250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

339/2019 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da herrietako 2020ko jaiegunak aldatzea.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 250/2019 Ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2020ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen.

Ebazpen horren eranskinean, Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren.

Ebazpena 2019ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ekoan, eta ikusi da okerreko egunean jarri dela Ororbiako (Oltza) herriko jaieguna.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean baita irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoenez, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

EBAZTEN DUT:

1. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 250/2019 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2020ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen. Aldaketa honen ondorioz, egun hau jarriko da eranskinean Ororbiarentzat (Oltza) datorren jaiegunaren ordez:

Ororbia (Oltza): urtarrilaren 7a.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Iruñean, 2019ko abenduaren 16an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1916028