241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2453/2019 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako kudeaketari (Oinarrizko Lanpostua-O.L.) izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Gobernu Kontseiluak 2016ko azaroaren 25ean hartutako eta 2016ko abenduaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako erabaki baten bidez onetsi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen 2016ko lan publikoaren eskaintza. Dokumentu horretan, ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu jaso ziren (B maila).

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da sartzeko prozeduraren bidez eta oposizio sistemaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi lanpostu bete daitezela onartzea, bai eta deialdiaren oinarriak ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako Oinarrizko Lanpostua (OL)-kudeaketari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, bai eta bere oinarriak ere.

Bigarrena.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 25ean.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

INGELESEKO C1 MAILAKO O.L. KUDEAKETARI IZATEKO BI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Honako hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea hau da: Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko bi funtzionario lanpostu huts oposizio bidez betetzea. Lanpostuak B mailakoak dira, eta haien zenbakia, betekizunak eta destinoak oinarri hauen II. eranskinean daude jasota.

1.2. Bi lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–Lanpostu bat txanda irekian.

–Lanpostu bat igoera-txandan.

1.3. Izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik igoera-txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, lanpostu hutsak baino izangai gehiagok gainditzen badute igoera-txanda, txanda horretan lanposturik lortu ez baina oposizioa gainditu dutenek aukera izango dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko txanda horretakoekin batera, beren azken puntuazioaren arabera.

Halaber, deialdi honen 2.1.2 oinarrian eskatutako baldintza espezifikoak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiek txanda irekiko lanpostu hutsak lortu ahal izango dituzte, aurreko paragrafoan adierazitako moduan, deialdiaren 10.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkezteko epea amaitzen denean.

1.4. Halaber, deialdi honen xedea aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat sortzea da, sartzeko hautapen prozeduran lanpostua eskuratzen ez duten izangaiekin, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

1.5. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialekoak eta Estatuko Aldizkari Ofizialekoak izan ezik (deialdi honen oinarrietan aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?languageId=100001

2.–Betekizunak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek honako hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztientzako betekizunak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estaturen bateko edo aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estaturen bateko herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; eta herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, gurasoak zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea eta, kasua bada, nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Honako titulu hauetako bat edukitzea: Gradua, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentziadun, arkitekto edo ingeniarien edozein titulu ofizial eskuratzera bideratutako ikasketen lehen hiru ikasmailak osorik gaindituta edukitzea, edo aipatu ikasketa horien lehen zikloa, baldin eta lehen ziklo horrek gutxienez 180 kredituko irakastordu kopurua baldin badu.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, homologazioa egiaztatzen duen baliokidetasun ziurtagiria eduki beharko da, kasua bada. Baldintza hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) C1 mailako titulua edo ziurtagiria edukitzea edo hortik goragokoa, edo CRUEren ingeleseko Hizkuntza Mahaiak aintzat hartzen dituenetako bat, edo baliokidea den eta ofizialki onartua den beste edozein:

https://www.crue.org/Documentos%20compartidos/Certificados%20para%20la%20acreditaci%C3%B3n%20de%20niveles%20de%20ingl%C3%A9s.pdf

e) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak edukitzea.

f) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek, era berean, diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

g) Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea izateko ezarritako tasa ordaindu izana edo ordainketaren edo hobariaren salbuespena egiaztatzea.

2.1.2. Igoera-txandako izangaientzako betekizun espezifikoak:

Igoera-txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betekizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izatea eta, zein lanpostutatik egin nahi den igoera, lanpostu horretan borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen mailakoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean eta lanpostua jabetzan hartu arte bete beharko dira aurreko baldintzak.

Igoera-txandako izangaien kasuan, aurreko horretatik salbuetsi egiten da borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egoteari buruzko baldintza. Baldintza hori eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean eduki beharko da, eta 10.2 oinarrian ezarritako agiriak entregatzeko epea amaitzen denetik lanpostua jabetzan hartzen den unera arte.

2.3. Aurreko betekizunak deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Deialdia, era berean, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratuko da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.2. Eskaeren aurkezpena.

3.2.1. Kasu guztietan, hautaketa-prozesuan parte hartzeko, helbide honetan dagoen eskabidea erabili beharko da:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa.

