223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen
duten prezio publikoak. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2019ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik arau fiskalak sortu diren kasuistika berriei egokitzea komeni dela eta, bestetik, testuen idazketei buruz egin daitezkeen interpretazioak hobetu nahi direla, 2020ko ekitaldirako udal gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatua aplikatuz.

Kontuan harturik, zenbait kasutan, prezio publikoak ez direla zerbitzuen kostuak berdintzeko adinakoak, eta hala izatea komeni dela gizarte, ongintza, kultura edota interes publikoko arrazoiak direla-eta, eta egoera hori bat datorrenez indarrean dagoen araudiarekin.

Ikusita, batetik, Kontu Hartzailetzaren aldeko txostena egindako proposamenari buruz eta, bestetik, Kontuen Batzordearen 2019ko urriaren 23ko irizpena.

Kontuan harturik aldatzen ez diren arau fiskalak eta beren eranskinak indarrean jarraitzen dutela aurreko urteetan onetsitako testuekin.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoen ordainarazpena arautzen duten arau fiskalen testuak eta 2020rako tarifen eranskinak onestea. Espedientean jaso dira haien testu bateginak:

1. arau fiskala: Musika Eskola.

1. arau fiskalaren eranskina: Musika Eskola.

3. arau fiskalaren eranskina: Etxeko laguntza zerbitzuak.

4. arau fiskala: Kultur Etxeko aretoak.

8. arau fiskalaren eranskina: Haur Eskola.

10. arau fiskalaren eranskina: Prestakuntza Zentroko aretoak.

11. arau fiskalaren eranskina: Kulturguneko aretoak.

Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Laugarrena.–Arauzko tramiteak beterik, hasiera batean onetsitako arau fiskalen testuei eta tarifen eranskinei egindako aldaketek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Tafallan, 2019ko urriaren 30ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1913706