241. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

54/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena.

Uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Zerga Berezien Erregelamendua; 50. artikuluak xedatzen duenez, zerga berezien araudiak ukitutako establezimenduek zerga horien xedeko produktuen kontabilitatea eraman beharko dute, bai eta produktu horietarako behar diren lehengaiena ere, halakorik bada.

Artikulu horretan ezarritakoarekin bat, fabriketan, gordailu fiskaletan, harrera biltegietan, biltegi fiskaletan eta ozpin fabriketan, zerga berezien kontabilitatea eramateko betebeharra euskarri informatikoko kontabilitate-sistema baten bitartez beteko da.

Hala ere, interesdunek hala eskatu ondoren, kudeaketa bulegoak baimena eman dezake ardo eta edari hartzituen egileek (beraien titulartasuneko establezimenduen urteko produkzio bolumena, guztira, 100.000 litro baino gutxiagokoa bada) eta artisau-destilatzaileek kontabilitatea paperezko liburu zenbakituetan bete dezaten.

Zerga berezien gaineko araudiak ukitutako gainerako establezimenduek bete beharko dute kontabilitatea eramateko betebeharra euskarri informatikoko kontabilitate sistema baten bidez edo paperezko liburu zenbakituen bidez. Establezimendu horiek ez daude behartuta kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriaren bidez eramatera, non ez duten erabakitzen hala egitea.

Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egin daiteke web zerbitzuen bidez edo Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian argitaratutako inprimaki elektronikoa erabiliz, betiere zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrak onesten duen prozedurari jarraikiz eta epeak eta baldintzak betez.

Bestalde, Zerga Berezien Erregelamenduaren 44.5 artikuluak eragiketen gaineko aitorpenak aurkezteko betebeharra kentzen die kontabilitatea eramateko sistema berri hau bete behar duten zergapeko guztiei.

Kontabilitatea eramateko sistema berri honek bide emanen dio Nafarroako Foru Ogasunari behar adinako eta kalitatezko informazioa izateko iruzur fiskalaren kontrolari eta prebentzioari laguntzeko, lehentasunezko helburuak baitira, eta, horrez gain, zergadunei beraien betebeharrak betetzen laguntzeko tresna bat ere izanen da.

Halaber, segurtasun juridikoa areagotuko du betebehar hau duten operadore ekonomiko guztientzat, foru agindu honetan zehazten delako zein den Nafarroako Foru Ogasunari eman beharreko idazpenen edukia.

Era berean, sistema berriak berarekin dakar berrikuntza teknologikoak inplementatzea zerga berezien kontabilitatea eramateko betebehar honi dagokionez; berrikuntza horiei esker, errazagoa izanen da informazioa bete eta Administrazioari bide elektronikoaz helaraztea, eta, gainera, aurreikusi da bi modutara bidaltzen ahalko dela web zerbitzuen bidez, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian dauden mezu informatikoen formatuaren eta diseinuaren arabera, edo web-orrian argitaratuko den inprimaki baten bitartez.

Azkenik, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Zerga Berezien Erregelamenduaren artikulu hauetan aurreikusitako kontabilitate betebeharrak kontabilitateko liburuen bidez eta erregelamendu horren 50. artikuluan xedatutakoa betetzen duen foru aginduan ezarri bezala beteko dira: 3.,11., 12., 13., 53., 55., 56.2, 56.bis, 60., 66., 71., 74., 75., 75 bis, 75 ter, 76., 77., 85., 87., 88., 96., 101., 103., 105., 106., 110., 115., 126. eta 129. artikuluak.

Nafarroak foru agindu hau onesteko duen eskumena Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan oinarritzen da. Hitzarmen Ekonomikoaren 35.5 artikuluan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, Foru Komunitateari dagozkion zerga berezien ordainarazpenean, Estatuko lurraldean unean-unean indarra duten oinarrizko printzipioak, arau substantiboak eta formalak aplikatuko ditu, eta, zerga berezien arloko arauak eman arte, honakoak aplikatuko dira Nafarroan: Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea, eta Zerga Berezien Erregelamendua, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio zerga arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Aurrekoa betetzeko, foru agindu honetan zehazten dira zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea eramateari dagozkion baldintzak, epeak eta prozedurak, bai eta kontabilitateko idazpenak Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriaren bidez aurkezteko arau zehaztapenak eta zehaztapen teknikoak ere.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen helburua da zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea eramateari dagozkion baldintzak, epeak eta prozedurak arautzea, bai eta horiek lortzeko behar diren lehengaien kasuan ere, hala behar denean.

I. TITULUA

Kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren
zerbitzu elektronikoen bidez eramatea

2. artikulua. Betebeharra duten subjektuak.

Zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea, euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat erabiliz, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez, eramateko betebeharra dute fabriken, gordailu fiskalen, harrera biltegien, biltegi fiskalen eta ozpin fabriken titularrek, 13. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe.

3. artikulua. Zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatearen helburua.

1. 2. artikuluan adierazitako establezimenduen titularrek zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea eraman beharko dute, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez, kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa eginez foru agindu honetan ezarritako edukiarekin, epeekin eta prozedurarekin bat.

2. Kontabilitatean islatu beharko dira zerga berezien xedeko produktuen prozesuak, mugimenduak eta izakinak, eta, halakorik bada, horiek lortzeko behar diren lehengaienak ere, biltegiratzea, fabrikatzea edo mugitzea dela-eta agertzen diren gorabeherak barne.

Kontabilitatearen ondorioetarako, ez dira lehengaiak izanen, garagardoaren gaineko zergan, ekoizpen prozesuan sartu arren zerga berezien xede ez diren eta aterakinean edukirik ez duten osagaiak.

3. Kontabilitatean sartuko dira biltegi lagungarrietan, lurralde erregistroan halakotzat inskribatuta daudenetan, produktuek izandako mugimenduak, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Berezien Erregelamenduaren 65. eta 70. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. artikulua. Bidalketa elektronikoaren xede diren kontabilitateko idazpenen edukia.

1. Nafarroako Foru Ogasunari kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko bete behar diren datuak I. eranskinean zehazten dira.

2. Bidalitako kontabilitateko idazpen bakoitza mugimendu, prozesu edo izakin bati buruzkoa izanen da. Nolanahi ere, honako eragiketa eta mugimendu hauek kontabilitateko idazpen bakar batean agregatuta bidaltzen ahalko dira:

a) Prozesu jarraituetako fabrikatze eta eraldatze eragiketak; hogeita lau orduko aldiari dagokion idazpen bakar batean agregatuta bidaltzen ahalko dira, eta onartuko da aldi bakoitzaren hasiera bat etortzea lan-txandaren aldaketa batekin.

b) Garagardoa fabrikatzeko eragiketak; agregatuta bidaltzen ahalko dira, egozte, hartzitze eta ontze fase bakoitzeko idazpen bakar batean, egoste bakoitzari edo, kasua bada, fabrikazio sortari dagokionez.

c) Alkoholik gabeko garagardoaren sarrera eta irteera mugimenduak; hileko datu agregatuei dagokien kontabilitateko idazpen bakar batean bidaltzen ahalko dira.

d) Garagardoaren fabrikazio prozesuan erabiltzen diren lehengaien sarrera mugimenduak, lehengai horiek aroma edo zaporea emateko badira eta amaierako produktuari egiten dioten ekarpena 0,5 plato gradutik beherakoa bada; kontabilitateko idazpen bakar batean bidaltzen ahalko dira, hileko datu agregatuei dagokienez.

e) Hidrokarburoak fabrikatzeko edo eraldatzeko eragiketak, edo hidrokarburoen autokontsumoa establezimendu baimenduetan, petrolio birfindegietan adibidez; kontabilitateko idazpen bakar batean agregatuta bidaltzen ahalko dira, produktuaren eta fabrikazio unitatearen araberako hileko datu agregatuei dagokienez.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, zentsuan “zergapeko produktuen gainerako industriak” eta “bioerregaien fabrikak” izenarekin ageri diren gainerako establezimenduei, birfindegien ondoan egon eta haiekin lotura funtzionala eta operatiboa dutenei, kudeaketa bulegoak baimena ematen badu.

f) Irteera mugimenduak, edari alkoholdunen txikizkako salmentak eragindakoak, zergaren sortzapena gertatzen bada eta salbuespen kasurik aplikatzerik ez badago; agregatuta bidaltzen ahalko dira eguneko idazpen bakar batean zergaren xedeko produktu bakoitzeko, Nomenklatura konbinatuan duen kodearen arabera identifikatuta, I. eranskineko I.9.3 atalean aurreikusi bezala, edo I. eranskineko I.9.8 atalean aurreikusitako erreferentzia kodearen arabera.

g) Irteera mugimenduak, establezimendu baimenduek (aireportuetan dauden gordailu fiskalak, edari alkoholdunenak eta tabako-laboreenak), soilik txikizkako establezimendu gisa jarduten dutenek egindako salmentek eragindakoak; agregatuta bidaltzen ahalko dira eguneko idazpen bakar batean zergaren xedeko produktu bakoitzeko, I. eranskineko I.9.8 atalean aurreikusitako erreferentzia kodearekin identifikatuta.

h) Fabrika eta gordailu fiskaletan hidrokarburoen gaineko zergaren xedeko produktuei gehigarriak gehitzeko eragiketak; agregatuta bidaltzen ahalko dira hileko idazpen bakar batean zergaren eta gehigarriaren xedeko produktu bakoitzeko.

