226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

398E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, Jesús Alfredo Martínez Larrea jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak ezartzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Jesús Alfredo Martínez Larrea jauna izendatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari kudeatzaile. Izendapenak 2019ko azaroaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 31n.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1913820