243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2325/2019 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Antonio Gil Bravo irakaslearen zuzendaritzapeko Ingurumen Teknologiak eta Aplikazioak (TAMA) ikerketa-taldeari atxikitako doktoretza ondoko laguntza baterako deialdia egiten duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak apirilaren 12an emandako 709/2017 Ebazpenaren bidez, Ikerketa Areagotzeko 2017ko Programa onetsi zen, Banco Santanderrek finantzatua, eta dagokion gastua baimendu zen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abuztuaren 29an emandako 1532/2017 Ebazpenaren bidez, Ikerketa Areagotzeko 2017ko Programa ebatzi zen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen maiatzaren 8ko 924/2018 Ebazpenaren bidez, Edwin Gustavo Fuentes Ordónez jaunari Ingurumen Teknologiak eta Aplikazioak (TAMA) ikerketa-taldeari atxikitako doktoretza ondoko laguntza bat eman zitzaion, Antonio Gil Bravo irakaslearen zuzendaritzapean. 250/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen laguntza horretarako deialdia, Banco Santanderrek finantzatutako Ikerketa Areagotzeko 2017ko Programaren barruan.

Ikusirik Edwin Gustavo Fuentes Ordónez jaunak aurkeztutako ukoa, 2019ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin.

Ikusirik Ikerketako errektoreordeak egindako proposamena.

Ikusirik Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Deialdi honek 42.762,20 euro-ko gastua sortuko du; gastu hori aurrekontu-partida eta urte hauetan banatuko da:

2019. urtea.

  • 303000/320/13108. Ikerketako Langileak: 1.867 euro.
  • 300000/320/16000. Gizarte Segurantza: 578 euro.

2020. urtea.

  • 303000/320/13108. Ikerketako Langileak: 22.400,00 euro.
  • 303000/320/16000. Gizarte Segurantza: 6.921,60 euro.

2021. urtea.

  • 303000/320/13108. Ikerketako Langileak: 8.400,00 euro.
  • 303000/320/16000. Gizarte Segurantza: 2.595,60 euro.

Laguntza emateko ebazpenean egingo dira, beharrezkoa bada, prestakuntzako ikertzaile doktorea kontratatu aurreko aurrekontu-doiketak.

Bigarrena.–Doktoretza ondoko laguntza baterako deialdia onestea Banco Santanderrek finantzatutako Ikerketa Areagotzeko 2017ko Programaren barruan. Kontratua gehienez ere 2021eko maiatzaren 14ra artekoa izango da, eta urtebetez luzatzen ahalko da, baldin eta behar adinako aurrekontua eta laguntzaren zuzendariaren aldeko txostena badaude.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Banco Santander SA bankuko zuzendari nagusiari eta Santander Universidadeseko zuzendariari helaraztea, eta Ikerketako errektoreordeari, laguntzaren arduradunari eta kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 11n.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

DOKTORETZA ONDOKO LAGUNTZA BATERAKO DEIALDIA, IKERKETA AREAGOTZEKO 2017KO PROGRAMAREN BARRUAN, BANCO SANTANDERREK FINANTZATUA

I. ERANSKINA

Azaroaren 11ko 2325/2019 Ebazpenaren

I. KAPITULUA

Deialdiaren xedea eta modalitateak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko gauzatu duen politikaren barruan, funtsezkotzat jotzen da ibilbide luzea duten eta garrantzi handiko ikerketa-proiektuetan parte hartzen ari diren irakasleei arduraldi intentsiboan ikertzeko aukera emango dieten ekintzetan laguntzea.

Hori dela-eta, 709/2017 Ebazpenaren bidez, Ikerketa Areagotzeko 2017ko Programa onetsi zen, Banco Santanderrek finantzatua.

Programa honetako bi laguntzetako bakoitzaren barruan, lau urtez gehienez honako ikertzaile mota hauetako bat kontratatzeko finantzaketa jasotzen da: laguntzailea, prestakuntzako ikertzaile doktorea, edo prestakuntzako doktoretza aurreko ikertzailea.