5. artikulua. Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikorako epeak.

1. Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidezkoa, egin beharko da idazpenaren xedeko mugimendua, eragiketa edo prozesua gertatu eta hurrengo hogeita lau ordu baliodunetan.

2. Kontabilitatearen ondorioetarako, ondotik aipatzen diren eragiketak eta mugimenduak egintzat joko dira une hauetan:

a) Hodi finkoetatik doazen produktuen bidalketak, hartzaile bat berari egiten zaizkionak, bidalketa amaitzen den unean.

b) Hodi finkoetatik doazen produktuen bidalketak, oliobide sareek osatutako gordailu fiskaletan egindakoak, bidalketa amaitzen den unean Administrazio eskudunaren kasuan kasuko baimenean ezarritako moduan.

c) Errepidez doazen produktuek establezimenduan egiten dituzten sarrera eta irteera mugimenduak, horiek gertatzen diren unean.

d) Alkohola biltegi zigilatuan fabrikatzeko eragiketak, zigilatzea kentzen den unean, Zerga Berezien Erregelamenduaren 81. artikuluan ezarritako moduan.

3. 4.2.e) artikuluan adierazitako establezimenduetan hidrokarburoak fabrikatzeko eta eraldatzeko eragiketetan eta autokontsumokoetan, eragiketa horiei dagozkien kontabilitateko idazpenak, produktu eta fabrikazio unitate bakoitzari dagozkien hileko datu agregatuei buruzkoak, bidaltzen ahalko dira datuak zein hilabeteri buruzkoak diren, hilabete hori bukatu eta ondoko zazpi egun baliodunetan.

6. artikulua. Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, betebeharra duten subjektuen euskarri informatikoko kontabilitate sistemarekin.

1. 2. artikuluan adierazitako establezimenduetako titularrek, baldin eta euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat badute eta bertan erregistratzen badituzte zerga berezien xedeko produktuen mugimenduak, prozesuak eta izakinak, bai eta horiek lortzeko behar diren lehengaienak ere, aukera izanen dute sistema horrekin eramateko kontabilitatea eta kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa.

Kasu horretan, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan aurreikusitakoa, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez bidali diren kontabilitate idazpenek osatuko dute.

2. Aukera hori bide elektronikotik erabiliko da, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez, ondorioak izan behar dituen urte naturala hasi aurretik. Halere, jarduerari hasitako urtean ekin dioten establezimenduek horretarako aukera izanen dute jardueraren hasierari buruzko aitorpena aurkezten duten unean, eta aukerak indarra izanen du jardueraren hasieratik.

Kontabilitateko liburuak eramateko sistema hau aukeratzen dutenek mantendu beharko dute aukera horretaz baliatzeko duten urte natural osoan, gutxienez.

Ulertuko da aukera hurrengo urteetarako luzatuko dela, horri uko egiten ez den bitartean. Aukerari uko egiteko, Nafarroako Foru Ogasunari emanen zaio horren berri, jakinarazpen bat bide elektronikotik aurkeztuz indarra izan behar duen urte naturala hasi aurretik.

3. Euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat duten establezimenduetako titularrek, aukeratu badute hura erabiltzea kontabilitatea eramateko eta kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko, kontabilitate sistema horretan erregistratu beharko dituzte mugimenduak, eragiketak, prozesuak eta izakinak 5. artikuluan adierazitako epeetan, eta horien bidalketa elektronikoa egin beharko dute Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez bost egun balioduneko epean.

Ondorio horietarako, bidalketarako epea hasiko da kontatzen idazpena 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera establezimenduaren kontabilitate sisteman erregistratu den datan. Kontabilitateko idazpena ez bada erregistratzen 5. artikuluan ezarritako epean, bidalketarako epea kontatzen hasiko da epe hori bukatzen denetik aurrera.

4. Euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat duten establezimenduetako titularrek, aukeratu badute hura erabiltzea kontabilitatea eramateko eta kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko, abuztua hilabete ez-balioduna dela ulertuko dute, soilik bidalketarako betebehar horren ondorioetarako.

5. Kontabilitatea eramaten bada establezimenduaren euskarri informatikoko kontabilitate sistema erabiliz, titulu honetan jasotako xedapenekin bat egin beharko da, salbu eta kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko epeari dagokionez, gai hori 3. apartatuan xedatutakoak arautuko baitu.

7. artikulua. Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko baldintza orokorrak.

1. Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidezkoa, honakoek egiten ahalko dute:

a) Kontabilitatea zein establezimendurena den, horren titularrak berak edo, kasua bada, haren lege ordezkariek.

b) Zergapekoen borondatezko ordezkariek, Nafarroako Foru Ogasunean aitorpenak eta autolikidazioen aurkezpen elektronikoak haien izenean egiteko edo haren aurrean zergapekoa ordezkatzeko ahala edo ahalmena dutenek, Nafarroako Foru Ogasunak unean-unean ezarritako moduan.

c) Hirugarrenen izenean aitorpenen aurkezpen elektronikoak egiteko baimena duten pertsonek edo entitateek, ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera, izan ere, foru agindu horretan onetsi zen hirugarrenen izenean aitorpenak telematika bidez aurkezteko kanpoko lankidetzaren akordioa.

2. Zerga berezien xedeko produktuen kontabilitateko idazpenak Nafarroako Foru Ogasunari bide elektronikotik bidaltzean baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zerga berezien kontabilitateko idazpenak zein establezimendutakoak diren, haren titularrak Identifikazio Fiskaleko Zenbaki (IFZ) bat izan beharko du, eta Nafarroako Foru Ogasuneko zergapekoen zentsuan identifikatuta egon, aurkezpena egin aurretik.

Oro har, establezimenduaren titularrak egiten ahalko du bidalketa, ziurtagiri elektroniko bat erabiliz, Nortasun Agiri Nazional Elektronikoarekin (NAN-e) lotuta egon daitekeena, edo onartutako beste edozein ziurtagiri, unean-unean indarra duen araudiaren arabera onargarria dela Nafarroako Foru Ogasunarentzat.

b) Ahaldunek edo laguntzaile sozialek egiten badute bidalketa, haiek izan beharko dute ziurtagiri elektroniko kualifikatua. Kasu horietan, ahaldunak edo laguntzaile sozialak egin dezake kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, baldin eta onarpen administratiboa badu establezimenduaren titularra ordezkatuz administrazio prozeduretan bide elektronikoz jarduteko.

c) Halere, establezimenduaren titularra edo haren ahalduna pertsona fisikoak badira eta datuen bidalketa elektronikoa foru agindu honen 8.1.b) artikuluan aipatzen den web inprimakiaren bidez egiten badute, ziurtagiri elektroniko kualifikatuaz gain erabiltzen ahalko dute identifikazio, baliozkotze eta sinadura elektronikorako sistema Cl@ve PIN ere, urriaren 8ko PRE/1838/2014 Aginduan araututakoa (aginduaren bidez argitara ematen da Ministroen Kontseiluaren 2014ko irailaren 19ko Erabakia, Cl@ve onesten duena.

8. artikulua. Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko prozedura.

1. Zerga berezien xedeko produktuen kontabilitateko idazpenak Nafarroako Foru Ogasunari bide elektronikotik bidaltzeko, bide hauetako erabiltzen ahalko da:

a) Mezuen truke elektronikoan oinarritutako web zerbitzuen bidez.

b) Web inprimakia erabiliz, datuen bidalketa banaka egiten ahalko da, kontabilitate idazpen bakoitzeko.

c) Web inprimakiaren bidez eta fitxategiak inportatuz, datuen bidalketa batera egiteko kontabilitateko idazpen multzo baterako.

Sistema horiek Nafarroako Foru Ogasunaren web orriak gaituta egonen dira, helbide honetan: https://hacienda.navarra.es.

2. Mezuen bidalketa elektronikoa web zerbitzuen bidez egiten bada, edo fitxategiak inportatuz, Nafarroako Foru Ogasunak mezu bat igorriko du, onartzen dela erantzunez, egindako bidalketaren frogagiri gisa.

