243. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

28/2019 FORU LEGEA, abenduaren 9koa, kreditu-gehigarri bat ematen duena Nafarroako Unibertsitate Publikoa finantzatzeko.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KREDITU-GEHIGARRI BAT EMATEN DUENA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA FINANTZATZEKO.

ATARIKOA

NUPen Finantzaketarako Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak 2018ko azaroaren 12an hartutako erabakiaren bidez, 2019rako finantzaketaren kopuruak zehaztu ziren; egiturazko finantzaketari eta emaitzen araberakoari 60.709.749 euro dagozkie.

Bilkura horretan, erabaki zen 900.000 euroko aldea, hau da, Jarraipen Batzordeak erabakitako egiturazko eta emaitzen araberako finantzaketarako erabakitakoaren eta “NUPen finantzaketarako hitzarmena” izeneko 411001 41210 4455 322300 partidan jasotakoaren artekoa, ordainduko dela Nafarroako Aurrekontu Orokorrei zuzenketa edo aurrekontu aldaketa eginez 2019ko ekitaldian bertan.

2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 27/2018 Foru Legean 59.809.749 euroko finantzaketa aurreikusten da Nafarroako Unibertsitate Publikorako kontzeptu horiengatik (“NUPen finantzaketarako hitzarmena” izeneko 411001 41210 4455 322300 partida).

Jarraipen Batzordeak 2019ko urriaren 3an egindako bilkuran erabaki zuen 900.000 euroko finantzaketa sustatzea hartutako konpromisoak betetzeko.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren lehenengo paragrafoak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte atzeratu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta kreditua ez bada aski, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Era berean, bigarren paragrafoan xedatzen du kreditu-gehigarria edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal dela, Parlamentuak zuzenketen ondorioz edo foru lege honen xedapenak direla-eta berariaz onetsitako kredituetatik datozenak barne, edo ekitaldi ekonomiko horretan berean egiaz izandako edo aurreikusitako sarrera handiagoen kargura.

1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

900.000 euroko kreditu-gehigarria ematen da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzaketa beharrei erantzuteko.

Kreditu-gehigarri hori aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

411001 41210 4455 322300 partida, “NUPen finantzaketarako hitzarmena” izenekoa

900.000,00

2. artikulua. Kreditu-gehigarriaren finantzaketa.

Kreditu-gehigarri hau finantzatuko da indarreko gastu eta sarreren aurrekontu indarduneko partida hauetan dagoen kreditu erabilgarriaren kargura, partida bakoitzetik honenbeste:

GASTUEN AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

410001-41800-7609-325108 (E) partida, “Sunbillan ikastetxe berria eraikitzeko proiektua” izenekoa

50.000,00

410001-41800-7609-325109 (E) partida, “Castejongo Dos de mayo ikastetxe publikoa handitzeko proiektua izenekoa

24.000,00

420002-42120-4609-322100 (E) partida, “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izenekoa

150.000,00

720000-71510-4700-414102 kontusaila, “Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona. Handitzearen 1. fasea” izenekoa

271.000,00

720004-71630-7700-412105 (E) partida, “Abeltzaintzako ustiategietan biosegurtasuna hobetzeko inbertsioak” izenekoa

250.000,00

SARREREN AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

830004-83310-3910-000000 partida, “Zehapenen ondoriozko sarrerak” izenekoa

155.000,00

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2019ko abenduaren 9an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F1915639