252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2020rako zerga-tasak

Leringo Udalak, 2019ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, honako zerga-tasa hauek finkatu ditu 2020. urterako:

1.–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,285.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean aplikatzekoa.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,5.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

Karga-tasa: %25 balio-gehikuntza sortzen den epe guztietarako.

Lerinen, 2019ko abenduaren 12an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1915947