226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

47/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ana María Román Puerta andrea izendatzen duena, bitarte baterako, Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartzearen Koordinazio eta Azterlanen Ataleko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, ezartzen du beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horren titularraren adostasuna beharko dela. Horri dagokionez, espedientean daude Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena eta Osasun Departamentuaren adostasuna.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Ana María Román Puerta andrea izendatzea, bitarte baterako, Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartzearen Koordinazio eta Azterlanen Ataleko buru.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kontu-hartze Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1914376