1. Xedea.

Deialdi honen xedea da doktoretza ondoko ikertzaile bat kontratatzea Ingurumen Teknologiak eta Aplikazioak (TAMA) ikerketa-taldearen barnean.

TAMA taldeari atxikitako doktoretza ondoko laguntza baterako deialdia egiten da, taldearen arduraduna eta Ikerketa Areagotzeko 2017ko Programaren barneko laguntzetako baten onuraduna den Antonio Gil Bravo irakaslearen zuzendaritzapean aritzeko.

2. Eskatzaileen betebeharrak.

2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzek bi helburu nagusi dituzte: doktore titulua eskuratu berri duten ikertzaileen ikerketa-gaitasuna bultzatzea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-institutuen ikerketa-jarduna areagotzea.

2.2. Betebeharrak, hauexek:

Doktore-titulua edo titulu hori eskatu izanaren egiaztagiria izatea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

3. Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izango dira, eta aplikatzekoa zaien legeria indardunean ezartzen den beste edozein.

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

3.3. Laguntzaren onuraduna Ingurumen Teknologiak eta Aplikazioak (TAMA) ikerketa-taldeari atxikiko zaio.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, betiere Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta, bestetik, abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa, apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuena, aplikatuz egindako kontratuak.

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

4. Eskaeren aurkezpena.

Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia erkidegoetako administrazioetako erregistroetan, toki administrazioa osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Eskaera Unibertsitateko Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztuz gero, AutoFirma aplikazioa instalatuta eta pertsona fisikoaren ziurtagiri digital bat (FNMTk emandakoa gomendatzen da) izan beharko dira. NAN elektronikoa ere erabil daiteke. Gomendatzen da Google Chrome 5.x edo hortik gorakoa izatea.

Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute sarrera-egunaren zigiluarekin servicio.investigacion@unavarra.es helbide elektronikora.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdia NAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Eskatzen diren betebeharrak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5. Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa

a) Eskaera orri normalizatua, zeina helbide honetan baitago jaisteko: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Eskaera orria bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar du eskatzaileak Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Laguntzaren zuzendariak inprimakian jasotzen den kontratua atxikiko zaion ikerketa-taldeko kide izan behar du. Hark laguntzari oniritzia emateak esan nahi du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak eta Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen direla.

b) Merezimenduen zerrendaren inprimakia, helbide berean dagoena: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Lizentziadun edo gradudun tituluaren fotokopia, baita ikasketa-espedientearena ere.

e) Doktore tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren egiaztagiria.

f) Garatuko den ikerketa proiektua.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egongo, baina zirkunstantzia hori idatzita jaso beharko dute idazki batean. Idazki horretan identifikatu behar dute zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

6. Izangaiak hautatzea.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko dira hautagaiak:

–Zientzia Kimikoetako graduko edo lizentziako titulua edo Ingeniaritza Kimikokoa, 20 puntu.

–Eskatzailearen curriculum vitaea, I. eranskinean ezarritakoaren arabera, 45 puntu gehienez ere.

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria industriako hondakinen balorizazioan. Lan ziurtagirien, egindako ikastaroen frogagirien, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez egiaztatuko da esperientzia hori, eta curriculumaren barruan balioetsiko da, I. eranskinean ezarritakoarekin bat.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 15 puntu gehienez ere. Izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea balioetsiko da, eta taldearen ikerketa lerro honetara egokitzen ote den: industriako hondakinak balorizatzea eta katalizatzaile eta adsorbatzaile gisa aplikatzea.

–Balioespen Batzordea:

  • Batzordeburua: Antonio Gil Bravo, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.
  • Idazkaria: Sophia A. Korili, unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailari atxikia.
  • Batzordekidea: José Ignacio Pérez de Landazábal Berganzo, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 40 puntu da.

7. Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eta eskatutako laguntzarako ezarritako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emango zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

7.2. Balioespen Batzordeak aurkeztutako erreklamazioak ebatziko ditu, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.3. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratzen denetik gehienez ere bi hilabeteko epean, Balioespen Batzordeak proposatuta eta Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onartuko dira. Ebazpena Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da, eta, bertan, gehienez ere 5 egun balioduneko epea emango zaie interesdunei erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.4. Balioespen Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu, eta puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsiko ditu, eta behar den proposamena bidaliko dio Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako laguntzen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen webgunean argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

7.5. Unibertsitateko egoitza elektronikoan argitaratuko da, iragarki-ohol elektronikoan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa?opcion=2&languageId=100001

Webgunean argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazi ahal izango zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

8. Kontratuaren helburua eta baldintzak.

8.1. Laguntzak jaso ahal izateko, Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako Sistemarako Sarrerarako kontratu bat egingo dute onuradunak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

8.2. Kontratua laguntzak emateko ebazpenean adierazitako egunean gauzatuko da 2021eko maiatzaren 14ra arte. Kontratua urtebetez luzatzen ahalko da, betiere behar adinako aurrekontua eta laguntzaren zuzendariaren aldeko txostena badaude.

8.3. Laguntzen zenbatekoa 1.600 euroko 14 lansari izango da. Hileroko zenbateko horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

9. Onuradunen betebeharrak.

9.1. Onuradunak laguntza onartzeak berekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

9.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egunetako batean sinatzen ez bada.

b) Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena eman dezake, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

c) Laguntza atxikita daukan ikerketa-taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

d) Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

e) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkioten txostenak, laguntzaren zuzendariak ontzat emanak.

f) Laguntzak iraun duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketa izan dutela.

g) Laguntza aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

9.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean agindutakoarekin bat etorriz.

9.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren hasierako kontzesio berrien bajak, laguntzak emateko ebazpenean onetsitako balioespenean ezarritako ordenaren arabera betiere. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da beranduenez.

9.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie lortzen lagundu duten emaitzen gainean, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan.

10. Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

11. Laguntzen etendura.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: aldi baterako ezgaitasuna, arriskua haurdunaldian, amatasuna, adopzio edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna.

12. Irakaskuntza.

12.1. Laguntza hauen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean prestakuntza xedez irakaskuntza lanetan laguntzeko, betiere laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean laurogei ordu har ditzake gehienez lankidetza horrek.

12.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Administrazio Laguntzako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

13. Datuak babestea.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduaren gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta bere oinarri juridikoa, botere publikoa baliatzea eta interes publikoa betetzea, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduko 6. artikuluaren arabera.

Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da, eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 11. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera.

14. Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak, eta Unibertsitatearen baliabide elektronikoen bidez zabalduko da.

15. Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Curriculuma balioesteko baremoa

KATEGORIAK

Argitalpenak

10

Biltzarrak

4

Egonaldiak

6

Proiektuetan parte hartzea

10

Doktoretza aurreko eta ondoko laguntzak eduki izana

8

Beste merezimendu batzuk

7

EKARPENA

PUNTUAK

KATEGORIA

PUNTUAK

1

JCR artikuluak Q1-en

1

Argitalpenak 10. atalean aipatutako gaietan

Gehieneko normalizatua

10

2

Patenteak

1

3

JCR artikuluak Q2-n

0,75

4

JCR artikuluak Q3-n

0,5

5

JCR artikuluak Q4-n

0,25

6

Monografiak

1

7

Nazioarteko liburuak, osorik

1

8

Nazioko liburuak, osorik

0,5

9

Nazioarteko liburuetako kapituluak

0,4

10

Nazioko liburuetako kapituluak

0,1

11

Beste argitalpen batzuk.

0,2

12

Txosten gonbidatuak nazioarteko biltzarretan

1,2

Biltzarrak 10. atalean aipatutako gaietan

Gehieneko normalizatua

4

13

Txosten gonbidatuak nazioko biltzarretan

0,4

14

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan

0,5

15

Komunikazioak edo posterrak nazioko biltzarretan

0,3

16

1 puntu egonaldian egindako urte bakoitzeko. Urtebete baino gutxiago eginez gero, behar den %a hartuko da kontuan

Egonaldiak

Gehieneko normalizatua

6

17

Europar Batasuneko proiektuak

0,6

Proiektuak 10. atalean aipatutako gaietan

Gehieneko normalizatua

10

18

Plan Nazionaleko proiektuak edo parekatuak

0,4

19

Esparru autonomikoko proiektuak

0,2

20

Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorrak

0,2

21

Kontratuetan parte hartzea. LOUren 83. art.