3.2.2. Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dute eskabidea, helbide honetako “Hasi izapidea” botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa?languageId=100001

Halaber, zilegi da eskaerak modu presentzialean aurkeztea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean (Arrosadiko campusa z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea z.g., 31500 Tutera), Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun azal irekian egingo da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

3.3. Igoera-txandaren bidez sartu nahi duten izangaiek “Sarbide mota” izeneko atalean adierazi beharko dute eskabidean. Izangaiek atal hori markatzen ez badute, eta gainerako baldintzak betetzen badituzte, ofizioz sartuko dira sarbide libreko sistema orokorrean.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Behar bezala betetako eskabideari honako dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidearen fotokopia.

b) Deialdian eskatutako tituluaren kopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria.

c) Deialdian eskatzen den Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) ingeleseko C1 mailako edo goragoko tituluaren edo ziurtagiriaren kopia.

d) Parte hartzeko eskubidea izateko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo, ordainketatik salbuetsita daudenen kasuan, 4.2.b) oinarrian aipatzen diren egiaztagiriak.

e) %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, probak egiteko denborak edo baliabideak egokitzea eskatzen badute, hala adierazi beharko dute helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

Ondorio horietarako, eta 4.2.a) oinarriari jarraikiz tasa ordaintzetik salbuetsita egoteko, izangaiek beren egoera egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztuz edo ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen duen Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena aurkeztuz. Era berean, eskatutako egokitzapena justifikatzeko egokitzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztu ahal izango dute.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezkoak edonoiz konpondu ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatiko tasa 41,60 eurokoa izango da.

Tasaren zenbatekoa ordaintzeko, eskudirua sartu edo transferentzia egin beharko da Nafarroako Rural Kutxaren ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontera. Ordainagirian izangaiaren nortasuna eta adierazpen hau agertu beharko dira: “NUPen ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko oposizioa”.

4.2. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

a) %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon direnak, betiere inskripzio epean eskainitako ezein lan egokiri uko egin ez badiote, igoerako, prestakuntzako edo eraberritze profesionaleko ekintzetan parte hartzeari ezezkoa eman ez badiote, justifikaturiko arrazoiren bat egon denean izan ezik, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez badute.

Baldintza hori honela egiaztatu beharko da:

–Lan-eskatzaile gisa inskribaturik daudenek dagokien enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dute hori. Bertan adieraziko dute interesduna noiz inskribatu zen lan-eskatzaile gisa, eta espresuki aipatuko dute ez diotela uko egin inskripzio epean eskainitako ezein lan egokiri, eta ez diotela ezezkoa eman igoerako, prestakuntzako edo eraberritze profesionaleko ekintzetan parte hartzeari, justifikaturiko arrazoiren bat egon denean izan ezik.

–Hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez izatea interesdunaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da.

4.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta konpondu ezin daitekeen baldintza da hori.

4.4. Azterketa egiteko eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, baztertutakoen kasuan horretarako arrazoiak aipatuz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Eskabide ofiziala edo 3.4 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, baztertzeko arrazoiak izango dira bai eskaera epez kanpo aurkeztea, bai ezarritako egunean deialdian eskatzen diren baldintzak ez betetzea, eta bai tasa garaiz ez ordaintzea, eta, gainera, horiek ezin izango dira zuzendu.

5.3. Baztertutako edo azaldu gabeko izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa aurkeztea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.5. Onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta ikusten bada izangairen batek ez duela betetzen eskatzen diren baldintzetakoren bat, bertan behera geratuko dira deialdian parte hartzeagatik erator litezkeen eskubide guztiak.

5.6. Baztertzeko arrazoia izangaiei egotzi ahal zaienean, ez da bidezkoa izango tasa itzultzea.

5.7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoaren arabera arautuko da epaimahai kalifikatzailea, eta, subsidiarioki, Gobernu Kontseiluaren 2018ko apirilaren 24ko Erabakiaren arabera, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Organo Kolegiatuen Funtzionamenduari buruzko Arautegi Orokorra.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, epaimahai kalifikatzailea honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: errektorea, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

Ordezko epaimahaiburua: errektoreak izendatzen duen pertsona.

–Epaimahaikidea: kudeatzailea, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

Ordezko epaimahaikidea: kudeatzaileak izendatzen duen pertsona.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoetako kide bat, edo Estatuko beste unibertsitate publiko batekoa.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoetako kide bat, edo Estatuko beste unibertsitate publiko batekoa.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaren bidez izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaren bidez izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzaileko kideen izenak.

