250. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

165/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 1998ko abenduaren 28ko Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren erregistroa eta kontrol sistema arautu ziren.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

1999ko otsailaren 1ean argitaratu zen 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean 1998ko abenduaren 28ko Foru Agindua, Nafarroako ekoizpen integratuaren erregistroa eta kontrol sistema arautzen dituena.

2018an, Nafarroako Ekoizpen Integratuari dagokion indarreko araudia berrikusi zuen INTIAko teknikariek eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek osatutako lantalde batek. Arauen berrikuspen horren emaitza izan da araudian aldaketa batzuk proposatzea, ekoizleen sektorearen eskaerari erantzuteko.

Nafarroako Ekoizpen Integratuaren ziurtapen eta erregistro lanak errazteko helburuarekin, orain arte gutxieneko labore-azalera eskatu izan da Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan izena emateko. Gaur egun, ordea, ziurtatutako azalera nabarmen gutxitu da, eta horregatik, bidezkoa da gutxieneko labore-azaleraren betebeharra kentzeko aukera planteatzea.

Azken urteetan operadoreen kopuruan eta ziurtatutako azaleran gertatu den jaitsieraren ondorioz, erregistroan inskribatutako ekoizle eta egokitzaile askoren kasuan ez dago jarduerarik; horregatik, bidezkoa da aurreikustea modu automatikoan baja ematea Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan bi kanpainatan jarraian jarduerarik ez duten ekoizle eta egokitzaileei.

Bidezkoa da 1998ko abenduaren 28ko Foru Agindua aldatzea, gutxieneko azaleren aipamenak kentzeko eta Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroko baja automatikoa gehitzeko.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Aldatzea 1998ko abenduaren 28ko Foru Agindua, Nafarroako ekoizpen integratuaren erregistroa eta kontrol sistema arautzen dituena.

1. Aldatzen da 1998ko abenduaren 28ko Foru Aginduaren 1. artikuluko 3. puntua, eta testu hau izanen du:

“3. Ekoizleen inskripzioa eginen da soilik elkarteen bidez, eta, horretarako, zuzenbidez onartuak den edozein elkarte mota erabiltzen ahalko da.”

2. Puntu bat (zazpigarrena) eransten zaio 1998ko abenduaren 28ko Foru Aginduaren 1. artikuluari, testu honekin.

“7. Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan baja automatikoa emanen zaie bi kanpainatan jarraian jarduerarik ez duten operadoreei.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko abenduaren 10ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F1915952