Onarpenaren mezuan 16 karaktereko egiaztapenerako kode seguru bat egonen da, bidalketaren dataz eta orduaz gain, bai eta Nafarroako Foru Ogasunak bidalitako kontabilitateko idazpenei emandako zenbakia ere.

Bidalitako datuak onartzen ez badira, Nafarroako Foru Ogasunak mezu bat igorriko du, ez direla onartzen erantzunez, horren arrazoiak azalduta, beharrezkoa dena zuzendu eta bidalketa berria egiteko.

1.b) atalean aurreikusitako web inprimakia erabiltzen bada, Nafarroako Foru Ogasunak egiaztapenerako kode seguru bat itzuliko du, bidalketaren data eta ordua, bai eta bidalitako kontabilitateko idazpenari emandako zenbakia ere. Bidalketa onartzen ez bada, horretarako arrazoien berri emanen da, beharrezkoa dena zuzendu eta bidalketa berria egiteko.

9. artikulua. Mezu informatikoen formatua eta diseinua.

Zerga berezien xedeko produktuen kontabilitateko idazpenei buruzko datuak bide elektronikotik Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzeko erabiltzen diren mezu informatikoak bat etorriko dira haien edukia jasotzen duten erregistro eremuekin, hain zuzen ere foru agindu honen I. eranskinean zehaztutakoekin, eta Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian ageri diren formatu eta diseinua izanen dituzte.

10. artikulua. Egindako eragiketei eta mugimenduei buruzko frogagiriak eta informazioa.

1. 2. artikuluan adierazitako establezimenduen titularrek Nafarroako Foru Ogasunaren ikuskapen eta kontu-hartzailetzako zerbitzuen eskura izan beharko dituzte uneoro dokumentazio eta informazio hauek:

a) Establezimenduan egiten diren fabrikatze eta/edo eraldatzeko eragiketei buruzko frogagiriak eta informazioa, honakoak zehaztuta: hasiera eta amaiera datak, erabilitako lehengaiak eta produktuak, lortutako produktuak eta fabrikatze edo eraldatze lanaren edo eragiketaren parte-zenbakia.

b) Mugimenduak, prozesuak eta izakinak frogatzen dituzten agiriak, erregelamendukoak eta merkataritzakoak, bai eta zerga berezien xedeko produktuen eta horiek lortzeko behar diren lehengaien inbentarioak, zehaztuta.

c) 4.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, kontabilitateko idazpen bakar batean agregatuta bidalketaren xede izan den eragiketa bakoitza frogatzen duten agiriak eta banako informazioa.

d) Kasua bada, 6. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko erabili den euskarri informatikoko kontabilitate sistema.

2. Egindako mugimenduei, produktu eta izakinei, prozesu eta eragiketei buruzko frogagiriek eta informazioak, bai eta, kasua bada, kontabilitate sistemak, ikuskapen eta, beharrezkoa bada, kontu-hartzailetza zerbitzuen eskura egon beharko dute establezimenduan bertan, harik eta ahitzen den arte tributu zorra dagokion likidazioaren bidez zehazteko Nafarroako Foru Ogasunak duen eskubidearen preskripzio epea.

Zerga administrazio baten baino gehiagoren lurraldean dauden establezimenduak direnean, dokumentazio hori gordeko da establezimendu horren kudeaketa eta kontrol zentroa dagoen tokian.

Ondorio horietarako, eskatu beharreko dokumentazioa euskarri informatikoan edukitzen ahalko da, baldin eta hura kontsultatzen ahal bada berehala establezimenduan bertan.

II. TITULUA

Zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea
eramateko beste modu batzuk

11. artikulua. Kontabilitatea eramateko betebeharra ez duten establezimenduek kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramateko moduak.

Zerga berezien araudiak ukitzen dituen baina 2. artikuluan sartuta ez dauden establezimenduetako titularrek bete beharko dute zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea eramateko betebeharra euskarri informatikoko kontabilitate sistema edo paperezko liburu zenbakituak erabiliz.

Paperezko liburuak erabiltzen badira, liburu horiek Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztu beharko dira, gaitzeko, edozein ohar bertan jaso aurretik.

Halaber, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan aurreikusitako moduan eta ondorioekin, aukeratu dezakete zerga berezien kontabilitatea eramatea euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat erabiliz, Nafarroako Foru Ogasuneko zerbitzu elektronikoen bidez, baina, kasu horretan, aplikatuko zaizkie I. tituluan aurreikusitako arau, baldintza, epe eta prozedura guztiak.

12. artikulua. Kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramateko aukera erabiltzea eta uko egitea.

Zerga berezien gaineko araudiak ukitzen dituen baina kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramateko betebeharra ez duten establezimenduek aukera izanen dute kontabilitatea haren bidez eramateko, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50.3 artikuluan aurreikusitako moduan.

Hala egitea aukeratzeko eta uko egiteko, jakinarazpen bat bidaliko zaio Nafarroako Foru Ogasunari bide elektronikotik.

13. artikulua. Ardoaren eta edari hartzituen egileak eta artisau-destilatzaileak.

1. Oro har, ardoaren eta edari hartzituen elaboratzaileek eta artisau-destilatzaileek zerga berezien xedeko produktuen eta horiek lortzeko lehengaien kontabilitatea eramateko betebeharra dute, euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat erabiliz, Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez, I. tituluan xedatutakoarekin bat.

Halere, ardoaren eta edari hartzituen elaboratzaileek, urte naturalean 100.000 litrotik beherako ekoizpena badute beraien titulartasuneko establezimendu guztietakoa kontuan hartuta, eta artisau-destilatzaileek Nafarroako Foru Ogasunaren baimena jaso dezakete, hala eskatu ondoren, kontabilitate hori paperezko liburu zenbakituak erabiliz eramateko, Zerga Berezien Erregelamenduaren 50.2.a) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoarekin bat.

Ondorio horietarako, urteko ekoizpen bolumena izanen da aurre-aurreko urte naturalekoa. Jarduera aurre-aurreko urte naturalean bete baldin bada, urte natural bat osorik egin gabe, ekoizpenaren bolumena urte batekoa izanen da. Jarduera hasten den kasuetan, kontuan hartuko da ekoizpen bolumen zenbatetsia.

Kasu honetan, liburu horiek Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztu beharko dira, gaitzeko, edozein ohar bertan jaso aurretik.

2. Zerga Berezien kontabilitatea paperezko liburu zenbakituak erabiliz eramateko Nafarroako Foru Ogasunaren baimena duten ardoaren eta edari hartzituen elaboratzaileek lehengaien eta produktuen liburu bat eraman beharko dute, eta bertan honakoak erregistratuko dituzte: fabrikan sartutako lehengaiak eta fabrikazio prozesuan erabilitakoak, lortutako ardoa edo edari hartzituak eta fabrikatik ateratzen diren ardoa edo edari hartzituak, haien araubide fiskala eta emandako zirkulazio agiria ere adierazita.

Kontabilitatean sartuko dira biltegi lagungarrietan, lurralde erregistroan halakotzat inskribatuta daudenetan, produktuek izandako mugimenduak, Zerga Berezien Erregelamenduaren 65. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. Artisau-destilatzaileek, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea paperezko liburu zenbakituak erabiliz eramateko Nafarroako Foru Ogasunaren baimena dutenek (Zerga Berezien Erregelamenduaren 96. artikuluan aipatzen dira), lehengaien eta produktuen liburu bat eraman beharko dute, eta bertan honakoak erregistratuko dituzte: fabrikan sartutako lehengaiak eta fabrikazio prozesuan erabilitakoak, lortutako pattarrak eta fabrikatik ateratzen direnak, haien araubide fiskala eta emandako zirkulazio agiria ere adierazita.

14. artikulua. Kontabilitatearen xedea eta edukia.

Zerga berezien gaineko araudiak ukitzen dituen baina 2. artikuluan sartuta ez dauden establezimenduen titularrek zerga horien xedeko produktuen kontabilitatea eraman beharko dute, eta bertan jasoko dituzte haiek ukitzen dituzten prozesuak, mugimenduak eta izakinak, biltegiratzea, erabilera edo mugitzea dela eta agerian geratzen diren diferentziak barne, produktu, epigrafe eta araubide fiskal desberdinak argi bereizteko moduan.

Bereziki, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea eraman beharko dute:

1. Zerga Berezien Erregelamenduaren 3. artikuluan aipatzen diren konpentsazio produktuen fabrikatzaileek; haiek eraman behar duten kontabilitatean idatziko dira etendura araubidean jasotako produktu kopuruak, adieraziz data, hornitzailea eta administrazio agiri elektronikoaren erreferentzia, egunero konpentsazio produktuak fabrikatzeko prozesuan erabili edo kontsumitzen diren kopuruak, fabrikatutako konpentsazio produktuak eta esportaziora bideratutakoen kopuruak, esportazio agiria ere adierazita.

