249. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren Hirigintzako Araudiaren 87. eta 88. artikuluei dagokiena (Behin-behineko egoitza).
Testu Bateginaren behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 14-NOV-19 (9/CU).

Ikusirik 2019ko urtarrilaren 10eko Osoko Bilkuraren erabakia (8/CU), Planeko Hirigintza Araudiaren 87. eta 88. artikuluak aldatzeko dokumentuari jendaurreko beste aldi bat ematen diona; ikusirik jendaurreko beste aldi horretan aurkeztutako alegazioak, eta, bat etorriz 2019ko urriaren 17ko “Kontseiluaren ondoko 2. aldiko alegazio-txostenarekin”, eta Hirigintza Gerentziako letraduaren 2019ko urriaren 11ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Ezestea jendaurreko bigarren aldian Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren Hirigintzako Araudiaren 87. eta 88. artikuluak aldatzeko dokumentuari aurkeztutako alegazioak, bat etorriz 2019ko urriaren 17ko “Kontseiluaren ondoko 2. aldiko alegazio-txostenarekin.

2. Behin betiko onestea Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren Hirigintzako Araudiaren 87. eta 88. artikuluen aldaketa.

3. Igor bekizkio erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Aldaketa Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1915575