 1083/2019 Ebazpenaren bidez, ebazpena eman zen Ikerketa Areagotzeko 2018ko Programari buruz, eta Ignacio Raúl Matías Maestro eta Luis Gandía Pascual irakasleak suertatu ziren onuradunak.

Programa horrek ematen dituen laguntzetako bakoitzean, honako ikertzaile hauetako bat gehienez ere lau urtez kontratatzeko finantzazioa sartzen da: laguntzailea, prestakuntzako ikertzaile doktorea, edo prestakuntzako doktoretza aurreko ikertzailea. Lege indardunek kasu bakoitzerako ezartzen dituzten lehiaketa publikorako prozeduren bidez tramitatuko dira kontratazioak, eta hasierako deialdian hiru urterako kontratazioa jasoko da gehienez ere, eta beste urtebetez luzatzeko aukera.

Ikusirik irakasleek eskaera egin dutela doktoretza ondoko bi laguntzaren deialdia egiteko.

Ikusirik Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak egindako proposamena.

Ikusirik Gobernu Kontseiluaren 2019ko otsailaren 13ko Erabakia, horretarako gastua baimentzen duena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Deialdi honek sortuko duen gastua 195.081,62 eurokoa da, aldez aurretik 372/2019 Ebazpenak baimendu duena.

Laguntza emateko ebazpenean, beharrezkoa bada, prestakuntzako ikertzaile doktorea kontratatu aurreko aurrekontu-doiketak egingo dira eta beharrezkoak diren partidak gaituko dira, baldin eta lankidetza hitzarmen berri bat sinatzen bada Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Banco de Santander S.Aren artean.

Bigarrena.–Onestea Ikerketa Areagotzeko 2018ko Programako doktoretza ondoko bi laguntzatarako deialdia. Kontratua 3 urtekoa izanen da gehienez, eta urtebetez luzatzen ahalko da, baldin eta behar adinako aurrekontua eta laguntzaren zuzendariaren aldeko txostena badaude.

Hirugarrena.–Ebazpen hau helaraztea Banco Santander SA bankuko zuzendari nagusiari, eta jakinaraztea Ikerketako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Kontu-hartzaileari eta Gizarte Kontseiluari.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko abenduaren 5ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

DOKTORETZA ONDOKO BI LAGUNTZATARAKO DEIALDIA, IKERKETA AREAGOTZEKO 2018KO PROGRAMAREN BARRENEAN (BANCO SANTANDERREK FINANTZATUA)

I. ERANSKINA

2019ko abenduaren 5eko 2501/2019 Ebazpenaren

I. KAPITULUA

Deialdiaren xedea eta modalitateak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko gauzatu duen politikaren barrenean, funtsezkotzat jotzen da ibilbide luzea duten eta garrantzi handiko ikerketa-proiektuetan parte hartzen ari diren irakasleei arduraldi intentsiboan ikertzeko aukera emanen dieten ekintzetan laguntzea.

Hori dela-eta, 372/2019 Ebazpenaren bidez, Ikerketa Areagotzeko 2018ko Programa onetsi zen, Banco Santanderrek finantzatua.

Programa honetako bi laguntzetako bakoitzaren barrenean, honako ikertzaile mota hauetako bat gehienez lau urtez kontratatzeko finantzabidea jasotzen da: laguntzailea, prestakuntzako ikertzaile doktorea, edo prestakuntzako doktoretza aurreko ikertzailea.

1. Xedea.

Deialdi honen xedea doktoretza ondoko ikertzaileak kontratatzea da.

Deialdian dauden xedapenek arautuko dute deialdia, eta behar adinako aurrekontua behar da laguntzak emateko.

Doktoretza ondoko bi laguntzatarako deialdia egiten da; zehazki, laguntza bat ikerketa-talde hauetako bakoitzerako:

–1. kontratua: Komunikazio Optikoak eta Aplikazio Elektronikoak taldea; Ikerketa Areagotzeko 2018ko Programaren barneko laguntzetako baten onuraduna den Ignacio R. Matías Maestro irakaslea izanen da zuzendaria.

Hauek dira garatu beharreko jarduerak:

–LMRen oinarritutako sentsoreen optimizazioa, zenbait sentsore arkitektura eta geometria erabiliz eta, orobat, materialak eta patroiak konbinatuz plataforma fotoniko desberdinen gainean.

–Biosentsore fotonikoak fabrikatzea biomarkatzaileak detektatzeko (proteinak, DNA kateak, VOCak, etab.), diagnostiko medikoan lagunduko duten sentsore sistemak fabrikatzeko asmoz.

