226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Xehetasun-azterketa, Tebasko 1. poligonoko 199. lurzatian.
Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Tebasko 1. poligonoko 199. lurzatian. Helburua da lerrokadurak aldatzea eraikitako arkupea arauaren barnean sartzeko eta aipatu lurzatia ixtea. Rocío Buenok eta Javier Zamorak sustatu dute.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan xedatuarekin bat.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko urriaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913921