2. Erabat desnaturalizatutako alkoholaren erabiltzaileek, hein batean desnaturalizatutako alkoholaren erabiltzaileek, farmazia laborategiek eta osasun laguntza emateko zentroek, hurrenez hurren Zerga Berezien Erregelamenduaren 74., 75., 76. eta 77. artikuluetan aipatzen direnek; jasotako eta erabilitako alkoholaren mugimenduak agertzen dituen kontabilitatea eraman beharko dute.

3. Hurrenez hurren, Zerga Berezien Erregelamenduko 75 bis eta 75 ter artikuluek aipatzen dituzten azpiproduktu edo hondar alkoholikoak lortzen dituzten establezimenduek; azpiproduktu edo hondar horien mugimenduak, erabilera eta eduki alkoholikoa agertzen dituen kontabilitatea eraman beharko dute.

4. Botilaratze planta independenteek, Zerga Berezien Erregelamenduaren 87. artikuluan aipatzen direnek; jasotzen dituzten edari eratorrien eta botilaratutako edari eratorrien mugimenduen kontabilitatea eraman beharko dute.

5. Aireratzeko eta lurreratzeko instalazio pribatuak erabili ohi dituzten aireontzien titularrek, Zerga Berezien Erregelamenduaren 101.4 artikuluan aipatzen direnek; zergaren salbuespenarekin jasotzen dituzten erregaiak eta zertan erabiltzen diren agertzen duen kontabilitatea eraman beharko dute.

6. Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 51.2.c), d), e) eta g); eta 51.4 artikuluetan ezarritako salbuespenen onuradunek, Zerga Berezien Erregelamenduko 103. artikuluan aipatzen direnek; zergaren salbuespenarekin jasotzen dituzten produktuak eta zertan erabiltzen diren agertzen duen kontabilitatea eraman beharko dute.

7. Zerga Berezien Erregelamenduaren 106. artikuluan aipatzen diren txikizkariek; erregistro bat eraman beharko dute, bertan jasotzeko tasa murriztua aplikatuta jasotzen duten gasolioa eta beraien banku kontuetan egindako ordainketak, hobaridun gasolioko-txartel bidez egindako salmentetatik edo hobaridun gasolio-txekeen sarreratik datozenak. Erregistro horretan idatziko dira gasolio hartzeak, kasuan kasuko agiri administratibo elektronikoen Erreferentziako Administrazio Kodea adierazita.

Era berean, egunero tasa murriztuan egindako gasolio entregak ere jasoko dira, gasolio-hornigailuko irakurketa adierazita; entrega horiek justifikatuko dira hobaridun gasolio-txartelak ematen dituzten entitateek ordainketaz ematen dituzten aldizkako ziurtagiri laburtuekin eta ordainketa kontuez kreditu entitateek bidaltzen dituzten aldizkako ziurtagiri laburtuekin.

8. Zerga Berezien Legearen 52.b) artikuluan ezarri bezala, itsasontziei gasolio horniketak, hidrokarburoei buruzko zergaren itzulketarako eskubidea sortzen dutenak, egiten dituzten hornidura guneen titularrek, Zerga Berezien Erregelamenduaren 110. artikuluan aipatzen direnek; jasotako gasolioa agertzen duen kontabilitatea eraman beharko dute, haien zirkulazioa eta egindako horniketak babestu zuen agiri administratibo elektronikoaren Erreferentziako Administrazio Kodea aipatuz, eta emandako entrega-ordainagiriei dagokienez.

9. Fabrika edo gordailu fiskaletik kanpo mugatutako eremuen titularrek, Zerga Berezien Erregelamenduko 40.2.d) eta 11.2.c) artikuluetan aipatzen direnek, hurrenez hurren; zerga berezien xedeko produktuen mugimenduak agertzen dituen kontabilitatea eraman beharko dute, horiek babesten dituen zirkulazio agiria adierazita.

15. artikulua. Kontabilitatea eramateko arauak.

Zerga Berezien gaineko araudiak ukitzen dituen eta 2. artikuluan sartuta ez dauden establezimenduen titularrek kontabilitateko idazpenen xede diren eragiketak erregistratu beharko dituzte Zerga Berezien Erregelamenduaren 50.4 artikuluan ezarritako epeetan eta baldintzekin.

16. artikulua. Kontabilitatea eta haren frogagiriak gorde eta Administrazioaren eskura jartzeko betebeharra.

Zerga Berezien araudiak ukitzen dituen baina 2. artikuluan sartuta ez dauden establezimenduen titularrek, ikuskapen zerbitzuen eta, kasua bada, kontu-hartzailetza zerbitzuen eskura jarri beharko dute kontabilitatea, euskarri informatikoan edo paperezko euskarrian, bai eta kontabilitateko idazpenak frogatzen dituen erregelamenduzko dokumentazioa eta merkataritzakoa.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Ardoaren eta edari hartzituen elaboratzaileek kontabilitateko idazpenen bidalketa egitea.

1. Ardoaren eta bestelako edari hartzituen gaineko zergaren zerga-tasa zero den bitartean, ardoa edo edari hartzituak elaboratzeko baimena duten establezimenduen titularrek, kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramaten dutenek, I. tituluan jasotako xedapenak bete beharko dituzte horretarako, berezitasun hauek galarazi gabe:

a) Kontabilitatearen ondorioetarako, ardoa, muztioa eta edari hartzituak elaboratzeko eragiketak, hilabete natural batekoak, bete diren hileko azken egunean egin direla ulertzen ahalko da.

b) Ardoa, muztioa eta edari hartzituak elaboratzeko eragiketei eta lehengaien sarrerei buruzko kontabilitate idazpenen bidalketa agregatuta egiten ahalko da hilean behin, kontabilitateko idazpen bakar batean.

2. Ardoaren eta bestelako edari hartzituen gaineko zergaren zerga-tasa zero den bitartean, ardoa edo edari hartzituak elaboratzeko baimena duten establezimenduen titularrek kontabilitateko idazpenen bidalketa, 6.3 artikuluan aurreikusitakoa, egiteko epea bukatuko da mugimendua, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo hilabeteko azken egun baliodunean.

3. Ardoaren eta bestelako edari hartzituen gaineko zergaren zerga-tasa zero den bitartean, ardoa elaboratzeko baimena duten establezimenduen titularrek (urte naturalean 100.000 litrotik beherako ekoizpen bolumena dutenak, haien titulartasuneko establezimendu guztietakoa kontuan hartuta) kontabilitateko idazpenen bidalketa, 6.3 artikuluan aurreikusitakoa, egiteko epea bukatuko da:

a) Abenduko azken egun baliodunean, aurre-aurreko abuztuan, irailean, urrian eta azaroan izandako prozesu, mugimendu eta eragiketei dagokienez.

b) Abuztuko azken egun baliodunean, aurre-aurreko abenduan, urtarrilean, otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean eta uztailean izandako prozesu, mugimendu eta eragiketei dagokienez.

Ondorio horietarako, urteko ekoizpen bolumena izanen da aurre-aurreko urte naturalekoa. Jarduera aurre-aurreko urte naturalean bete baldin bada, urte natural bat osorik egin gabe, ekoizpenaren bolumena urte batekoa izanen da. Jarduera hasten den kasuetan, kontuan hartuko da ekoizpen bolumen zenbatetsia.

Bigarren xedapen gehigarria.–Urteko ekoizpena 50.000 hektolitrotik beherakoa duten garagardo fabriken kontabilitateko idazpenen bidalketa.

Garagardo fabrikaren baimena duten establezimenduen titularrek (urte naturalean 50.000 litrotik beherako ekoizpen bolumena dutenak, haien titulartasuneko establezimendu guztietakoa kontuan hartuta) kontabilitateko idazpenen bidalketa euskarri informatikoko kontabilitate sistema erabiliz egiten dutenek, 6. artikuluan aurreikusi bezala, bete beharko dituzte I. tituluan jasotako xedapenak horretarako, berezitasun hauek galarazi gabe:

a) Lehengaien sarrera eragiketei dagozkien kontabilitateko idazpenen bidalketa agregatuta egiten ahalko da hilean behin, kontabilitateko idazpen bakar batean.

b) Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, 6.3 artikuluan aurreikusitakoa, egiteko epea bukatuko da mugimendua, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo hilabeteko azken egun baliodunean.