–Teknologia fotonikoekin lotutako Europako proiektuen proposamenak idazten, aurkezten, kudeatzen eta koordinatzen laguntzea.

–2. kontratua: Erreaktore Kimikoak eta Baliabide Berriztagarriak Balioztatzeko Prozesuak taldea; irakasle eta Ikerketa Areagotzeko 2018ko Programaren barneko laguntzetako baten onuraduna den Luis Gandía Pascual jauna izanen da zuzendaria.

Hauek dira garatu beharreko jarduerak:

–Katalisi heterogeneoaren teknologiekin lotutako Europako proiektuen proposamenak idazten, aurkezten, kudeatzen eta koordinatzen laguntzea.

–Prozesu fotokatalitikoak areagotzeko ikerketa esperimentalak garatzea.

–Modelaketako eta simulazioko azterketak egitea jariakinen dinamika konputazionalaren bidez (JDK), sistema katalitiko egituratuen COMSOL Multiphysics tresna erabiliz.

2. Eskatzaileen betebeharrak.

2.1. Doktore-titulua edo titulu hori eskatu izanaren egiaztagiria izatea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

2.2. Kontratu bakoitzerako betebehar espezifikoak:

1. kontratua: Telekomunikazioko ingeniari doktorea izatea.

2. kontratua: Ingeniaritza Kimikoan eta/edo Teknologia Energetikoan doktorea izatea.

2.3. Kontraturik eduki ez izana Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluan aipatutako modalitatean.

3. Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezarritakoak izanen dira, baita aplikatzekoa zaien legeria indardunean ezartzen den beste edozein ere.

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

3.3. Kontratatutako ikertzaileak laguntza bakoitzaren atxikipen-taldeari atxikiak geldituko dira.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak (2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen aipatu legea).

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

4. Eskaeren aurkezpena.

Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Arrosadiko campusa, z.g., Iruñea), Tuterako campuseko erregistroan (Tarazonako etorbidea, z.g., Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia erkidegoetako administrazioetako erregistroetan, toki administrazioa osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Eskaera Unibertsitateko Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztez gero, AutoFirma aplikazioa instalatua izan beharra dago, baita pertsona fisikoen ziurtagiri digitala eduki ere (FMNT erakundearena gomendatzen da). NAN elektronikoa ere erabil daiteke (nabigatzaile gomendatua: Google Chrome 5.x edo hortik gorakoa).

Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute, sarrera-egunaren zigilu eta guzti, servicio.investigacion@unavarra.es helbide elektronikora.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskatzen diren betebeharrak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5. Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

a) Eskaera orri normalizatua, zeina helbide honetan baitago jaisteko: http://www.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias/personal-investigador. Eskaera orria bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar du eskatzaileak Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera.

b) Merezimenduen zerrendaren inprimakia, helbide berean dagoena:

http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Dokumentu bidez egiaztatutako merezimenduak baizik ez dira baloratuko. Merezimenduak aurkeztea eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek kontuan hartuko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Lizentziadun edo gradudun tituluaren fotokopia, baita ikasketa-espedientearena ere.

e) Doktore tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren egiaztagiria.

f) Garatu beharreko ikerketa-proiektua, 1. kontratua erdietsi nahi bada.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina hala dela adierazi beharko dute idazki batean. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatziak badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

6. Izangaien hautaketa.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko dira hautagaiak:

1. kontratua.–Komunikazio Optikoak eta Aplikazio Elektronikoak:

–Telekomunikazio Ingeniaritzako Graduko titulua edo Telekomunikazioko Ingeniaritzako titulua izatea, 12 puntu.

–Eskatzailearen curriculum vitaea, I. eranskinean ezarritakoaren arabera, 38 puntu gehienez ere.

–Esperiencia frogatua eta egiaztatzeko modukoa aplikazio biokimikoetako sentsore fotonikoen garapenean. Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barrenean baloratuko da.

Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 10 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea hartuko da kontuan, baita laguntzaren arduradun den proiektua nola egokitzen den ikerketa lerro honetara: “Extremely Sensitive nanoPhotonic Analitycal Devices for bio-chemosensing Applications”.

Balorazio batzordea:

  • Batzordeburua: Ignacio R. Matías Maestro
  • Idazkaria: Jesus Corres Sanz
  • Batzordekidea: Cándido Bariain Aisa

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 30 puntu da.

2. kontratua.–Erreaktore Kimikoak eta Baliabide Berriztagarriak Balioztatzeko Prozesuak.

