252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

10/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, 10/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria

Handitu beharreko aurrekontu-aplikazioa:

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

9200.2260100

Protokolokoko aferak

1.400,00 euro

9200.2300000

Bidaia-sariak eta lokomozioa.

1.400,00 euro

9200.6360000

Ekipamendu eta lizentzia informatikoak

2.500,00 euro

1622.2270900

Hiri hondakin solidoen tratamendua kudeatzea

30.000,00 euro

1612.2279900

Servicios Arga Valdizarberen zerbitzuak

116.000,00 euro

9200.6400001

Energia auditoretza

4.300,00 euro

GUZTIRA

155.600,00 euro

Finantzaketa: beheititzeak, deuseztatzeagatik.

APLIKAZIOA

IZENA

ZENBATEKOA

1612.6220027

Hodiak NA-1100P errepideko zubitik pasatzea

-78.292,41 euro

1612.6220009

Errezu-Ziraukiko eroanbidea partez berritzea

-77.317,59 euro

GUZTIRA

-155.600,00 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Garesen, 2019ko abenduaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1915612