6.3. Epaimahai kalifikatzailea hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburua eta epaimahaikide idazkaria edo haien ordezkoak egon behar dira bertan.

6.4. Epaimahai kalifikatzaileko kideek, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude, ez dute parte hartuko, eta organo dei-egileari jakinaraziko diote. Lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahai kalifikatzaileko kideak errefusatzea, aipatu egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstentzioa edo errekusazioa dela-eta epaimahaiaren osaeran izandako edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.5. Hautaketa-prozesuak aurrera egin ahala, deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu, eta behar diren neurriak hartuko ditu deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko.

6.6. Epaimahaiak aukera izango du hautaproba guztietan edo batzuetan aholkulari adituak izateko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

6.7. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izango da.

7.–Oposizioa.

7.1. Oposizioa 2020ko irailetik aurrera hasiko da.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean, oposizioaren lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua ezarriko dira.

Epaimahai kalifikatzaileak gutxienez 48 ordu lehenago argitaratuko du hurrengo probetarako deialdia, proba egitera deitutako izangaien zerrenda eta oposizio proba egiteko tokia, eguna eta ordua adierazita.

Ariketa bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez egingo da, eta izangaiak epaimahai kalifikatzaileak adierazi duen tokian eta egunean bertaratu beharko dira, jardunak hasteko ezarritako orduan. Deialdi horretara azaltzen ez direnak oposiziotik baztertuak izango dira, probak zenbait ariketatan banatu arren. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahai kalifikatzaileak ontzat eman dezakeen bestelako agiri bat erakutsi beharko dute nortasuna egiaztatzeko. Oposiziotik kanpo geldituko dira beren nortasuna azaldu bezala egiaztatzen ez dutenak.

7.2. Oposizioko probak oinarri hauetan adierazitakoak izango dira, eta oinarri hauen I. eranskineko gai-zerrendan adierazitako gaiei buruzkoak izango dira.

Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren arauekin.

7.3. Desgaitasun aitortua duten eta eskabidean hala adierazi duten izangaien kasuan, behar diren egokitzapenak egiten saiatuko dira hautaprobak egiteko denborari eta baliabideei dagokienez.

7.4. Oposizioan honako proba hauek egingo dira:

7.4.1. Lehenengo proba:

Teorikoa izango da, eta test erako galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio. Galdera bakoitzak lau aukera izango ditu erantzun moduan, eta horietako bat bakarrik izango da balioduna. Galderak oinarri hauen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako 1. parteko, 2. parteko eta 3. parteko gaiei buruzkoak izango dira.

Erantzun okerrek penalizazioa izango dute, formula honi jarraikiz:

F1915367_0.pdf

Non:

k = galdera bakoitzaren aukera kopurua.

Proba hori egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du hasi aurretik.

Proba horretako puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izango da.

Proba horri dagokion gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak baztertu egingo dira.

7.4.2. Bigarren proba:

Ingelesezko proba bat egin beharko da, eta, bertan, idatzizko adierazpena, irakurmena, gramatika, hiztegia eta ahozko adierazpena baloratuko dira.

Proba hori egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du hasi aurretik.

Proba hori ez da baztertzailea izango, eta puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izango da.

7.4.3. Hirugarren proba:

Zozketa bidez aukeratutako hiru gai garatu beharko dira idatziz, oinarri hauen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako parte bakoitzetik bat, gehienez ere 5 orduan.

Proba horretako puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izango da, eta puntuak honela banatuko dira:

–10 puntu gai bakoitzeko.

Proba horri dagokion gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak baztertu egingo dira, edo, gairen batean, zero puntuko kalifikazioa emango zaie.

Proba egin bitartean, ezin izango da inolako testurik edo dokumenturik kontsultatu, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, boligrafoa salbu.

7.4.4. Laugarren proba:

Teoriko-praktikoa izango da, eta bi kasu praktiko idatziz garatu eta ebatzi beharko dira. Gaiak oinarri hauen I. eranskineko gai-zerrendako 1. parteko, 2. parteko eta 3. parteko gaiei buruzkoak izango dira.

Proba hori egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du hasi aurretik.

Proba horretako puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izango da.

Proba horri dagokion gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak baztertu egingo dira.