Atal honetan eta I. eranskineko baremoan ezarritakoari jarraikiz aukeratuko dira hautagaiak:

–Zientzia-aldizkarietako argitalpenak, hots, JCRn indexatutako eragin handiko nazioarteko aldizkarietakoak, 40 puntu gehienez.

–Frogatzeko moduko prestakuntza eta/edo esperientzia I+Gren eta ikerketa proiektuen kudeaketan, 25 puntu gehienez.

–Elkarrizketa pertsonala. 20 puntu gehienez.

–Ikerketa-zentroetan egindako ikerketarako egonaldiak, doktoretza tesia egiteko zentroa ez denean, 12 puntu gehienez.

–Ingelesez jakitea: 3 puntu gehienez ere.

Balorazio Batzorde titularra:

  • Batzordeburua: M.ª Carmen Ancín Azpilicueta
  • Idazkaria: Luis M.ª Gandía Pascual
  • Batzordekidea: Fernando Bimbela Serrano

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 40 puntu da.

7. Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, gehienez ere hilabete bateko epean, Ikerketako errektoreordeak emandako ebazpen baten bidez, tramitera onartutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko da, baita eskaturiko laguntzarako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskaturiko agiriak ez aurkezteagatik baztertutakoena ere. Ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean emanen da argitara. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

7.2. Balorazio Batzordeek aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko dituzte, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko diote tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, eta, haren aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.3. Tramitera onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzen denetik gehienez ere bi hilabeteko epean, Balorazio Batzordeak proposatuta eta Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onartuko dira. Ebazpena Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da, eta, bertan, gehienez ere 5 egun balioduneko epea emanen zaie interesdunei ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita erreklamazioak aurkezteko.

7.4. Balorazio Batzordeek aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko dituzte, puntuazioak onetsi, eta behin betiko proposamen-ebazpena igorriko Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honen xede diren laguntzetarako puntuazioak onetsiko dira, baita behin betiko onuradunak nor diren esan ere. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, eta, haren aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.5. Webgunean argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz ere jakinarazten ahal zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

Unibertsitateko egoitza elektronikoan argitaratuko da, iragarki-ohol elektronikoan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/tablon-electronico?opcion=2

8. Kontratuaren helburua eta baldintzak.

8.1. Laguntzak jaso ahal izateko, Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako Sistemarako Sarrerarako kontratu bat eginen dute onuradunak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

8.2. Kontratuak hiru urteko iraupena izanen du. Kontratua urtebetez luzatzen ahalko da, betiere behar adinako aurrekontua eta laguntzaren zuzendariaren aldeko txostena badaude. Hasierako kontratuaren iraupenak gehi ondorengo luzapenek ezin izanen dute lau urteko muga gainditu.

8.3. Laguntza 1.600 euroko 14 lansari izanen dira. Hileroko zenbateko horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

9. Onuradunen betebeharrak.

9.1. Onuradunak laguntza onartzeak deialdi honetan ezarritako arauak onartzea dakar berekin, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

9.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean sinatzen ez bada.

b) Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena eman dezake, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

c) Laguntza atxikita daukan ikerketa-taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

d) Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

e) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntzaren zuzendariak ontzat emanak.

f) Laguntzak iraun duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketa izan dutela.

g) Laguntza aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana, eta, harekin batera, lan bizitzaren ziurtagiria.

9.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, beharrezkoa bada, hala agintzen baitu dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak.

9.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren hasierako kontzesio berrien bajak, laguntzak emateko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da beranduenez.

9.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan betiere.

10. Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

11. Laguntzen etendura.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: aldi baterako ezgaitasuna, arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna.

12. Irakaskuntza.

12.1. Laguntza hauen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean prestakuntza xedez irakaskuntza lanetan laguntzeko, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean laurogei ordu har ditzake gehienez lankidetza horrek.

12.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Administrazio Laguntzako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

13. Datuak babestea.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta bere oinarri juridikoa, botere publikoa baliatzea eta interes publikoa betetzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduko 6. artikuluaren arabera.

Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da, eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 11. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera

14. Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabaldu.

15. Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Curriculuma balioesteko baremoa

1. kontratua: Komunikazio Optikoak eta Aplikazio Elektronikoak

KATEGORIAK

Argitalpenak

15

Biltzarrak

5

Proiektuetan parte hartzea

5

Doktoretza aurreko eta ondoko laguntzak eduki izana

4

Egonaldiak

2

Beste merezimendu batzuk

7

EKARPENA

PUNTUAK

MAILA

PUNTUAK

1

JCR artikuluak Q1-en

1

Argitalpenak 10. atalean aipatutako gaietan

Gehieneko normalizatua 20

2

JCR artikuluak Q2-n

0.5

3

JCR artikuluak Q3-n

0.25

4

JCR artikuluak Q4-n

0.125

5

Patenteak

0.2

6

Nazioarteko liburuak, osorik

1

7

Nazioko liburuak, osorik

0.5

8

Nazioarteko liburuetako kapituluak

0.2

9

Nazioko liburuetako kapituluak

0,1

10

Beste argitalpen batzuk.

0,1

11

Txosten gonbidatuak nazioarteko biltzarretan

0.5

Biltzarrak 10. atalean aipatutako gaietan

Gehieneko normalizatua 6

12

Txosten gonbidatuak nazioko biltzarretan

0.25

13

Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

0.25

14

Komunikazioak edo posterrak nazioko biltzarretan

0.1

15

Europar Batasuneko proiektuak

1

Proiektuak

Argitalpenak 10. atalean aipatutako gaietan

Gehieneko normalizatua 6

16

Plan Nazionaleko proiektuak edo parekatuak.

0,5

17

Esparru autonomikoko proiektuak.

0,25

18

Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorrak.

0,1

19

Kontratuetan parte hartzea. LOUren 83. art.

0,1

20

1 puntu laguntza izandako urte bakoitzeko. Urtebetez baino gutxiago izanez gero, behar den %a hartuko da kontuan.

Doktoretza aurreko eta ondoko laguntzak eduki izana

Gehieneko normalizatua 4

21

0,5 puntu egonaldian egindako urte bakoitzeko. Urtebete baino gutxiago eginez gero, behar den %a hartuko da kontuan.

Egonaldiak

Gehieneko normalizatua 2

22

Hizkuntzak

3

Beste merezimendu batzuk

Gehieneko normalizatua 7

23

Oinarri teknologikoko enpresak sartzea (spin-off).

2

24

Gaiarekin lotura duen jarduera profesionala, 10. apartatuan adierazitako gaien inguruan

1

25

Prestakuntza ikastaroak

1

26

Irakaskuntzako lankidetzak

1

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea baina entzule gisa prestakuntza ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa-taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izanen proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako frogagiriak.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak balioetsiko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

–Argitalpenak: gehieneko normalizatua 15 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: artikuluak aldizkarietan Q1-en, puntu 1; Q2-n, 0,5 puntu; Q3-n, 0,25 puntu, eta Q4-n, 0,125 puntu. Nazioarteko liburuak osorik, puntu 1; patenteak, 0,25 puntu; nazioko liburuak osorik, 0,5 puntu; nazioarteko liburuko kapituluak, 0,2 puntu; nazioko liburuetako kapituluak, 0,1 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,1 puntu.

–Biltzarretan parte hartzea (komunikazioak edo posterrak biltzarretan): gehieneko normalizatua 5 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioarteko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 1,5 puntu; nazioko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 0,5 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,2 puntu. Biltzarretako txostenen kasuan, gonbidaturik egiten badira, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.

–Finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzea: gehieneko normalizatua 5 puntu. Ekarpenak honela baloratuko dira: Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 1 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,5 puntu; autonomia erkidego bateko proiektuetan parte hartzea, 0,25 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,1 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu.

–Doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko laguntzak eduki izana, gehieneko normalizatua, 4 puntu. 1 puntu emanen da laguntza eduki den urte bakoitzeko. Laguntzaren iraupen osoa egiaztatu behar da. Laguntzaren jakinarazpena aurkeztea ez da nahikoa, ez baitu justifikatzen denbora guztia erabili denik.

–Egonaldiak ikerketa zentroetan: gehieneko normalizatua 2 puntu. Egonaldia egin dela eta haren iraupen osoa egiaztatu behar da.

–Beste merezimendu batzuk: gehieneko normalizatua 7 puntu.

