251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2541/2019 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 13an onetsi zuen “Erabakia, administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2019. urteko Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, 2019ko abenduaren 13an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen da. Erabaki horren bidez, “Erabakia, administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2019. urteko Lan Publikoaren Eskaintza onesten duena” onetsi zen.

“GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NUPEKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN 2019KO
LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONESTEN DUENA

Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legeak, 2018ko uztailaren 3koak, 19. artikuluan ezartzen du zer muga dauden Administrazio Publikoetan langile berriak sartzeko. Zehazki, legearen Bat.9 apartatuan, tasa gehigarri bat baimentzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko. Tasa horretan, egiturazko lanpostuak sartzen dira, baldin eta, aurrekontuan zuzkituta egon arren, aldi baterako beteta edo, gutxienez, 2017ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan etengabe beteta egon badira. Sektore eta kolektibo jakin batzuetako lanpostuak sartzen dira hor, besteak beste Unibertsitate publikoetako administrazioko eta zerbitzuetako langileenak.

Lege horren arabera, egonkortze-prozesu horiek artikulatzen dituzten enplegu eskaintzak 2018tik 2020ra bitarteko ekitaldietako aldizkari ofizialetan onetsi eta argitaratu behar dira, eta egonkortze-prozesuetan dauden lanpostuen behin-behineko estalduraren tasak %8tik beherakoa izan behar du egonkortze-prozesuaren amaieran.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, aukerarik onena dela sinetsita eta erakundea antolatzeko ahalmenak baliatuz, erabaki zuen egonkortze-prozesua bideratzeko lan publikoaren eskaintza bat egitea (LPE) ekitaldi bakoitzean; beraz, LPEak 2019ko eta 2020ko ekitaldietan onetsi behar dira.

Hori dela eta, lan publikoaren lehenbiziko eskaintza onetsi behar da, hau da, 2019ko ekitaldiari dagokiona. Eskaintza horretan, enplegua egonkortzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten A eta B mailetako lanpostuak sartzen dira.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako Departamentuari jakinarazi ondoren.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, honako hau da, kudeatzaileak proposaturik Gobernu Kontseiluak, bere kideek aldez aurretik eztabaida eginda, 2019ko abenduaren 13an egindako bileran hartu duen,

ERABAKIA:

Lehena.–Lan Publikoaren Eskaintza onestea.

Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan xedatutakoa betez, onetsi da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen 2019ko Lan Publikoaren Eskaintza.

2019ko Lan Publikoaren Eskaintzako lanpostuak erabaki honen eranskinean adierazitakoak dira.

Bigarrena.–Hautaketa prozesuak.

Lan publikoaren eskaintza honen ondoriozko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri espezifikoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira hiru urteko epean gehienez ere, lan publikoaren eskaintza hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Jakitera ematea.

Erabaki hau helaraztea Kudeatzailetzari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako Departamentuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Errekurtsoak.

Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.”

Iruñean, 2019ko abenduaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legearen 19.Bat.9 artikuluan xedatutakoa aplikatuz -2018ko uztailaren 3koa-, honako hauek dira 2019ko LPEko lanpostuak:

LANPOSTUA

MAILA

LANPOSTUAREN ZK.

ATXIKIPENA

CAMPUSA

TEKNIKARIA O.L.

A

581

Jakintza Transferitzeko Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L.

A

360

Kudeaketa Hobetzeko Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Komunikazioa)

A

587

Komunikazio Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Komunikazioa)

A

509

Komunikazio Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Euskara)

A

523

Euskararako Atal Teknikoa

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Adar Ekonomikoa)

A

604

Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Adar Ekonomikoa)

A

601

Analisirako eta Programaziorako Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Adar Juridikoa)

A

42

Aholkularitza Juridikorako Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Adar Juridikoa)

A

559

Ikerketa Zerbitzua

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Adar Juridikoa)

A

541

Langileria Kudeatzeko Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Adar Juridikoa)-Datuak Babesteko delegatua

A

41

Errektoretza

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Informatika Zerbitzua)

A

469

Erabiltzaileari Laguntzeko Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Informatika Zerbitzua)

A

255

Erabiltzaileari Laguntzeko Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Informatika Zerbitzua)

A

251

Campus Zerbitzuen Atala

Iruñea

TEKNIKARIA O.L. (Artxiboak)

A

578

Agirien Kudeaketaren eta Artxibo Nagusiaren Atala

Iruñea

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

B

226

Irakaskuntzari eta Ikerketari Laguntzeko Atala

Iruñea

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

B

403

Zerbitzuen Atala

Iruñea

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA O.L.

B

543

Liburutegi Zerbitzua

Tutera

KUDEAKETARIA O.L.

B

395

Kontabilitate Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L.

B

586

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L.

B

599

Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L.

B

502

Graduko Ikasketen Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L.

B

441

Graduondoko Ikasketetarako eta Irakaskuntzaren Antolamendu eta Programaziorako Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L.

B

558

Ekonomia Gaietarako Zerbitzua

Tutera

KUDEAKETARIA O.L.

B

54

Langileria Kudeatzeko Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L.

B

82

Kudeaketa Ekonomikoaren Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L.

B

141

Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L.

B

600

Irakaskuntza Zerbitzua

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L.

B

26

Laguntzen eta Deialdien Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L. (Informatika Zerbitzua)

B

405

Kudeaketa Korporatiboaren Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L. (Informatika Zerbitzua)

B

602

Kudeaketa Korporatiboaren Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L. (Informatika Zerbitzua)

B

257

Campus Zerbitzuen Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L. (Ikus-entzunezkoak)

B

583

Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L. (Teleprestakuntza)

B

584

Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L. (Teleprestakuntza)

B

585

Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia

Iruñea

ZERBITZUETAKO KUDEAKETARIA O.L. (ILZ)

B

501

Ikerketari Laguntzeko Zerbitzua

Iruñea

BERDINTASUN TEKNIKARIA

B

552

Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Atala

Iruñea

KUDEAKETARIA O.L. (Argitalpenak)

B

590

Komunikazio Atala

Iruñea

Iragarkiaren kodea: F1916193