223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2925/2019 EBAZPENA, urriaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Uztailaren 18ko 53/2017 Foru Dekretuaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona, eta hartan arkitekto teknikoen bi lanpostu huts sartu ziren, funtzionario araubidekoak.

Abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 20koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona, eta hartan arkitekto teknikoen zazpi lanpostu huts sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 2326/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 24an emandako 1781/2019 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko bederatzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko bederatzi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ARKITEKTO TEKNIKO IZATEKO BEDERATZI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hona hemen deialdiaren.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko bederatzi lanpostu, B mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.

1.2. Bederatzi lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

  • 4 lanpostu txanda irekian.
  • 4 lanpostu igoera txandan.
  • Lanpostu 1 erreserba txandan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako lanpostua bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, bidezko diren txandetakoei gehituko zaie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horrexetako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean.

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Arkitektura teknikoaren unibertsitate titulua edo arkitekto tekniko gisa aritzeko gaikuntza ematen duen unibertsitateko gradudun titulua, edo balio berekotzat hartzen den unibertsitateko beste titulu bat edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaientzako berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute kidego horretan zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik gorako desgaitasuna.

2.1.4. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.5. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Betebehar hori betetzen dela egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautu zen aipatu erregistroa.

2.2. Betebehar horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita dago, igoera txandako izangaiei dagokienez, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, www.nafarroa.eus helbidean, nabigazio bide honi jarraituz: “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Hori egiteko, deialdiaren fitxan dagoen eredua aurkeztu beharko da, edo deialdian parte hartzeko eskaeran berean horretarako dagoen tokian idatzi.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–3.3.b) ataleko kasuagatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere (biak ala biak aurreko atalean aipatutako agiriak). Errentei buruzko adierazpen hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, eskaeran ez bada adierazi horretarako utzi den tokian.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxatik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Sergio Osés Amézqueta jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaiburua: Ramón Gradé Pérez jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tasazio Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: María De León Arlegui andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko arkitekto teknikoa.

–Ordezko epaimahaikidea: Aranzazu Arazuri Rivas andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko arkitekto teknikoa.

–Epaimahaikidea: María Cristina Huarte Huarte andrea, Hezkuntza Departamentuko arkitekto teknikoa.

–Ordezko epaimahaikidea: Arantza Noain Ramírez andrea, Hezkuntza Departamentuko Eraikuntza Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

–Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: José Norberto Viguria Alegría jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

–Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Jesús Miguel Fortún Pérez de Ciriza jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2020ko apiriletik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioaren proba eginen den tokia, eguna eta ordua ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba.

Proba teorikoa izanen da, eta bertan test motako 80 galdera erantzun beharko dira idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Probaren hasieran, epaimahaiak zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien lehiatzaileei proba egiteko.

Kalifikazioa: proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu mugikorrik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba.

Ariketa teorikoa izanen da, eta bertan izangaiek hiru gai garatu beharko dituzte, I. eranskineko gai zerrendako 3 zatietatik gai bana. Epaimahaiak gai zerrendako zati bakoitzetik bi gai aterako ditu zozketaz, eta izangaiek bietako bat garatu beharko dute, nahi dutena.

Proba hau egiteko lau ordu izanen dira gehienez.

Kalifikazioa: Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Gai bakoitzak gehienez ere 10 puntuko balorazioa izanen du.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, azaldutako gairen batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik, gailu mugikorrik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Ariketa praktikoa izanen da; ebazpen honen I. eranskinean dagoen gai-zerrendako gaien gainean epaimahaiak proposatuko dituen kasu praktiko batzuk garatu eta ebatzi beharko dira, idatziz.

Proba hau egiteko lau ordu izanen dira gehienez.

Proba hau egiteko, izangaiek kalkulagailu programagarria erabiltzen ahalko dute, baita iruzkinik gabeko lege-testuak ere, norberari egoki iruditzen zaizkionak, baina betiere paperezko euskarrian.

Kalifikazioa: Proba honetan 30 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proban gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan eta www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxaren barruan), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, kalifikazio epaimahaiak gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatua. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsen hautaketaren tramiteak egiteko.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenengoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horrexetan.

Halarik ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak jendaurrean eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz, ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta. Horren ondorioetarako, ZZ letren atzetik AA hartuko dira. Ezein izangairen lehenengo deitura ez bada hasten ausaz ateratzen diren bi letra horiekin, ordena alfabetikoari jarraikiz hurrengoa den deitura hartuko da. Zozketaren emaitzak Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta iragarki-taulan jarriko dira jendaurrean.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten ezartzen den bidea erabiliz:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena , edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren fotokopia erantsi beharko dute.

c) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez (abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautua) frogatuko da betetzen dela 2.1.6 ataleko baldintza, baldin eta eskabidean Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ez bazaio baimenik eman hura lortzeko.