  • Interes zientifikoko hizkuntzak: 3 puntu, gehienez ere. Bakarrik balioetsiko dira hizkuntza eskola ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren ziurtagiri ofizialak. C2 maila 0,75 puntuz balioetsiko da, C1 maila 0,5 puntuz, eta B2 maila 0,25 puntuz.
  • Prestakuntza ikastaroak: 1 puntu gehienez ere. Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 200 ordu artekoak, doktoretza-programarako sarbidea ematen duten titulazioak ez diren beste titulazio batzuk, Irakaslanerako Egokitze Ikastaroa (IEI) eta abar, jardunaldi eta biltzarretako parte-hartzea barne. Jardunaldi eta biltzar egun bakoitzeko 5 ordu zenbatuko dira. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira. 0,1 puntu emanen dira ikastaroko 10 orduko.
  • Oinarri teknologikoko enpresak sartzea (spin-off): 2 puntu. Baloratu eginen da Unibertsitateko spin-off baten sorreran kide fundatzaile gisa agertzea: 2 puntu.
  • Ikerketarekin lotutako intereseko lanbide jarduera izateagatik: 1 puntu gehienez, zeina lanaldi osoko 12 hilabeteren baliokidea baita. Prestakuntza bekak/laguntzak eta irakaslanetako lankidetzak ez dira puntuatuko. Ikerketa proiektuen kargura egindako kontratuak proiektuen atalean balioetsiko dira. Unibertsitateko irakaskuntzako lankidetzak: 1 puntu gehienez ere. 1 puntu emanen da behar bezala egiaztatutako lankidetzako 60 orduko.

Arestian aipatutako merezimendu guztiak 0tik 1era bitarteko faktore batekin ponderatuko dira kontratu honen xede diren jarduerekin duten loturaren arabera.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira.

2. kontratua: Erreaktore Kimikoak eta Baliabide Berriztagarriak Balioztatzeko Prozesuak

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektuetan izandako parte-hartzea behar bezala egiaztatu behar da.

Baremo honetako merezimendu guztiak baloratzerakoan, aintzat hartuko da nolako lotura duten deialdi honetako 1. apartatuan aipatutako jarduerekin. Lotura zuzena baldin badute, bider bat eginen da; erdizkako lotura baldin badute, bider 0,5; eta lotura txikia baldin badute, bider 0,1.

–Zientzia-aldizkarietako argitalpenak, hots, JCRn indexatutako eragin handiko nazioarteko aldizkarietakoak. Bestelako argitalpen edo aportazio zientifikoak ere baloratuko dira, baldin eta izangaia egilea bada, bakarka edo beste batzuekin batera.

  • Nazioartean eragin handia duten eta kidekoen arteko berrikuspena duten aldizkari zientifikoetako artikuluak (Web of Science Group-en Journal Citation Reports-en indexatuak): 5 puntu Q1 artikulu bakoitzeko; 2 puntu Q2 artikulu bakoitzeko; 1 puntu Q3 artikulu bakoitzeko, eta 0,5 puntu Q4 artikulu bakoitzeko.
  • Bestelako argitalpenak: 0,2 puntu argitalpen bakoitzeko.

–Frogatzeko moduko prestakuntza eta/edo esperientzia I+G eta ikerketa proiektuetan.

  • I+G-ren eta ikerketa proiektuen kudeaketari buruzko ikastaro eta jarduerak: 5 puntu ikastaroak edo jarduerak duen 20 orduko multzoko.
  • Esperientzia I+G-ren eta ikerketa proiektuen kudeaketan. 20 puntu kudeaketa urte bakoitzeko. Aldi laburragoei puntuazio proportzionala emanen zaie.

–Elkarrizketa pertsonala, izangaiek ikerketan duten esperientziaren berri izateko, eta egiaztatzeko nolako ezagutza duten arlo hauetan: Errektore Kimikoaren Ingeniaritza, Katalisi Heterogeneoa, Teknologia Energetikoa eta Jariakinen Dinamika Konputazionala (JDK). Gehienez 20 puntu emanen dira, elkarrizketan frogatutako ezagutzen arabera.

–Ikerketa-zentroetan egindako ikerketarako egonaldiak, doktoretza tesia egiteko zentroa ez denean.

  • 1,5 puntu emanen da doktoretza ondoko egonaldiko hilabete bakoitzeko (betiere, gaztelaniaz ez den hizkuntza duen atzerriko herrialde batean bada).
  • 1 puntu emanen da doktoretza aurreko egonaldiko hilabete bakoitzeko (betiere, gaztelaniaz ez den hizkuntza duen atzerriko herrialde batean bada).
  • 1 puntu emanen da doktoretza ondoko egonaldiko hilabete bakoitzeko (Espainian bada).
  • 1 puntu emanen da doktoretza aurreko egonaldiko hilabete bakoitzeko (Espainian bada).

–Ingelesez jakitea.

  • C1 maila edo handik gorakoa egiaztatzen duen titulu ofizial edo homologatua izateagatik: 3 puntu; B2 maila: 1,5 puntu; beheragoko mailak: 0,5 puntu.

Iragarkiaren kodea: F1916427