226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

299/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Estela Moso Sarasa andrea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zerbitzuetako zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentuaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Estela Moso Sarasa andrea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Garraioen Plangintzaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen foru dekretua indarrean sartzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1913758