243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

331/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroa eremurako 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, 2019ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona.

2019ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan xedatzen denez, langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin eginen da. Ildo horretan, artikulu horren Bat.2 eta 5 apartatuetan ezartzen da berritze-tasa izanen dela gertatzen diren bajen %100ekoa gehienez, eta erkidegoko polizia kidegoetarako, %115ekoa. Horrez gainera, %8ko tasa bat gehitzen ahal da langile gehiagoren beharra duten eremu edo sektoreetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Administrazio Erroaren eremuko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako ordezte-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2019rako lan publikoaren eskaintza partzial hau, guztira, 169 lanpostukoa dela Administrazio Erroaren eremurako. Lan eskaintza hau 2018ko ordezte-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluaren 2. eta 5. apartatuetan ezartzen den bezala.

Ehuneko 8ko tasa gehigarria Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileentzat eta Hezkuntza Departamentuko irakasleentzat bideratu da.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu dio 2019ko lan publikoaren eskaintza partziala onets dezan, ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza horretan 169 lanpostu sartu dira guztira Administrazio Erroaren eremurako.

169 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 12 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Era berean, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betetzeko asmoz, lan eskaintza partzial honetan 7 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako erreserba-txandarako, eta zehazten da zein lanpostutan aplikatuko den erreserba hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 27an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. Lan publikoaren eskaintza partzial bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan 2019. urterako. Lan eskaintzak Administrazio Erroaren eremurako 169 lanpostu biltzen ditu, eta 2019ra arte luzatutako Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19.Bat artikuluaren 2. eta 5. apartatuetan aurreikusitako ordezte-tasari dagokio.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

–Aholkulari juridikoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 10, 7428 eta 10646 zenbakia dutenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10572 zenbakia duena.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 7946 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 6933 eta 7948 zenbakia dutenak.

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 5820 zenbakia duena.

–Foruzain-agenteak: hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 154, 211, 279, 294, 295, 313, 322, 333, 6032, 6545, 10832 eta 10833 zenbakia dutenak.

–Suhiltzaileak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 4801, 7781, 10388, 10725, 10834, 10835 eta 10836 zenbakia dutenak.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8449 zenbakia duena.

–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua.

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 3931 zenbakia duena.

Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitektoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 2754, 3805 eta 7499 zenbakia dutenak.

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 5838, 6366 eta 6369 zenbakia dutenak.

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1772 zenbakia duena.

Garraio Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 7513 eta 7514 zenbakia dutenak.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10120 zenbakia duena.

Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 10473 eta 10474 zenbakia dutenak.

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 5837, 10588, 10589 eta 10590 zenbakia dutenak.

Nafarroako Zerga Ogasuna:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 7222 zenbakia duena.

–Ogasuneko teknikariak: zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 3946, 6362, 6755, 6923, 9714, 9716, 10769 eta 10770 zenbakia dutenak.

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 1070, 1096, 1131, 1229, 1284, 1302, 1326, 1330, 6102, 6758, 6766, 6771. 6775, 6820, 6928, 9768 eta 10390 zenbakia dutenak.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

–Telekomunikazioetako ingeniariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 9801 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10216 zenbakia duena.

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 2600, 2608, 2646, 7168, 8472 eta 10378 zenbakia dutenak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10218 zenbakia duena.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

Justizia Zuzendaritza Nagusia:

–Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10355 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8695 zenbakia duena.

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia:

–Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 39021 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 31400 zenbakia duena.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 39095 zenbakia duena.

–Mantentze-lanetako ofizialak: hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 35681, 38954, 38964, 38969, 38970, 38971, 38972, 38973, 38975, 38976, 38977, 38978, 38992, 38993, 38994, 39020 eta 39027 zenbakia dutenak.

–Zerbitzu orokorretako langileak: hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 30082, 30360, 30364, 30406, 30590, 31101, 31254, 31495, 31831 eta 32000 zenbakia dutenak.

Eskubide Sozialetako Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 7530 eta 7531 zenbakia dutenak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 10084, 10129 eta 10431 zenbakia dutenak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 7720, 7737, 8329, 10101, 10102 eta 10578 zenbakia dutenak.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10383 zenbakia duena.

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Zerbitzu zentralak:

–Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70944 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71424 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea:

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71163 eta 71274 zenbakia dutenak.

–Lehen mailako ofizialak: hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 61965, 62722, 62908, 62920, 63508, 63512, 63635, 64002, 64169, 64220, 64283, 64686, 64745, 64779, 68448, 68782 eta 70554 zenbakia dutenak.

Osasun Mentala:

–Lehen mailako ofizialak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 61339 eta 61382 zenbakia dutenak.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia:

–Telekomunikazioetako ingeniariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 3753 eta 9838 zenbakia dutenak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1425 zenbakia duena.

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10392 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 5865 zenbakia duena.

Kultura eta Kirol Departamentua

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Liburutegiko arduradunak: hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 9602, 10560, 10702, 10703, 10704, 10705, 10706, 10707, 10708, 10709, 10710, 10711, 10712, 32123, 33662 eta 36781 zenbakia dutenak.

Nafarroako Kirolaren Institutua:

–Lehen mailako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 4996 zenbakia duena.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (169) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero lanpostu erreserbarik ez duen burutza bat uzten duen langile finko bati, edo borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei edo lekualdatze lehiaketa nazionaleko parte-hartzaileei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 12 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: lanpostu bat.

–Ogasuneko teknikariak: lanpostu bat.

–Liburutegiko arduradunak: 3 lanpostu.

–Mantentze-lanetako ofizialak eta lehen mailako ofizialak: 2 lanpostu.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu bat.

–Zerbitzu Orokorrak: lanpostu bat.

–Arkitektoak: lanpostu bat.

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: 2 lanpostu.

3. artikulua. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txanda.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan 7 lanpostu gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandarako.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

–Zerbitzu Orokorrak: 7 lanpostu.

4. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1915249