226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2019ko bigarren seihilekoari dagokionez. Borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren ordainagiriak kobratuko direla, 2019ko ekitaldiko bigarren seihilekoari dagozkionak, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduarekin.

Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira kasuan-kasuan helbideratutako kontuan, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte herriko banku-bulegoetan nahitaez.

Borondatez ordaintzeko epea 2019ko abenduaren 16an bukatuko da.

Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak ez badu agiri hori jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio bideari bukaera ematen baitio, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.

Castejonen, 2019ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1914013