251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3528E/2019 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, enplegu autonomoa sustatzeko gastuari buruzko ebazpena aldatzen duena.

Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 29ko 473E/2019 Ebazpenaren bidez, 1.200.000 euroko gastua baimendu zen, 2019ko gastuen aurrekontuko “Autoenplegua sustatzeko laguntzak. EGF (PEP E-18/000214-01 elementua)” izeneko 950001 96100 4809 241107 partidaren kargura, enplegua autonomoa sustatzeko dirulaguntzak emateko.

Orain arte aurkeztutako eskaeren kopurua ikusirik eta langile autonomoen ezarpena sustatzen segitzeko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak duen interesa kontuan harturik, dirulaguntza horiek emateko baimendu zen kreditua handitu behar dela aurreikusten da.

Nafarroako Gobernuaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, aurrekontu aldaketa baimentzen da, Gizarte Eskubideen Departamentuan kreditua handitzeko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Enplegu autonomoa sustatzeko deialdiko dirulaguntzetarako baimendutako gastua eta ondorengo gehikuntza aldatzea, 750.000 euro gehituz deialdi horretarako kredituari.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 750.000 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2019ko gastuen aurrekontuko “Autoenplegua sustatzeko laguntzak. EGF (PEP E-18/000214-01 elementua)” izeneko 950001 96100 4809 241107 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko abenduaren 2an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1915666