Ondorio horietarako, urteko ekoizpen bolumena izanen da aurre-aurreko urte naturalekoa. Jarduera aurre-aurreko urte naturalean bete baldin bada, urte natural bat osorik egin gabe, ekoizpenaren bolumena urte batekoa izanen da. Jarduera hasten den kasuetan, kontuan hartuko da ekoizpen bolumen zenbatetsia.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Urtean 100.000 litrotik beherako ekoizpeneko tarteko produktuen elaboratzaileen kontabilitateko idazpenen bidalketa.

Alkoholik lortu gabe tarteko produktuak elaboratzeko baimena duten establezimenduen titularrek (urte naturalean 100.000 litrotik beherako ekoizpen bolumena dutenak, haien titulartasuneko establezimendu guztietakoa kontuan hartuta) kontabilitateko idazpenen bidalketa euskarri informatikoko kontabilitate sistema erabiliz egiten dutenek, 6. artikuluan aurreikusi bezala, bete beharko dituzte I. tituluan jasotako xedapenak horretarako, berezitasun hauek ukatu gabe:

a) Lehengaien sarrera eragiketei dagozkien kontabilitateko idazpenen bidalketa agregatuta egiten ahalko da hilean behin, kontabilitateko idazpen bakar batean.

b) Kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, 6.3 artikuluan aurreikusitakoa, egiteko epea bukatuko da mugimendua, eragiketa edo prozesua egin eta hurrengo hilabeteko azken egun baliodunean.

Ondorio horietarako, urteko ekoizpen bolumena izanen da aurre-aurreko urte naturalekoa. Jarduera aurre-aurreko urte naturalean bete baldin bada, urte natural bat osorik egin gabe, ekoizpenaren bolumena urte batekoa izanen da. Jarduera hasten den kasuetan, kontuan hartuko da ekoizpen bolumen zenbatetsia.

Laugarren xedapen gehigarria.–Tabako gordinaren lehen eraldaketa egiteko establezimenduak.

Tabako gordinaren lehen eraldaketa, Zerga Berezien Erregelamenduaren 129. artikuluan aipatzen dena, egiten duten establezimenduek Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramanen dute zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea, I. tituluan aurreikusitakoarekin bat, eta bertan jasoko dituzte, soilik, instalazioan izandako tabako gordinaren sarrerak eta lortutako produktuaren irteerak.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Gas naturala.

1. Gas naturalaren mugimenduei dagozkien kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa, oliobide sareek osatutako gordailu fiskalen edo gas naturalaren eta bestelako gas produktuen erauzketa industrien baimena duten establezimenduen titularrek egin beharrekoa, «m+3» balantzeak itxi ondoren bateratutako informazioari buruzkoa izanen da, gas sistemaren kudeaketa teknikorako arauekin bat.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitako kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa egiteko epea «m+3» balantzeak itxi eta hurrengo hilabeteko azken egun baliodunean bukatuko da, gas sistemaren kudeaketa teknikorako arauekin bat.

3. 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, gas naturalaren mugimenduetan egindako mugimenduak, eragiketak eta prozesuak justifikatzen duen informazioa izanen da gas sistemaren kudeatzaile teknikoan dagoen dokumentazioa eta informazioa.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.–2020ko lehen seihilekoari dagozkion kontabilitateko idazpenen bidalketa egiteko betebeharra.

1. Kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez eramateko betebeharra duten establezimenduek 2020ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte egin beharko dute 2020ko lehen seihilekoari dagozkion kontabilitate idazpenen bidalketa.

2. Aurreko paragrafoan xedatutakoaz baliatzen direnek 2020ko ekainaren 30a arte bete beharko dituzte Zerga Berezien Erregelamenduaren 50. artikuluan aurreikusitako kontabilitateko betebeharrak, artikulu horrek 2019ko abenduaren 31n zuen indarreko testuarekin bat, bai eta erregelamendu horren 44.5 artikuluan aurreikusitako eragiketen gaineko aitorpena aurkeztu ere.

Bigarren xedapen iragankorra.–2020ko kontabilitateko idazpenen bidalketa egiteko epea.

6.3 artikuluan aurreikusitako epea, 2020an egindako mugimenduei, eragiketei, prozesuei eta izakinei dagozkien kontabilitateko idazpenen bidalketa egitekoa, zortzi egun baliodunekoa izanen da.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Zortzigarren artikulua gehitzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 19ko 172/2000 Foru Aginduari. Foru agindu horren bidez onetsi ziren zerga bereziei eta aseguru primen gaineko zergei dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, eta haiek kudeatzeko arauak ezarri.

“Zortzigarrena. Eragiketen gaineko aitorpenen aurkezpena.

1. Aitorpen-likidazioen osagarri, subjektu pasiboek, Zerga Berezien Erregelamenduaren 44.3 artikuluan sarrera egiteko ezartzen den epearen barruan, beharturik daude Internet bidez aurkeztera egindako eragiketak biltzen dituzten aitorpenak, baita izakinak bakarrik dituztenean ere, foru agindu honetan ezarritako ereduekin bat. Zerga Bereziei buruzko Erregelamendua uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ez zaie eskatuko eragiketen gaineko aitorpena egitea kontabilitatea Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu elektronikoen bidez egiten duten establezimenduei, ez eta zergadunaren ordezko gisa subjektu pasiboaren izaera dutenei ere, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 8.3 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, Ardoaren eta Edari Hartzituen gaineko Zergaren tasa zero den bitartean, zerga honen xedeko produktuen gordailu fiskalen titularrek eta fabrikatzaileek eragiketen aitorpena aurkezteko epea izanen da uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Zerga Berezien Erregelamenduaren 66.5 artikuluan ezarritakoa.

2. Subjektu pasiboak baimena duenean sarreren zentralizazioa egiteko, eragiketen gaineko aitorpen hauek aurkeztuko ditu:

a) Bere establezimendu guztien eragiketen gaineko aitorpen bateratu bat.

b) Establezimendu bakoitzaren eragiketen gaineko aitorpen bat.”

Azken xedapenetako bigarrena.–Datu pertsonalen tratamendua.

Zergapekoak bere zerga arloko eskubideak eta betebeharrak betetzean emandako datu pertsonalak zerga eta aduana sistemaren aplikazioaren helburuarekin tratatuko dira. Tratamendua bat etorriko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin. Nafarroako Foru Ogasunaren web orrian emanen da Erregelamenduaren 13. artikuluak exijitzen duen informazioa, balizko tratamenduei eta horien gaineko eskubideen erabilerari buruzkoa.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko azaroaren 18an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

I. ERANSKINA

I.–Nafarroako Foru Ogasunaren zerbitzu telematikoen
bidez bidali beharreko kontabilitateko idazpenen edukia

Titularrek, bai horretara beharturik dauden establezimenduetakoek bai zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea euskarri informatikoko kontabilitate sistema bat erabiliz Nafarroako Foru Ogasuneko zerbitzu elektronikoen bidez egitea aukeratzen duten establezimenduetakoek bide elektronikotik eginen dute kontabilitateko idazpenen bidalketa elektronikoa; horretarako, mezu elektronikoak baliatuko dituzte, eranskin honetan zehaztutako edukiarekin eta jarraibideak betez.

1.–Operadorea.

1.1. Establezimenduko titularraren IFZ.

Nahitaezko datua.

Establezimenduko titularraren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) adieraziko da.

1.2. Establezimenduaren JEKa.

Nahitaezko datua.

Establezimenduko titularraren Jarduera eta Establezimenduko Kodea (JEK) adieraziko da.

2.–Kontabilitateko idazpena.

2.1. Barneko erreferentzia zenbakia.

Baldintzazkoa.

Establezimenduko titularrak aukeratzen badu kontabilitateko idazpenen bidalketa egitea euskarri informatikoko bere kontabilitate sistema erabiliz, 6. artikuluan xedatutakoarekin bat, barneko erreferentzia zenbakia adierazi beharko du, hain zuzen ere sistema horretan kontabilitateko idazpena egiten den unea sortzen dena.

Barneko erreferentzia zenbakiak bakarra izan beharko du establezimendu bakoitzeko.

2.2. Aurreko idazpen zenbakia:

Baldintzazkoa.

Ondoko kasu hauetan beteko da:

a) Aurreko idazpen baliogabetuak ordezten dituzten idazpen berrien altak.

b) Establezimenduan produktuak berriz sartzeko eragiketei dagozkien kontabilitateko idazpenak, eragiketa horiek Zerga Berezien Erregelamenduaren 27. eta 38.1 artikuluetan aurreikusiak badira.

Nafarroako Foru Ogasunak baliogabetutako kontabilitateko idazpenari emandako idazpen zenbakia adieraziko da, edo bestela establezimenduan berriz sartu diren produktuak establezimendutik atera zirenean erregistroan eragiketa hori eman zitzaiona, zerbitzu elektronikoen bidez haren bidalketa egiten den unean.