Proba egin bitartean, ezin izango da inolako testurik edo dokumenturik kontsultatu, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabili ere, boligrafoa salbu.

7.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaiturik, izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu epaimahaiak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena alegatu dezaten.

7.6. Hautaketa-prozesuaren edozer unetan, epaimahaiak jakiten badu izangaietakoren batek ez dituela deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen, eta interesdunari entzun ondoren, Unibertsitateko kudeatzaileari proposatu beharko dio izangai hori baztertzeko, eta izangaiari esan beharko dio, halaber, hautaprobetara onartua izateko eskaeran zer informazio zehaztugabe edo faltsu eman dituen, horrek bere ondorioak sor ditzan.

8.–Gainditu dutenen zerrenda.

8.1. Hautaprobak amaitutakoan, gainditu dutenen pertsonen zerrenda argitaratuko du epaimahai kalifikatzaileak, oposizioan lortutako kalifikazioekin batera, txandaren eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari emango dio zerrenda horren berri, lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea egin dezan.

8.2. Berdinketarik egonez gero, hirugarren proban puntuaziorik handiena lortzen dutenen alde ebatziko da. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez ebatziko da, horretarako deitutako ekitaldi publiko batean.

9.–Lanpostu hutsen aukeraketa.

9.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak deialdia egingo du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunearen bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko; horretarako, honako hauek argitaratuko ditu: aukeratu beharreko lanpostu hutsen zerrenda, izangaien zerrenda (lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasunari jarraikiz, txandaka eta puntuazio hurrenkeraren arabera) eta lanpostu hutsak aukeratzeko ematen den epea.

9.2. Zerrenda horretan dauden pertsonek aditzera eman beharko dute, horretarako adierazitako epean, zein den beren lehentasunen hurrenkera ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko lanpostu hutsak betetzeko. Adierazitako epean aukeraketa egiten ez duten izangaiek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, oposizio lehiaketako lanpostua betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.3. Ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek, edozein txandatan lanpostua eskuratzen badute, lehentasuna edukiko dute lanpostu hutsak aukeratzeko, txanda libreko izangaien aurretik.

Hala izanagatik ere, desgaitasuna duen izangairen bat bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea betetzeko, aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena esleituko zaio, horren inguruan balorazio- eta orientazio-talde eskudunek egiten duten txostenaren arabera.

Bestalde, igoera-txandako hautaprobak gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasuna izango dute txanda libreko izangaien aurretik, baina ez dute lehentasunik izango desgaitasuneko txandako izangaien aurretik aukeratzeko.

10.–Izendapen proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

10.1. Hautaketa-ekitaldia amaitutakoan, epaimahaiak izendapen proposamena egingo dio kudeatzaileari, deialdiko lanpostu kopuruaren arabera, gaindituen artean puntuazio handiena lortu duten izangaien alde. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

10.2. Izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztuko dituzte:

a) 2.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia erkatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiriarena.

b) Izangaiari lanpostuaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duen txosten medikoa.

c) Izangaia eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen ardura-aitorpena.

d) Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

10.3. Proposatutako izangairen batek desgaitasuna alegatu badu, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz erabakiko dute deialdiaren xede den lanpostuarekin bateragarria den ala ez, eta espedientean sartuko dute.

10.4. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, adierazitako epean agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiek ez badute egiaztatzen deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen dutela, edo dokumentazioa aztertzetik ondorioztatzen bada eskatutako baldintzaren bat ez dutela betetzen, ezin izango dira izendatuak izan, eta beren jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, hargatik eragotzi gabe eskabidea faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizuna.

10.5. Aurreko atalean adierazitako kasuan, 8. oinarrian aipatutako gainditu dutenen zerrendan ondoren dagoenak beteko du hutsune hori, ezarritako baldintzak betetzen baditu, eta aurreko apartatuetan aipatu den modukoa izango da prozedura.

11.–Funtzionarioen izendapena.

11.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari lanpostua betetzeko, eta lanpostu hutsak ebazpen baten bidez esleituko dizkie.

11.2. Izendapenak eta kargu-jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario izaera emango diete izendatutako pertsonei, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean diren xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emango zaie, araubide horretan ezarritako babesaren pean.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako pertsonek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak lanpostuaz jabetzen ez badira, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

11.4. Izangai bat funtzionario bilakatu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, lanpostu huts hori ere deialdiaren 10.5 atalean agintzen den moduan beteko da.

