226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Podologia zerbitzuaren tasen aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Udaletako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2019ko urriaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen podologia zerbitzuaren tasen aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2019ko urriaren 23an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1914269