226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-810

Ramón Luis Ucar Gómarak eta María Dolores López Álavak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 7 metroko sakonera duen putzu bat da, Queiles ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, Torrecilla alderdian (1. poligonoa, 420. eta 421. lurzatien arteko muga). Ura ateratzeko aurreikusi den ekipoa 1,2 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 0,16 l/s-ko unean uneko emariarekin, eta 1 ZP-ko xurgapen elektrikoko ponpa bat, 0,16 l/s-ko unean uneko emariarekin. Ura erabiliko da 0,035 hektareako baratze bat aspertsioz ureztatzeko, eta fruta-arbolen sail bat, 0,04 hektareakoa, tantaka ureztatzeko, Cascanteko udal-mugarteko 1. poligonoko 420. eta 421. lurzatietan (Nafarroa). Urtean 36 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,002 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko azaroaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1914420