11.5. Aurreko bi apartatuetan ezarritako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen aukeraketa, eta egoera horien ondoriozko lanpostuak funtzionario berriei esleituko zaizkie zuzenean.

11.6. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategineko 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluarekin bat etorriz, deialdi honetako lanpostuak betetzen dituztenek Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingelesa nahitaezkoa duten lanpostu hutsen artean baino ezin izango dute aukeratu aurrerantzean.

12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

12.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, kontrataziorako zerrenda hauek eratuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiekin:

1) Proba gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnen zerrenda.

2) Proba gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnen zerrendan sartu ez, baina gutxienez probetako bat gainditu dutenen zerrenda.

12.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko araubidea Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko erabakian ezarri zuenaren araberakoa izango da, hain zuzen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen erabakian ezarritakoaren araberakoa.

13.–Datu pertsonalen tratamendua.

Interesdunek parte hartzen badute Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketarekin loturik egiten dituen prozesuetan, NUPek tratatu egingo ditu haien datuak. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz egingo da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola egingo den tratamendu hori, “GIZA BALIABIDEAK” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautapen prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izango dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautapen prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

14.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. partea.

1. gaia.–Europar Batasuneko Zuzenbidea: iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamendu, zuzentarau eta erabakiak. Europako Erkidegoko Zuzenbidearen eta Europar Batasuneko estatuek duten antolamendu juridikoaren arteko harremanak.

2. gaia.–Europar Batasuna: erakundeak. Europako Parlamentua. Europako Kontseilua. Kontseilua. Europako Batzordea. Europar Batasuneko Justizia Auzitegia. Europako Banku Zentrala. Kontuen Auzitegia.

3. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubide eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

4. gaia.–Estatuaren lurralde-antolamendua Konstituzioan. Autonomia-erkidegoak: egitura eta eskumenak. Nafarroako Foru Komunitatea: ahalmenak eta eskumenak. Entitate lokalak.

5. gaia.–Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Konstituzioa. Legea. Lege-indarra duten Gobernuaren xedapenak: Lege Dekretuak eta Dekretu Legegileak. Erregelamendua: kontzeptua, ezaugarriak eta motak. Erregelamenduen mugak: forma eta funtsa. Legez kanpoko erregelamenduak.

6. gaia.–Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa: 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen xedapen orokorrak. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

7. gaia.–Administrazio-ahalak. Legalitatearen printzipioa. Administrazioaren autotutoretza. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna.

8. gaia.–11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Foru-sektore publiko instituzionala. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak.

9. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua: “Administrazio-prozeduran interesdun direnak”. II. titulua: “Administrazio Publikoen jarduera”. III. titulua: “Ekintza administratiboak”.

10. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. IV. titulua: “Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak”.

11. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. V. titulua: “Ekintzen berrikuspena administrazioaren bidean”.

12. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa Gaztelan sartu baino lehen eta sartu ondoren. 1841eko Lege Itundua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehen xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

13. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: aurrekariak. Parlamentarien hautaketa, prerrogatibak eta estatutua. Antolaketa eta funtzionamendua. Eginkizunak: eginkizun legegilea bereziki. Nafarroako Kontuen Ganbera. Arartekoa.

14. gaia.–Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantzia eta eskumenak. Funtzionamendua. Laguntza-organoak. Erantzukizun politikoa eta kontrol parlamentarioa, eta Nafarroako Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

15. gaia.–2/2018 Foru Legea, 2018ko apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Aplikazio-eremua. Kontratistak. Administrazio publikoetako kontratuen xedapen komunak. Kontratazio-organoak. Esleipena baino lehenagoko jardunak. Esleipena: xedapen orokorrak eta esleitzeko prozedurak. Kontratuak gauzatzea: xedapen orokorrak, eta kontratuak aldatzea, etetea eta lagatzea. Kontratuen iraungipena eta baliogabetasuna.

16. gaia.–11/2005 Foru Legea, 2005eko azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Xedapen orokorrak eta esleitzeko eta kudeatzeko prozedura.

17. gaia.–11/2005 Foru Legea, 2005eko azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Dirulaguntzen itzulketa. Jarraipena eta kontrola. Arau-hausteak eta zehapenak.