3.–Data.

3.1. Mugimenduaren data:

Nahitaezko datua.

Kontabilitatean agertu behar duen produktuen mugimendua edo prozesua gertatzen den data adieraziko da, formatu honetan: Eguna/Hilabetea/Urtea.

3.2. Kontabilitate erregistroaren data:

Baldintzazko datua.

Establezimenduko titularrak aukeratzen badu kontabilitateko idazpenen bidalketa egitea euskarri informatikoko bere kontabilitate sistema erabiliz, 6. idazpena sistema horretan erregistratzen deneko data adieraziko da.

4.–Mugimenduaren datuak.

4.1. Mugimendu mota.

Nahitaezkoa.

Kontabilitateko idazpenean ageri den mugimendu mota adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletako aukeren arabera.

4.2. Informazio osagarria gutxiagora egiten duen diferentziari buruz.

Baldintzazkoa.

Bete beharko da kontabilitateko mugimendu mota gutxiagora egiten duen diferentzia bat denean, biltegiratzean edo fabrikatzean.

Kontabilitatean jasotako diferentzia hori, gutxiagora egiten duena, zer motatakoa den adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan aurreikusitako balioetatik dagokionaren arabera.

4.3. Araubide fiskala.

Nahitaezkoa.

Kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuei aplikatu beharreko araubide fiskala adieraziko da, aukera hauen arabera:

–Zergapetu gabea.

–Etendura araubidea.

–Salbuetsita.

–Sortutako zerga, zerga-tasa osoan.

–Sortuta zerga, zerga-tasa murriztuan.

–Sortutako zerga, Kanarietako zerga-tasan.

5.–Fabrikatzeko/lortzeko eragiketen datuak.

Baldintzazko datu multzoa.

Datu multzo hau beteko da kontabilizatutako mugimendu mota hau denean:

–Fabrikatua/Lortua.

–Autokontsumoa/Erabilia.

–Fabrikazioan izandako diferentziak, gutxiagora egiten dutenak.

–Fabrikazioan izandako diferentziak, gehiagora egiten dutenak.

Kontabilitatearen ondorioetarako, hidrokarburoen gaineko zergaren esparruan sartuko dira markatzaileak/trazatzaileak gehitzeko eragiketak eta erregelamenduz onartutako hidrokarburoen nahasketak.

Kontabilitatearen ondorioetarako, alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zergaren esparruan sartuko dira erabateko edo hein bateko desnaturalizazio eragiketak.

Kontabilitatearen ondorioetarako, ontziratze eta/edo botilaratze eragiketak sartuko dira.

5.1. Eragiketa mota.

Nahitaezkoa.

Egindako eragiketa mota adieraziko da, eta, horrekin batera, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan ageri diren kodeetatik dagokiona ere.

5.2. Eragiketaren zenbakia.

Nahitaezkoa.

Enpresak eragiketari emandako zenbakia adieraziko da.

5.3. Fabrikazio unitatearen deskribapena.

Baldintzazkoa.

Fabrikaren baimena duten eta fabrikazio unitate batzuk dituzten establezimenduetan beteko da, Zerga Berezien abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 4.18 artikuluan definituta dauden eta establezimenduan egin diren fabrikazio eragiketei dagokienez.

Fabrikazio edo eraldaketa eragiketa, edo autokontsumoa, egin deneko fabrikazio prozesuko unitatea adieraziko da.

Fabrikazioan edo eraldaketan gertatutako diferentzien mugimenduetan, gutxiagora edo gehiagora egiten duen diferentzia gertatu deneko fabrikazio prozesuko unitatea adieraziko da.

5.4. Fabrikazio unitatearen kodea.

Baldintzazkoa.

Fabrikaren baimena duten eta fabrikazio unitate batzuk dituzten establezimenduetan beteko da, Zerga Berezien abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 4.18 artikuluan definituta dauden eta establezimenduan egin diren fabrikazio eragiketei dagokienez.

Eragiketa egin deneko fabrikazio unitateari establezimenduak emandako kodea adieraziko da.

Fabrikazioan edo eraldaketan gertatutako diferentzien mugimenduetan, gutxiagora edo gehiagora egiten duen diferentzia gertatu deneko fabrikazio prozesuko unitateari emandako kodea adieraziko da.

6.–Frogagiria.

Nahitaezko datu multzoa.

6.1. Frogagiri mota.

Kontabilitateko idazpenaren frogagiri gisa erabiltzen den agiri mota edo euskarria adieraziko da.

Kontabilizatutako eragiketak zerga berezien xedeko produktuak mugitzea badakar, mugimendu hori babesten duen Mugimendu Agiria zein den adieraziko da.

Kontabilitateko idazpenaren xedeko eragiketan ez bada produkturik mugitzen, kontabilitateko idazpenaren agiria, frogagiria edo euskarria adieraziko da.

Ez da beharrezkoa izanen datu multzo hau betetzea kontabilitateko idazpena zenbait mugimenduri buruzkoa denean, eta horien bidalketa agregatuta eta idazpen bakar batean egin bada, foru agindu honetan ezarritako kasuetan.

Agiri mota adieraziko da aukera hauen arabera:

–Dokumentu administratibo elektronikoa.

–Larrialdiko laguntza agiria.

–Zirkulazioko albarana.

–Zirkulazioko eta bideko salmenten albarana.

–Entregaren frogagiria.

–Inportaziorako ADBa.

–Kudeaketa Bulegoaren baimena.

–Kontu-hartze Zerbitzuaren eginbidea.

–Fabrikazioko edo Laneko partea.

–Lan aitorpena.

–Beste batzuk: kontabilitateko idazpenari buruzko beste edozein agiri edo euskarri.

6.2. Frogagiri zenbakia.

Kontabilitateko idazpenak euskarritarako erabiltzen duen frogagiriari emandako zenbakia adieraziko da, xehetasun hauekin:

–Dokumentu administratibo elektronikoa: Barneko edo Europar Batasunaren barneko EMCS sistemak emandako Erreferentziako Administrazio Kodea.

–Larrialdiko laguntza agiria: agiriari emandako tokiko erreferentzia zenbakia.

–Zirkulazioko albarana: establezimenduak emandako zirkulazioko albaranaren erreferentzia zenbakia.

–Zirkulazioko eta bideko salmenten albarana: SIANE sistemak zirkulazioko albaranaren zirriborroari emandako erreferentziako kode elektronikoa.

–Entrega-agiria: aireontziei egindako horniketak frogatzeko ematen diren entrega-agiriei emandako zenbakia ZBEaren 101. artikuluan xedatutakoarekin bat.

–Inportaziorako ADBa - Inportaziorako ADBari emandako MRNa.

–Nafarroako Foru Ogasunaren baimena: Nafarroako Foru Ogasunaren baimen zenbakia.

–Kontu-hartze Zerbitzuaren eginbidearen data.

–Fabrikazioko edo Laneko partearen zenbakia.

–Lan Aitorpenaren zenbakia.

–Bestelakoak: kontabilitateko idazpenari buruzko agiriaren edo euskarriaren identifikazioa.

7.–Jatorria/destinoa.

Baldintzazko datu multzoa.

Datu multzo hau beteko da kontabilitateko idazpenaren xedeko mugimenduak establezimenduan produktuak sartzea edo handik ateratzea dakarrenean.

Ez da beharrezkoa izanen datu multzo hau betetzea kontabilitateko idazpena zenbait mugimenduri buruzkoa denean, eta horien bidalketa agregatuta eta idazpen bakar batean egin bada, foru agindu honetan ezarritako kasuetan.

Inportazio eragiketetan, zirkulazioa aduanako agiri baten babesean egiten denean, identifikatuko da zer aduanatan egin diren aduanako tramiteak.

Esportazio eragiketetan identifikatuko da esportazio aitorpena zer aduanatan aurkezten den.

7.1. Jatorria/destinoa: identifikaziorako agiri mota.

Igorlearen identifikaziorako agiri mota (produktuen sarrera) edo hartzailearena (produktuen irteera) adierazi beharko da, kodetze hauen arabera:

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Espainiako IFZ edo AIZ

2

Europar Batasunaren barruko IFZ/BEZa

3

Beste batzuk

Kontabilitateko idazpenaren xedeko mugimenduaren hartzaileak/igorleak Espainiako IFZ edo AIZ baldin badu, hori adieraziko da.

Espainiako IFZ ez badu, baina bai Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko, Espainia kenduta, agintari fiskalek emandako IFZ BEZa, haren titulartasuneko IFZ BEZ zenbakia adieraziko da.

Inportazio edo esportazio kasuetan, aduana identifikatu behar den kasuan, dagokion kodea adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan jasotzen den kodifikazioaren arabera.

