231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2020ko karga-tasak

Carcarko Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina ezarri beharreko karga-tasak:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: balorazio txostenaren berrikuspenetik ateratzen diren balio berrien %0,20ko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1,10.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3ko karga-tasa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

Karga-tasa: %14 balio-gehikuntza sortzen den epe guztietarako.

Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Carcarren, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1914471