252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2020ko tasak eta prezio publikoak

Leringo Udalak, 2019ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, erabaki zuen mantentzea 2019. urtean indarrean zeuden tasak eta prezio publikoak, honako aldaketa hauek eginda:

1.–Lurzoru publikoa aulki eta mahaiekin (terrazak) okupatzeagatik: 350 euro urteko tasa finkatzen da.

2.–Ezabatzen dira piperoak eta Blanca de Navarra aretoa erabiltzeko tasak.

3.–Familia gurasobakarrei edo gurasobakarren egoeran daudenei familia ugariei ematen zaien %40ko hobari bera ematen zaie kirol instalazioen, udal igerilekuen eta musika eskolaren prezio publikoetan.

Lerinen, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1915948