226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Lekunberriko udal plan orokorrean, AR-2 lurzoru urbanizagarria handitzeko, S3 sektorea banatzeko, eta aldaketak egiteko hiri-lurzoru finkatuko berdeguneetan, O 5 A unitatean

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak irailaren 16an eman 1E/2019 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen espediente hau, Lekunberriko Udalak sustatua: “Lekunberriko udal plan orokorraren aldaketa, AR-2 lurzoru urbanizagarria handitzeko, S3 sektorea banatzeko, eta aldaketak egiteko hiri-lurzoru finkatuko berdeguneetan, O 5 A unitatean, araudia erantsita”.

Beraz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezko da argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean Lekunberriko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailearen hirigintzako araudia.

Lekunberrin, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1914075