227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

7/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean 7. aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarriak gaitzeko, Barañaingo Udalaren Ezki plaza zolatzeko lanei aurre egiteko.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2019ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean, eta Udalaren iragarki-taulan.

Iragan baita hamabost eguneko epea, zeina ezartzen baitu, bere 214.2 artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, lege beraren 202.1 artikuluarekin loturik, eta ez baitu inork jarri alegaziorik edo erreklamaziorik, behin betiko onesten da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

GASTUAK:

Kreditu-gehigarriak:

INBERTSIOA

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

Zoladura, Ezki plaza

61 15332 61900

Inbertsioak urbanizazioan

82.100,00

Guztira

82.100,00

DIRU-SARRERAK:

Diru-sarreren ondorengo kontzeptu hauek sortzea:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

7508001

NGren dirulaguntza, hiru urteko planeko obretarako

48.184,00

8700001

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

33.916,00

Guztira

82.100,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1913981