18. gaia.–Administrazio elektronikoa 39/2015 Legean eta 40/2015 Legean, 2015eko urriaren 1ekoan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoan. 11/2007 Legea, 2007ko ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa.

19. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuen babeserako printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuen nazioarteko transferentziak. Datuen babeserako agintaritzak.

20. gaia.–21/2005 Foru Legea, 2005eko abenduaren 29koa, Politika Publikoen eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Ebaluazioari buruzkoa.

2. partea.

1. gaia.–Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa.

2. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (I). Xedapen orokorrak. Egitura. Gobernua.

3. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (II). Jarduera akademikoak. Unibertsitateko komunitatea Unibertsitateko komunitaterako zerbitzuak.

4. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (III). Nafarroako Unibertsitate Publikoaren araubide ekonomikoa eta finantzarioa. Araubide juridiko-administratiboa. Estatutuen aldaketa.

5. gaia.–Gizartearen parte-hartzea Unibertsitatean. 15/2008 Foru Legea, 2008ko uztailaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzkoa.

6. gaia.–Unibertsitateko irakasleak: 898/1985 Errege Dekretua, 1985eko apirilaren 30ekoa, unibertsitateko irakasleen araubideari buruzkoa: I. titulua: “Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasle funtzionarioak”. 36/2009 Foru Dekretua, 2009ko apirilaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasleen eta ikertzaileen araubidea arautzen duena.

7. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. Funtzionario publikoak aukeratzea. Funtzionario-izaera lortzea eta galtzea. Karrera administratiboa. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

8. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko, masterreko eta doktoretzako ikasketetan ordezkariak eta ordezkariordeak hautatzeko erregelamendua (Gobernu Kontseiluaren 2014ko urriaren 14ko erabakia). Ikasleen elkarteak (Gobernu Kontseiluaren 2015eko otsailaren 18ko erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2016ko urtarrilaren 27ko erabaki baten bidez aldatua).

9. gaia.–Europako Unibertsitate Eremua (I). 1393/2007 Errege Dekretua, 2007ko urriaren 29koa, Unibertsitateko Ikasketa Ofizialen Antolamendua ezartzen duena.

10. gaia.–Europako Unibertsitate Eremua (II). Tituluaren Europako gehigarria. Kredituen Europako Sistema eta kalifikazio-sistema (1044/2003 Errege Dekretua, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek Tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena; 1125/2003 Errege Dekretua, 2003ko irailaren 5ekoa, kredituen europar sistema eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitateko titulazioetako kalifikazio-sistema ezartzen dituena).

11. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko ikasketak arautzen dituzten arauak. Gobernu Kontseiluaren 2016ko ekainaren 15eko erabakia.

12. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Masterreko titulu ofizialak arautzen dituzten arauak. Gobernu Kontseiluaren 2018ko martxoaren 18ko erabakia.

13. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa berekiak arautzen dituzten arauak. Gobernu Kontseiluaren 2018ko martxoaren 18ko erabakia.

14. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko ikasketa ofizialetako ebaluazio- eta iraupen-arauak. Gizarte Kontseiluaren 2009ko urriaren 22ko erabakia eta Gizarte Kontseiluaren 2015eko ekainaren 1eko erabakia.

15. gaia.–Kanpoko praktikak eta ikasketa-amaierako lanak Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen kanpoko praktiken erregelamendua.

16. gaia.–Kredituak aitortu eta transferitzeko araudia. Kredituen bidezko aitorpen akademikoa unibertsitate-zabalpeneko jardueretan parte hartzeagatik.

17. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-taldeak eta ikerketa-institutuak. Ikerketa-institutuen formatua, egitura eta erregelamendua. Katedra instituzionalak eta enpresa-katedrak.

18. gaia.–Ezagutzaren transferentzia Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Transferitzeko jarduera eta bere mekanismoak. Lankidetzako ikerketa. Kontratatutako ikerketa. Jabetza industriala eta patenteak. Oinarri teknologikoko enpresen sorrera,

19. gaia.–Unibertsitate-Gizarte Fundazioa. Estatutuak: xedapen orokorrak eta sortzeko helburuak. Jarduera: enplegua eta praktikak; prestakuntza; hizkuntzak; A3U programa.

20. gaia.–Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala (ANECA). Kalitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

21. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren erregelamendua. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorraren erregelamendua eta erregistro elektronikoaren sorrera.

22. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hitzarmenen erregelamendua eta protokoloa.

23. gaia.–Datu pertsonalen babesa Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

24. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren barne kontrolerako erregelamendua.

25. gaia.–Aurrekontua Betearazteko Oinarriak (I). Arau orokorrak. Kredituak eta haien aldaketak. Aurrekontuen kudeaketa.

26. gaia.–Aurrekontua Betearazteko Oinarriak (II). Dirulaguntzen araubidea. Diru-sarrerak. Ekitaldiaren itxiera.

3. partea.

1. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren IV. Plan Estrategikoa. Nazioartekotzearen ardatza.

2. gaia.–NUP, Nazioarteko Bikaintasun Campusa. Campus Iberus proiektua.

3. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko ikasketetarako nazioarteko irakaskuntza-programak.

4. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen mugikortasunerako araudia.

5. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetarako onarpena: atzerriko hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak.

6. gaia.–967/2014 Errege Dekretua, 2014ko azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez betebeharrak eta prozedura ezartzen baitira homologazioa egiteko eta baliokidetza aitortzeko, unibertsitateko titulu ofiziala eta maila akademiko ofiziala izate aldera, eta unibertsitateko atzerriko ikasketak baliokidetzeko, eta zeinaren bidez prozedura ezartzen baita kualifikazioen Espainiako esparruen mailekin titulu ofizial hauen egokitasuna zein den zehazteko: arkitektoa, ingeniaria, lizentziaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa eta diplomaduna.

7. gaia.–Atzerritarren inguruko tramiteak. Europako Erkidegotik kanpoko ikasle atzerritarren egoera juridikoa espainiar estatuan (III. titulua, II. kapitulua: “Egonaldirako baimena ikasketengatik, ikasleen mugikortasunagatik, lanekoak ez diren praktikengatik edo boluntario-zerbitzuengatik”, 2011ko apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretukoa).

8. gaia.–Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia eta Espainiako Unibertsitateetako Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Sektoreko Batzordea.

9. gaia.–Goi Mailako Hezkuntza Nazioartean Sustatzeko Espainiako Zerbitzua.

10. gaia.–Europako herritartasuna. Europar Batasuneko herritarren eskubideak eta betebeharrak. Europar Batasunaren eta estatu kideen artean eskumenak banatzeko sistema. Pertsonen, salgaien eta kapitalen zirkulazio askea Europar Batasunean.

11. gaia.–Erasmus+ programa. Helburuak eta ezaugarriak. Egitura. Aurrekontuak. Gauzatze-eragileak. Parte-hartzaileak.

12. gaia.–Erasmus+ programa. 1. Ekintza Gakoa: goi mailako hezkuntzako erakundeetako ikasle eta langileentzako mugikortasun-proiektuak. Erasmus Munduseko baterako masterreko tituluak.

13. gaia.–Erasmus+ programa. 2. Ekintza Gakoa: elkarte estrategikoak; gaitasunen garapena; ezagutzarako aliantzak. 3. Ekintza Gakoa: Jean Monnet. Kirolerako ekintza.

14. gaia.–Europako Ikerketa Eremua (ERA) eta I+G+T-ko Esparru Programak. Horizon2020 programa: egitura, oinarri eta helburuak, aurrekontua.

15. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak kontratatzeko erregelamendua (2017ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

16. gaia.–Nazio Batuen 2030 Agenda.

17. gaia.–23/1998 Legea, 1998ko uztailaren 7koa, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzkoa.

18. gaia.–Espainiako Lankidetzarako V. Plan Gidaria (2018-2021).

19. gaia.–Unibertsitateen Garapenerako Lankidetzako Estrategia (2000) eta NUPen Garapenerako Lankidetzako Estrategia (2013).

20. gaia.–Graduondoko ikasketekin lotutako fundazio, elkarte eta erakundeak Iberoamerikan, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lotura dutenak: Carolina Fundazioa eta AUIP.

II. ERANSKINA

Ingeleseko C1 mailako O.L. kudeaketari izateko lanpostuak

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

UDALERRIA

32

NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA / NAZIOARTEKOTZEKO ERREKTOREORDETZA

Funtzionarioena

Iruñea

535

NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA / NAZIOARTEKOTZEKO ERREKTOREORDETZA

Funtzionarioena

Iruñea

Iragarkiaren kodea: F1915367