Beste kasu batzuetan, hartzaile/igorlearen identifikaziorako bide ematen duen beste edozein zenbaki adieraziko da.

7.2. Jatorria/destinoa: identifikaziorako agiri zenbakia.

7.1 laukitxoan 1 balioa bete baldin bada, igorlearen edo hartzailearen IFZ adieraziko da.

7.1 laukitxoan 2 balioa adierazi baldin bada, Europar Batasuneko kide den edozein estatuk (Espainia izan ezik) igorleari edo hartzaileari esleitutako IFZ BEZa adieraziko da.

7.1 laukitxoan 3 balioa bete baldin bada, igorlearen edo hartzailearen identifikaziorako bide ematen duen beste edozein zenbaki adieraziko da.

7.3. Jatorria/destinoa: izena edo sozietatearen izena.

Mugimenduaren hartzailearen izena edo sozietatearen izena adieraziko da (produktuak ateratzen direnenean establezimendutik) edo igorlearena (produktuak sartzen direnean establezimenduan).

7.4. Jatorria/destinoa: JEK/SEED zk.a.

Beteko da adierazten diren mugimenduen hartzaileak edo igorleak JEK edo SEED zenbakia izan behar dutenean, indarreko araudiaren arabera, mugimendu mota eta araubide fiskala kontuan harturik.

Barruko lurraldeko mugimenduen kasuan, beharrezkoa bada adieraziko da mugimenduaren hartzailearen JEK zenbakia (produktuak ateratzen direnean establezimendutik) edo igorlearena (produktuak sartzen direnean establezimenduan).

Europar Batasuneko barruko lurralde esparrutik kanpoko mugimenduetan, adieraziko da, kasua bada, mugimenduaren hartzailearen SEED zenbakia (produktuak ateratzen direnenean establezimendutik) edo igorlearena (produktuak sartzen direnean establezimenduan).

8.–Zerga bereziaren jasanarazpenaren datuak.

Baldintzazko datu multzoa.

Datu multzo hau osotara beteko da mugimenduak produktuak establezimendutik ateratzekoak direnean, baldin eta establezimenduaren titularra beharturik badago zerga berezia jasanaraztera, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 14.2 artikuluan eta uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez Zerga Berezien Erregelamenduaren 18. artikuluan xedatutakoarekin bat, fabrikazioa, biltegiratzea edo eraldatzea, etendura araubidekoa, besteren kontura egiten denean.

Datu horiek beteko dira zerga jasanarazteko eragiketak tasa osoan egin nahiz tasa murriztuan egin, bai eta salbuespen bat aplikatzekoa denean ere.

Zerga bereziaren jasanarazpena zer pertsona edo entitateri egiten zaion, haren datuak adieraziko dira, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

8.1. Zerga bereziaren jasanarazpenaren hartzailea: identifikaziorako agiri mota.

Jasanarazpenaren hartzailearen identifikaziorako agiri mota adierazi beharko da, kodifikazio honen arabera:

BALIOAK

DESKRIBAPENA

1

Espainiako IFZ edo AIZ

2

Europar Batasunaren barruko IFZ/BEZa

3

Beste batzuk

Jasanarazpenaren hartzaileak Espainiako IFZ edo AIZ baldin badu, hori adieraziko da.

Jasanarazpenaren hartzaileak Espainiako IFZ ez badu, baina bai Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko, Espainia kenduta, agintari fiskalek emandako IFZ BEZa, haren titularitateko IFZ BEZ zenbakia adieraziko da.

Beste kasu batzuetan, jasanarazpenaren hartzailearen identifikaziorako bide ematen duen beste edozein zenbaki adieraziko da.

8.2. Zerga bereziaren jasanarazpenaren hartzailea: identifikaziorako agiri mota.

8.1 laukitxoan 1 balioa bete baldin bada, jasanarazpenaren hartzailearen IFZ adieraziko da.

8.1 laukitxoan 2 balioa adierazi baldin bada, Europar Batasuneko kide den edozein estatuk (Espainia izan ezik) jasanarazpenaren hartzaileari esleitutako IFZ BEZa adieraziko da.

8.1 laukitxoan 3 balioa bete baldin bada, jasanarazpenaren hartzailearen identifikaziorako bide ematen duen beste edozein zenbaki adieraziko da.

8.3. Zerga bereziaren jasanarazpenaren hartzailea: izena edo sozietatearen izena.

Jasanarazpenaren hartzailearen izena edo sozietatearen izena adieraziko da.

9.–Produktua.

9.1. Epigrafe fiskala.

Baldintzazkoa.

Beteko da kontabilitateko mugimenduaren xedeko produktuak zerga berezien esparru objektiboan sartuta daudenean.

Kontabilitateko mugimenduan aipatu eta zerga berezien xede diren produktuei dagokien epigrafe fiskala adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren web orrian zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan jasotzen den kodifikazioaren arabera.

9.2. Epigrafe kodea.

Baldintzazkoa.

Beteko da kontabilitateko mugimenduaren xedeko produktuak zerga berezien esparru objektiboan sartuta daudenean.

Kontabilitateko mugimenduan aipatu eta zerga berezien xede diren produktuei dagokien epigrafearen kodearen gakoa adieraziko da, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan jasotzen den kodifikazioaren arabera.

9.3. NK kodea.

Nahitaezkoa.

Kontabilitateko mugimenduaren xedeko produktuari dagokion NK kodea adieraziko da, uztailaren 23ko 2658/1987 (EEE) Erregelamenduan ezarritakoa, eranskinaren indarreko testuarekin bat. Erregelamenduak muga-zergen eta estatistikaren nomenklatura eta aduana-tarifa erkidea arautzen ditu.

Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zergaren eta hidrokarburoen gaineko esparru objektiboan sartutako produktuen kasuan, adieraziko da NK kodea 8 digiturekin.

Alkoholaren eta edari hartzituen eta tarteko produktuen gaineko zergaren esparru objektiboan sartutako produktuen kasuan, adieraziko da NK kodea Zerga Bereziei buruzko Legearen 27. eta 31. artikuluetan, hurrenez hurren, jasotako digitu kopuruarekin.

Garagardoaren eta tabako-laboreen gaineko zergaren esparru objektiboan sartutako produktuen kasuan, adieraziko da NK kodea 4 digiturekin.

Zerga berezien esparru objektiboan sartuta ez dauden produktuen kasuan, NK kodea adieraziko da 8 digiturekin, salbu eta alkoholik gabeko garagardoa, 4 digiturekin adieraziko baita.

Alkoholari eta Edari Alkoholdunari buruzko zergen esparruan jarduten duten establezimenduetan, kontabilitateko idazpenean jasotako produktuek epigrafe eta epigrafe kode bera dutenean, baina NK kode desberdinak eta produktu erreferentzia bakarra, foru agindu honen I. eranskineko 9.8 atalean zehaztuta, hala dela adieraziko da, “denetarik” kodea betez.

9.4. Gakoa.

Baldintzazkoa.

Beteko da kontabilitateko mugimenduaren xedeko produktuak sartuta daudenean Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan, produktu gakoak agertzen dituztenetan.

Zerga Bereziei buruzko 38/1992 Legearen 32. artikuluan aipatzen diren tarteko produktuen kasuan, horrez gain, produktu elaboratuari dagokion gakoa adieraziko da, zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian argitaratuta dauden tauletan sartutako produktuari dagokiona alegia.

9.5. Kopurua.

Nahitaezkoa.

Kopurua ere adieraziko da, zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian argitaratuta dauden tauletan aurreikusitako neurri unitatean adierazi ere, produktuari dagokiona epigrafe kodearen arabera.

Zerga bereziaren zerga-oinarria produktu bolumenak osatzen duen produktuen kasuan, kopuruaren zehaztapena adieraziko da zergaren zerga-oinarria zer tenperaturatan ezartzen den, tenperatura horrekin bat.

9.6. Neurketa unitatea.

Nahitaezkoa.

Kontabilitateko idazpenaren xede den produktuaren arabera, adieraziko da neurketa unitateetarako kodea, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan neurketa unitateetarako aurreikusitakoa.

9.7. Produktuaren deskribapena.

Nahitaezkoa.

Kontabilitateko idazpenaren xede diren produktuen merkataritzako deskribapena adieraziko da.

Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zergaren xedeko produktuen kasuan, produktuen izena adieraziko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 110/2018 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako definizioekin bat, erregelamendu horretan ezarri baitziren edari destilatuen adierazpen geografikoaren definizioa, izendapena, aurkezpena, etiketatzea eta babesa.

9.8. Produktuaren erreferentzia.

Aukerakoa.

Establezimenduak kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuei emandako produktuaren erreferentziako zenbakia edo kodea adieraziko da.