0,1

22

1 puntu laguntza izandako urte bakoitzeko. Urtebetez baino gutxiago izanez gero, behar den %a hartuko da kontuan

Doktoretza aurreko eta ondoko laguntzak eduki izana

Gehieneko normalizatua
8

23

Hizkuntzak

3

Beste merezimendu batzuk

Gehieneko normalizatua
7

24

Gaiarekin lotura duen jarduera profesionala, 10. apartatuan adierazitako gaien inguruan

1

25

Prestakuntza ikastaroak

1

26

Irakaskuntzako lankidetzak

2

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea baina entzule gisa prestakuntza ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

Proiektuak: beharrezkoa da eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa-taldekoa dela egiaztatzea, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izango proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako frogagiriak.

Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak balioetsiko dira soilik, betiere taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezingo da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

–Argitalpenak: gehieneko normalizatua 10 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: artikuluak aldizkarietan Q1-en, puntu 1; Q2-n, 0,75 puntu; Q3-n, 0,5 puntu, eta Q4-n, 0,25 puntu. Monografiak eta nazioarteko liburuak osorik, puntu 1; patenteak, puntu 1; nazioko liburuak osorik, 0,5 puntu; nazioarteko liburuko kapituluak, 0,4 puntu; nazioko liburuetako kapituluak, 0,1 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu.

–Biltzarretan parte hartzea (komunikazioak edo posterrak biltzarretan): gehieneko normalizatua 4 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioarteko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 1,2 puntu; nazioko biltzarretarako txosten gonbidatuak, 0,4 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu. Biltzarretako txostenen kasuan, gonbidaturik egiten badira, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.

–Egonaldiak ikerketa zentroetan: gehieneko normalizatua 6 puntu. Egonaldia egin dela eta haren iraupen osoa egiaztatu behar da.

–Finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzea: gehieneko normalizatua 10 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia erkidego bateko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,2 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu.

–Doktoretza aurreko eta ondoko laguntzak eduki izana: gehieneko normalizatua 8 puntu. 1 puntu emango da laguntza eduki den urte bakoitzeko. Laguntzaren iraupen osoa egiaztatu behar da. Laguntzaren jakinarazpena aurkeztea ez da nahikoa, ez baitu justifikatzen denbora guztia erabili denik.

–Beste merezimendu batzuk: gehieneko normalizatua 7 puntu.

–Interes zientifikoko hizkuntzak: 3 puntu, gehienez ere. Bakarrik balioetsiko dira hizkuntza eskola ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren ziurtagiri ofizialak. C2 maila 0,75 puntuz balioetsiko da, C1 maila 0,5 puntuz, eta B2 maila 0,25 puntuz.

–Prestakuntza ikastaroak: 1 puntu gehienez ere. Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 200 ordu artekoak, doktoretza-programarako sarbidea ematen duten titulazioak ez diren beste titulazio batzuk, Irakaslanerako Egokitze Ikastaroa (IEI) eta abar, jardunaldi eta biltzarretako parte-hartzea barne. Jardunaldi eta biltzar egun bakoitzeko 5 ordu zenbatuko dira. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira. 0,1 puntu emango dira ikastaroko 10 orduko.

–Ikerketarekin lotutako intereseko lanbide jarduera izateagatik: 1 puntu gehienez, zeina lanaldi osoko 12 hilabeteren baliokidea baita. Prestakuntza bekak/laguntzak eta irakaslanetako lankidetzak ez dira puntuatuko. Ikerketa proiektuen kargura egindako kontratuak proiektuen atalean balioetsiko dira.

–Unibertsitateko irakaskuntzako lankidetzak: 2 puntu gehienez ere. 1 puntu emango da behar bezala egiaztatutako lankidetzako 60 orduko.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1914978