8.2. Lehenagoko tramite hori bete eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen bederatzi lanpostu hutsen zerrenda eta izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz antolatua, txandaren arabera eta puntuazio ordenaren arabera). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, horretarako ezarritako epearen barrenean, izangai bakoitzak jakinaraziko du arkitekto teknikoen lanpostu huts horiek betetzeko lehentasun-hurrenkera.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna dutenen txandako izangaien salbuespena.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun ziurtagiria, lanpostuaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

c) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adieraziz ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin egin edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Eraentza, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jardunean daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

C) Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak, eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak, ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie zuzenean.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki-taulan argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak” aukeratuta.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

12.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatuko baitute:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bi zerrenda horiek onetsiko dira, hots, batetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda, eta bestetik, lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrenda.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrendan sartzerik ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko ataleko b) letran ezarritakoa, izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuz.

Sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onartu baino lehen, epe bat irekiko da euskara maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik lanposturako eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

13.1. Aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta ondoko funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarra duen foru aginduan xedatutakoari; izan ere, foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

13.2. Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, izangai bakoitzak oposizioaren hautapen prozesuan lortutako puntuazioa adierazita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak presta eta onar ditzan eremu horretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

13.3. Eremuak aukeratzea, kontratazio motak eta aukerak.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean izangaiek aukeratu beharko dute zer eremu eta zer kontratazio mota aukeratzen duten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako kontratazioetarako zerrendak presta ditzan.

Era berean, deialdiaren azkeneko emaitzak argitaratu eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangaiek hasieran egindako hautapena murriztu edo zabaldu dezaten eta, orobat, kontratazio zerrendetan sartzeko erakunde horrek zehazten duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Eremu bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako. Zerrenda bakoitzerako, izangaiek gehieneko eremu kopuru bat aukeratzen ahalko dute, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

13.4. Kontratazio zerrenda horietan sartzen diren izangaiek deialdiaren 2.1.1 oinarrian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

13.5. Izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatu beharra:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, egiaztatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Egiaztagiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

14.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko izangaien zerrendak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lanpostuan aritzeko aldi baterako barne igoerako zerrendak prestatzeko eta erabiltzeko orduan, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duena, bete beharko da, baita zerrenda horiek indarra hartzen dutenean foru dekretu hori garatzen duen eta indarrean dagoen araudia ere.

Oposizio deialdiaren azken emaitzak argitaratu eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak oposizioaren hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrenda bidaliko die Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak esparru horretako aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak presta ditzan.

Oposizioaren deialdian parte hartzeko eskabidean, izangaiek adieraziko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako barne igoeran aritzeko zerrendetan egon nahi dutela, erakunde autonomoak aintzat har ditzan zerrendak prestatzeari begira.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea, lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragoko batean sailkatua egotea eta 2.1.1 oinarrian lanpostu horretarako eskatzen diren baldintzak betetzea.

Zerrenda horretan sartzeko, oposizioaren lehenengo proba gainditu beharko da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aldi baterako barne igoerarako izangaien zerrendak prestatuko eta onetsiko ditu mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. zatia.–Oinarrizko araudia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika bateratuak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”; II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”; III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”; IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

10. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jardunaz: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Exekuzioa.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

15. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

16. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

17. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

18. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (I): kontratazio publikoaren printzipioak. Kontratistak: jarduteko gaitasuna eta lizitatzailearen kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko edo profesionala izatea. Kontratuen tipologia. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak.

19. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (II): publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak. Kontratazio mahaia; kontratua prestatzeko jarduketa administratiboak.

20. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (III): Kontratuak betearaztea. Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak: administrazio kontratuak betearazteari buruzko arau orokorrak; kontratisten ordainsariak; Administrazio Publikoen kontratuak amaitzea.

21. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (IV): Administrazio Publikoen kontratuen araubide juridikoa: obra kontratua. Herri-lanak emateko kontratua.

22. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa (I). Xedapen orokorrak: aplikazio eremua: xedea, dirulaguntzaren kontzeptua. Dirulaguntza publikoen arloan erkide diren xedapenak: printzipio orokorrak, plangintza, onuradunak, onuradunen betebeharrak, entitate kolaboratzaileak, lankidetza hitzarmena, entitate kolaboratzaileen betebeharrak, onuraduna edo entitate kolaboratzailea izateko baldintzak, dirulaguntzen emakida arautzen duten oinarriak, emandako dirulaguntzen publizitatea, diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

23. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa (II). Emateko prozedurak: lehia bidezko emakida prozedura, dirulaguntzen emakida zuzeneko prozedura, dirulaguntzen kudeaketa eta justifikazioa.

24. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa (III). Dirulaguntzen kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuetakoa: deialdiak, dirulaguntzak ematea, ordaintzea eta dirulaguntzen aurrerakina. Dirulaguntzak itzultzea: itzultzeko kausak. Organo kudeatzaileek dirulaguntzei egin beharreko jarraipena. Dirulaguntzen finantza kontrola. Arau-hausteak eta zehapenak.

25. gaia.–12/2018 Foru Legea, ekainaren 14koa, Irisgarritasun Unibertsalari buruzkoa. Xedea, printzipioak eta aplikazio eremua. Irisgarritasuna lurraldean. Irisgarritasuna eraikuntzan. Irisgarritasuna garraioan.

2. zatia.–Berariazko araudia.

26. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa (I): xedea, esparrua eta definizioak. Langileen eta enpresen eskubide eta betebeharrak.

27. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa (II). Prebentzio zerbitzuak. Langileen kontsulta eta parte-hartzea. Erantzukizunak eta zehapenak.

28. gaia.–38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Eraikinaren betebehar tekniko eta administratiboak. Eraikuntzaren agenteak. Erantzukizunak eta bermeak.

29. gaia.–32/2006 Legea, urriaren 18koa, Eraikuntza Sektoreko Azpikontratazioa arautzen duena. Legearen xedea eta aplikazio eremua eta definizioak. Eraikuntza sektoreko azpikontratazioari buruzko arau orokorrak.

30. gaia.–14/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ondareari buruzkoa (I). I. titulua. Nafarroako ondarea eta haren sailkapena. Kudeaketa planak eta administrazioaren eraikinak optimizatzeko planak. II. titulua. Ondasun eta eskubideen eskurapena. Nahitaezko desjabetzearen bidezko eskurapena. Ondasun higiezinen eta higiezinen gaineko eskubideen kostu bidezko eskurapena. Dohain bidezko eskurapena: administrazio lagapenak. Ondasun higiezinen errentamendua.

31. gaia.–14/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ondareari buruzkoa (II). III. titulua. Ondasun higiezinak eta higiezinen gaineko eskubideak besterentzea: besterentzeko moduak eta prozedura. Ondasun higiezinak eta higiezinen gaineko eskubideak doan lagatzea. IV. titulua. Ondarearen babesa eta defentsa. Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorra. Inskripzioaren edukia eta kontrola. Inbentarioa eratu eta gaurkotzea.

32. gaia.–14/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ondareari buruzkoa (III). V. titulua. Afektazioa eta desafektazioa. Ondasun eta eskubideen atxikipena eta desatxikipena. VI. titulua. Jabari publikoa. Jabari publikoko ondasun eta eskubideen erabilera. VII. titulua. Jabari pribatua.

33. gaia.–14/2005 Foru Legea, azaroaren 22koa, Nafarroako Kultur Ondareari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Ondasunen sailkapena. Ondasun higiezinen babesa.

34. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (I). Lurzoruaren sailkapena, hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren araubidea, lurzatiketak eta birzatiketak.

35. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (II). Hirigintza lizentziak: kontzeptua. Lizentzia behar duten egintzak. Eskumena eta prozedura. Eraginkortasuna. Iraungitze-data.

36. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzkoa (I): etxebizitza babestuaren kontzeptua, ezaugarriak eta tipologia, eta etxebizitza arloa sustatzeko jarduera publikoa. Etxebizitza babestuen sustapenetan parte hartu ahal izateko betebeharrak. Etxebizitzak eraiki, zaindu eta mantentzeko baldintzak. Mugapenak etxebizitza babestuak erabiltzeko, gozatzeko eta xedatzeko.

37. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzkoa (II). Etxebizitza hutsak: definizioa eta halakoen deklarazioa egiteko prozedura.. Etxebizitza Hutsen Erregistroa. Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorra: xedapen orokorrak eta Nafarroako Etxebizitzen Erregistro Orokorra sortu eta zaintzea.

38. gaia.–142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxeetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena.

39. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Urbanizazio kuotak. Lurraren gaineko kontribuzioa. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

40. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa (I): atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

41. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa (II). I. titulua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. III. kapitulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen balorazioa. IV. kapitulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko prozedurak.

