226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3071E/2019 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita dirulaguntza deialdi honetarako gastua: “Enpresentzako dirulaguntzak, 30 urtetik beherako gazte langabeak praktiketarako kontratatzeko”.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea 30 urtetik beherako gazte langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua eta ondorengo gehikuntza, 840.000 euro gehituz deialdi horretarako kredituari.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 840.000 euro gehitzeko. Diru hori 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak” izeneko 950001 96100 4709 241205 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 11n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1914416