252. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

2019ko lan publikoaren eskaintza

Ikusirik behin betiko onetsi dela 2019ko ekitaldirako plantilla organikoa, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoarena, eta kontuan harturik honako hau dela bertan agertzen diren lanpostu hutsen zerrenda, aurreko lan eskaintzetan sartu ez direnak:

–Udaleko lanpostu hutsak:

Lanpostu zenbakia: A20. Lanpostuaren izena: udal agentea (landazaina). Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

Lanpostu zenbakia: A37. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostu zenbakia: A38. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

–San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoko lanpostu hutsak:

Lanpostu zenbakia: R04. Lanpostuaren izena: sukaldaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostu zenbakia: R25. Lanpostuaren izena: gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostu zenbakia: R31. Lanpostuaren izena: gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Ikusirik 2019ra luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak halako muga eta baldintza batzuk ezartzen dituela Administrazio Publikoetan langile berriak sartzeko.

Kontuan harturik langileria alorrak eta Udaleko Kontu-hartzailetzak prestatutako txostenak (haien gaia izanik, batetik, aitzineko ekitaldian bete ote diren aurrekontuaren egonkortasunaren, zor publikoaren eta gastu arauaren alorreko helburuak, eta, bestetik, ekitaldi honetako aurrekontuetan zer lanpostu dauden diruz hornituak).

Kontuan harturik espedientearen ondorioz hauek direla Eskaintza honetan sartu beharreko lanpostuak:

R25 lanpostua (ordezte-tasa):

Ikusirik San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoko Batzordeak 2019ko lan eskaintzaren edukiaren gainean egindako proposamena.

Kontuan hartuta langileen ordezkarien parte-hartzearekin eginiko prozedura.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2019ko enplegu publikoaren eskaintza, ondotik ematen dena, aurrekontuan dagokion zuzkidurarekin, behar diren hautaproben bitartez bete dadin:

–Udala:

Bakarrik ere ez.

–San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoa:

Lanpostu zenbakia: R25. Lanpostuaren izena: gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

3. Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Beraz, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko tramiteetan dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Cintruenigon, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1916161