42. gaia.–28/2007 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duena eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen dituena. Sailkapena eta izendapena. Ikastetxeen betebehar fisikoak. Ikastetxeak sortu eta baimentzea. 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena. Xedapen orokorrak. Baldintza orokorrak, instalazioak, baldintza materialak eta unitate bakoitzeko ikasle ratioak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan.

43. gaia.–38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena. Xedapen orokorrak: xedea eta esparrua. Kirol instalazioen eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak: kirolguneak, kirol ekipamenduak, mantentze-lanak eta informazioa. Nafarroako Kirol Instalazioen eta Ekipamenduen Segurtasunerako Batzordea: izaera, xedeak eta eginkizunak, araubide juridikoa eta funtzionamendua, osaera eta baliabideak.

44. gaia.–230/2011 Foru Dekretua, urriaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoen antolamenduari buruzko Erregelamendua onesten duena. Xedapen orokorrak. Jardueraren antolamendua. Baldintza tekniko orokorrak. Berariazko baldintza teknikoak. 243/1999 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Landa-etxeetan ostatatzea arautzen duena. Xedea, landa-etxe gisa erabiltzen diren higiezinen ezaugarriak, ostatu motak eta publizitatea, erantzukizun zibileko asegurua. Baldintza teknikoak. Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzea.

45. gaia.–24/2009 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duena. Xedea eta aplikazio eremua. Lurzoru urbanizaezinaren hirigintzako araudia. Sailkapen turistikoa. Jardueraren antolamendua. Betekizun tekniko orokorrak.

46. gaia.–146/2005 Foru Dekretua, abenduaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko hotel-establezimenduak antolatzeko Erregelamendua onesten duena. Xedea, hotel-establezimendu motak. Sailkapena, plaka bereizgarria eta publizitatea. Jardueraren antolamendua. Hotel-establezimendu guztien betekizun teknikoak eta baldintzak. 140/2005 Foru Dekretua, abenduaren 5ekoa, Nafarroako turismoko aterpetxeak antolatzeko Erregelamendua onesten duena. Xedea. Sailkapena, plaka bereizgarria eta publizitatea. Jardueraren antolamendua. Gutxieneko betekizun eta baldintzak.

47. gaia.–1954ko abenduaren 16ko Legea, nahitaezko desjabetzeari buruzkoa. II. titulua. Prozedura orokorra: balio justua zehaztea. Ordainketa eta jabetza hartzea. Berandutzagatiko erantzukizuna.

48. gaia.–ECO/805/2003 Agindua, martxoaren 27koa, ondasun higiezinak eta eskubide jakin batzuk baloratzeko arauei buruzkoa, zenbait finantza-helburutarako. I. titulua. Xedapen orokorrak. I. kapitulua. Eremua, printzipioak eta definizioak. II. titulua. Tasazioaren balioa nola kalkulatu. 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri birgaitzearen Legearen testu bategina onesten duena. V. titulua. Balorazioak. 35. artikulua. Higiezinak baloratzeko irizpide orokorrak.

49. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontra babesteko instalazioen Erregelamendua onesten duena. Xedapen orokorrak. Suteen kontra babesteko produktuak. Enpresa instalatzaileak eta mantentze-lanetakoak. Instalazioa, martxan jartzea eta mantentze-lanak. Aldizkako ikuskapenak. I. eranskina. Suteen kontrako ekipamendu eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa.

3. zatia.–Gai teknikoak.

50. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. I. zatia.

51. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Energia aurrezteko oinarrizko agiria (DB-HE). Sarrera. HE 0. Energia kontsumoa murriztea. HE 1.Energia-eskaera murriztea.

52. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Energia aurrezteko oinarrizko agiria (DB-HE). HE 4. Etxeko ur berorako gutxieneko eguzki ekarpena. HE 5. Energia elektrikorako gutxieneko ekarpen fotovoltaikoa.

53. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Asotsetik babesteko oinarrizko agiria (DB-HR). Sarrera. Alderdi orokorrak. Eskakizunen ezaugarriak eta kuantifikazioa. Diseinua eta neurriak.

54. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Asotsetik babesteko oinarrizko agiria (DB-HR). Eraikuntzako produktuak. Eraikuntza. Mantentze eta zaintze lanak. A eranskina. Terminologia.

55. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Osasungarritasunaren oinarrizko agiria (DB-HS). Sarrera. HS 1. Hezetasunaren aurkako babesa.

56. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Osasungarritasunaren oinarrizko agiria (DB-HS). HS 4. Ur hornidura. HS 5. Uren hustuketa.

57. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, altzairua (DB-SE-A). Alderdi orokorrak. Iraunkortasuna. Materialak. Egikaritzea. Kalitate-kontrola. Ikuskapena eta mantentze-lanak.

58. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, ekintzak eraikuntzan (DB-SE-AE). Alderdi orokorrak. Ekintza iraunkorrak. Ekintza aldakorrak. Ustekabeko ekintzak.

59. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, zimenduak (DB-SE-C). Azterketa geoteknikoa. Lurra prestatzea. A eranskina. Terminologia.

60. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Zuzeneko zimenduak. Definizioak eta tipologiak. Eraikuntzako baldintzak. Kontrola. Zimendu sakonak. Definizioak eta tipologiak. Eraikuntzako baldintzak eta kontrolekoak. Euste-elementuak. Definizioak eta tipologiak. Eraikuntzako baldintzak eta kontrolekoak.

61. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, fabrika (DB-SE-F). Alderdi orokorrak. Iraunkortasuna. Materialak. Eraikuntzako konponbideak. Egikaritzea. Egikaritzearen kontrola. A eranskina. Terminologia.

62. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, zura (DB-SE-Z). Alderdi orokorrak. Iraunkortasuna. Materialak. Egikaritzea. Kontrola. Terminologia.

63. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Suteetarako oinarrizko segurtasun agiria (DB-SI). Sarrera. SI-1. Barne hedapena. SI-2. Kanpo hedapena.

64. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Suteetarako oinarrizko segurtasun agiria (DB-SI). Sarrera. SI-3. Barnean direnak kanporatzea. SI-4. Suteen kontra babesteko instalazioak.

65. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko oinarrizko segurtasun agiria (DB-SUA). Sarrera. SUA-1. Erortzeko arriskuaren aurreko segurtasuna. SUA-9. Irisgarritasuna.

66. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko oinarrizko segurtasun agiria (DB-SUA). SUA-2. SUA-3. SUA-4. SUA-5. SUA-6. SUA-7. Arrisku hauen aurkako segurtasuna: talka-arriskua, harrapatua gelditzeko arriskua, argiztapen desegokiak eragindakoa, okupazio handiko egoerek eragindakoa, itotze-egoerek eragindakoa eta mugitzen ari diren ibilgailuek eragindakoa. A eranskina. Terminologia.

67. gaia.–Obra baten antolaketa. Antolaketa motak. Denboraren eta kostuen kontrola. Gantt-en diagramak. Obra egikaritzeko plana. Aurreikuspenak betetzeko probabilitateak.

68. gaia.–Neurketak eta aurrekontuak. Egikaritze materialaren aurrekontua. Kontrataren aurrekontua. Guztirako aurrekontua.

69. gaia.–773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa: segurtasun eta osasun arloetako gutxieneko xedapenak, langileek norbera babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzkoak. 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa: segurtasun eta osasun arloetako gutxieneko xedapenak, langileek laneko ekipamenduak erabiltzeari buruzkoak. 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, enpresa jardueren koordinazioari buruzkoa.

70. gaia.–1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa. Eraikuntza lanetako segurtasuna eta osasuna. Xedapen orokorrak. Segurtasunari eta osasunari buruzko azterketak. Laneko segurtasun eta osasun plana. Obra egikaritzen den bitartean, segurtasun eta osasun arloko koordinatzailearen betebeharrak. Gorabeheren liburua. Lanak etetea. Langileen eskubideak.

71. gaia.–172/2010 Ebazpena, otsailaren 22koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko parametro orokorrak onesten dituena. I., II., III. eta IV. kapituluak. 517/2013 Ebazpena, ekainaren 20koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko parametro orokorrak aldatzen dituena.

72. gaia.–20/2010 Foru Agindua, otsailaren 22koa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko arau tekniko orokorrak onesten dituena. 131/2016 Foru Agindua, urriaren 28koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana.

73. gaia.–235/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikinetako ziurtapen energetikoaren oinarrizko prozedura onesten duena. 199/2013 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, eraikinen efizientzia energetikoari buruzko ziurtagirien erregistroa aldatzen duena.

74. gaia.–23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.

II. ERANSKINA

Arkitekto teknikoen lanpostuak

LANP.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

GIDABAIMENA

10124

LURRALDE KOHESIORAKO DEP.

TOKI ADMINISTRAZIOAREN ETA DESPOPULAZIOAREN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

7927

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

AURREKONTUEN, ONDAREAREN ETA POLITIKA EKONOMIKOAREN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

1247

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO ZERGA OGASUNA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

9658

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO AGENTZIA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

35117

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

B

37404

HEZKUNTZA DEP.

HEZKUNTZA BALIABIDEEN ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

B

67712

OSASUN DEP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70019

OSASUN DEP.

OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZA

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

70945

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

Iragarkiaren kodea: F1913537