226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Tirapuko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkura arruntean, honako erabakia hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea “Tirapuko Udal planaren aldaketa puntuala” proiektua, oinarri duena aldatzea solairu bakarreko etxebizitzek teilatu-hegaleraino duten garaiera, 4 metrotara handituz, alde zaharrean eta alde zaharraren inguruan. Félix Ojer Lacunzak aurkeztu du proiektua.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako planaren ale baten kopia kautotua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tirapun, 2019ko azaroaren 6an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

ERANSKINA

Aplikatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1914146