226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

154/2019 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 20.000 euro gehitzen dizkiona seme-alaba adingabeak izanik, bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko zailtasunen ondorioz behar espezifikoak dituzten familiei (adingabeak heldu bakar baten kargura eta ardurapean dauden kasuetarako) laguntza ekonomikoak emateko 2019ko deialdian baimendutako gastuari.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 8ko 40/2019 Foru Aginduaren bidez, seme-alaba adingabeak izanik, bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko zailtasunen ondorioz behar espezifikoak dituzten familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onetsi zen 2019. urterako, adingabeak heldu bakar baten kargura eta ardurapean dauden kasuetarako, eta 125.000 euroko gastua baimendu zen 2019ko gastuen aurrekontuko “Eginkizunak batera eramateko laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.

Foru aginduaren laugarren puntuan ezartzen denez, eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, behar den aurrekontu gehikuntzaren bidez.

Deialdirako baimendutako aurrekontuko kreditua bukatu da eta ebazteke dago hainbat espediente. Gaur egun, aurreikusitako gastua 20.000 eurokoa da eta 30 espedienteren balorazioari dagokio. Beraz, beharrezkoa da deialdian baimendutako gastua zenbateko horretan handitzea.

Ikusirik Familiaren eta Adingabeen zuzendariordearen txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 20.000 euro gehitzea seme-alaba adingabeak izanik, bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko zailtasunen ondorioz behar espezifikoak dituzten familiei (adingabeak heldu bakar baten kargura eta ardurapean dauden kasuetarako) laguntza ekonomikoak emateko 2019ko deialdian baimendutako gastuari, 2019ko gastuen aurrekontuko “Eginkizunak batera eramateko laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231507 partidaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kontu-hartzaile delegatuari, Familiaren eta Nerabeen Zuzendariordetzari eta departamentu honetako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko urriaren 31n.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1914053