226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-A-77

Honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendu honetarako eskaera egin da:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: María Rosario Casadamon Solano.

Ibilgua: Barranco la Dehesa (Ega ibaiaren arroa).

Hargunearen udalerria: Sesma (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: ETRS89, H-30T, X: 573393, Y: 4704199.

Uneko emaria, gehienez ere: 3,05 l/s.

Bolumena urtean: 100 m³.

Xedea: ureztatzea.

Ura hartzeko putzu txiki bat (5 m luze x 2 m sakon) eginen da arroilan. Handik hodi bat aterako da ura eramanen duena ureztatzeko alderaino, grabitatez: 2,4 ha-ko azalera duen zainzurien zelai bat, 7. poligonoko 112. lurzatian. Barne-erregulazioa 16 m³-ko upel-zisterna baten bidez eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave kalea 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urriaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1913940