2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak 2020rako
Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, jarraian agertzen den erabakia hartu zuen.
ERABAKIA:
Lehena.–Honako hauek onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako:
–Lurraren balioaren gaineko koefizienteei dagokienez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako berdinak aplikatzea.
–Honako karga-tasa hauek ezartzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidaziorako, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:
BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK) | TASAK |
Urte batetik behera-1-2-3-4 | %18,47 |
5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15 | %25,00 |
16-17-18-19-20 urte edo gehiago | %18,47 |
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1913869