9.9. Eskuratutako alkohol gradu bolumetrikoa.

Baldintzazkoa.

Kontabilizatutako produktuak alkoholaren edo edari alkoholdunen gaineko zerga berezien xede badira, hau erregistratuko da: 20 graduko tenperaturan, produktuaren 100 bolumenetan alkohol puruak egiten duen bolumen kopurua, bi hamarrenekin adierazita.

9.10. Alkohol puruaren kopurua.

Baldintzazkoa.

Kontabilizatutako produktuak alkoholaren edo edari eratorrien gaineko zergaren xede badira, erregistratuko da produktuak daukan alkohol puruaren kopurua, hiru hamarrenekin adierazita.

9.11. Dentsitatea.

Baldintzazkoa.

Alkoholaren fabrikazioan, kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak muztio edo salda hartzituak badira, zerealetatik edo bestelako substantzia amilazeo edo azukredunetatik lortuak eta lehengai gisa erabiliak, haien dentsitatea adieraziko da, hiru hamarrenekin (KGM/LTR).

Garagardoaren fabrikazioan, kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak muztioak badira, lehengai gisa erabiliak, haien dentsitatea adieraziko da, hiru hamarrenekin (KGM/LTR).

Kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak hidrokarburoak direnean, eta haietan zerga bereziaren zerga-oinarria produktuaren bolumenak osatzen duenean, 15 gradutan duen dentsitatea adieraziko da, hiru hamarrenekin (KGM/LTR).

9.12. Berotze-ahalmena.

Baldintzazkoa.

Kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak hidrokarburoak direnean, eta haietan zerga bereziaren zerga-oinarria produktuaren berotze-ahalmenak osatzen duenean, tonako berotze-ahalmen gordina adieraziko da, giga-juliotan (GJ), gehienez ere hiru hamarrenekin.

9.13. Aterakin portzentajea.

Baldintzazkoa.

Garagardoaren fabrikazioan, kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak lehengaiak direnean, aterakin naturalaren portzentajezko edukia adieraziko da, hau da, aterakinaren kilo kopurua zati lehengaiaren kilo kopurua egitearen emaitza, gehienez ere hiru hamarrenekin.

9.14. Aterakin kilogramoak.

Baldintzazkoa.

Garagardoaren fabrikazioan, kontabilitateko idazpenaren xedeko produktuak lehengaiak direnean, horietan dagoen aterakin naturalaren kopurua adieraziko da, kilogramotan, gehienez ere hiru hamarrenekin.

9.15. Batezbesteko plato gradua.

Baldintzazkoa.

Garagardoaren fabrikazioan, kontabilitateko idazpenaren xedeko produktua denean hartzidurara pasatutako muztioa edo elaboratzen ari den garagardoa, batezbesteko plato gradua adieraziko da, gehienez ere hiru hamarrenekin.

9.16. Gradu azetikoa.

Baldintzazkoa.

Kontabilitateko idazpenaren xedeko produktua ozpina denean, gradu azetikoa adieraziko da, 100 mililitro ozpinetan dauden gradu azetikoaren gramoek ezartzen dutena, gehienez ere hiru hamarrenekin.

9.17. Tabakoaren produktuaren pisu garbia.

Baldintzazkoa.

Tabako-laboreen gaineko zergaren xedeko produktuak direnean, pisu garbia adierazi beharko da, kilogramotan, bi hamarrenekin, pisuan %14ko hezetasun edukian oinarrituta.

9.18. Tabako-laborearen balioa.

Baldintzazkoa.

Kontabilizatutako produktuak tabako-laboreen gaineko zergaren xede direnean, haien balio orokorra adierazi beharko da eurotan, bi hamarrenekin; balioa kalkulatzeko erreferentzia izanen da penintsulako edo Balear Irletako tabako eta tinbre saltokietan duten publikoarentzako salmenta-prezioa, Estatuko Aldizkari Ofizialean tabako-labore bakoitzerako argitaratutakoa.

9.19. Tabako-laborearen salmenta-prezioa publikoarentzat.

Baldintzazkoa.

Kontabilizatutako produktuak tabako-laboreen gaineko zergaren xede direnean, adierazi beharko da penintsulako edo Balear Irletako tabako eta tinbre saltokietan duten publikoarentzako salmenta-prezioa, Estatuko Aldizkari Ofizialean tabako-labore bakoitzerako argitaratutakoa.

9.20. Salmenta unitatearen deskribapena.

Baldintzazkoa.

Kontabilizatutako produktuak tabako-laboreen gaineko zergaren xede direnean, adierazi beharko da salmenta unitate bakoitzaren deskribapena, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian zerga berezien kontabilitatearen prozedurarako argitaratuta dauden tauletan aurreikusitako salmenta-unitate moten arabera.

9.21. Salmenta unitatearen edukia.

Baldintzazkoa.

Kontabilizatutako produktuak tabako-laboreen gaineko zergaren xede direnean, adierazi beharko da salmenta unitate bakoitzean dagoen kopurua, zigarro, zigarro txiki edo zigarrotxoen kopuruarekin edo gramotan, bi hamarrenekin, tabako xehearen eta gainerako tabako-laboreen kasuan.

10.–Ontziak.

10.1. Ontzi mota.

Baldintzazkoa.

Kontabilizatutako produktuak alkoholaren edo edari alkoholdunen gaineko zerga berezien xedeko produktu bukatuak direnean, adieraziko da haien ontzi motaren kodea, Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian argitaratuta dauden tauletan zehazten diren ontzi moten arabera.

Garagardo fabriken baimena duten establezimenduek, Zerga Berezien Erregelamenduko 61.2 artikuluan aipatzen direnek, ez dute datu multzo hau bete beharko.

10.2. Ontziaren edukiera.

Aukerakoa.

Kontabilizatutako produktuak alkoholaren edo edari alkoholdunen gaineko zergaren xede badira, adieraziko da ontziaren edukiera, litrotan, hiru hamarrenekin.

10.3. Ontzi kopurua.

Aukerakoa.

Kontabilizatutako produktuak alkoholaren edo edari alkoholdunen gaineko zergaren xede badira, adieraziko da kontabilitateko idazpenaren xedeko eragiketarako ontzien kopuru osoa.

11.–Oharrak.

Aukerakoa.

Eremu hau libre egonen da adierazteko edozein datu edo informazio, kontabilizatutako idazpena azaldu edo argitzen duena.

II.–Kontabilitateko idazpenak baliogabetzea

Nafarroako Foru Ogasunari bidalitako kontabilitateko idazpenak baliogabetzen ahalko dira, Zerga Administrazioak tributu zorra dagokion likidazioaren bidez zehazteko daukan eskubideak preskribatu arte, betiere; idazpenak baliogabetzeko, mezu elektroniko bat bidali beharko da web-orriaren bidez, datu hauek adierazita:

1.–Operadorea:

Nahitaezko datu multzoa.

1.1. Establezimenduko titularraren IFZ.

Establezimenduko titularraren Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) adieraziko da.

1.2. Establezimenduko titularraren JEK.

Establezimenduari emandako Jarduera eta Establezimendu Kodea.

2.–Kontabilitateko idazpen baliogabetua:

2.1. Nafarroako Foru Ogasunaren web-orriko idazpen-zenbakia.

Nahitaezkoa.

Baliogabetzearen xede den kontabilitateko idazpenari Nafarroako Foru Ogasunak emandako zenbakia web-orriaren bidez bidalketa egin zenean.

3.–Baliogabetzearen idazpena:

3.1. Barneko erreferentzia zenbakia.

Baldintzazkoa.

Establezimenduko titularrak aukeratzen badu kontabilitateko idazpenak euskarri informatikoko bere kontabilitate sistema erabiliz egitea, 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adieraziko da establezimenduko euskarri informatikoko kontabilitate sisteman baliogabetzearen kontabilitateko idazpenari emandako erreferentzia zenbakia.

3.2. Kontabilitateko erregistroaren data.

Baldintzazkoa.

Establezimenduko titularrak aukeratzen badu kontabilitateko idazpenen bidalketa egitea euskarri informatikoko bere kontabilitate sistema erabiliz, 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adieraziko da baliogabetzearen idazpena establezimenduko kontabilitate sisteman erregistratzen deneko data.

3.3. Idazpena baliogabetzeko arrazoia.

Nahitaezkoa.

Idazpena baliogabetzeko arrazoia beteko da, taula honetan jasotako balioen artean dagokiona adieraziz:

BALIOA

DESKRIBAPENA

1

Zenbakizko akatsa

2

Idazpen bikoiztua

3

Beste arrazoi bat

4.–Oharrak:

Aukerakoa.

Eremu hau libre egonen da, adierazteko azalpeneko edozein datu edo informazio.

Iragarkiaren kodea: F1914717