220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren eginkizunak buruordearen
esku uztea

Izarbeibarko Mankomunitateko buruak, 2019ko urriaren 23an, 124/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik Izarbeibarko Mankomunitateko buru Sabina García Olmeda kanpoan izanen dela aurtengo azaroaren 4tik 22ra.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Mankomunitateko Burutzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez xedatuta dagoenarekin bat.

Kontuan harturik Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatua, eta ikusirik Pedro José Soto Eguren izendatu zela Izarbeibarko Mankomunitateko buruorde, 2019ko abuztuaren 26ko batzar orokorrean.

Mankomunitateko estatutuen 26. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen da buruordeak bere gain hartuko dituela, besteak beste, buruaren eginkizunak, buruak eta beste organo batzuek espresuki bere esku utzitakoak, eta haien aurrean erantzule izanen dela.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Legeak Mankomunitateko buruari esleitzen dizkion eskumen guztiak Pedro José Soto Eguren buruordearen esku uztea, 2019ko azaroaren 4tik 22ra, biak barne.

Bigarrena.–Pedro José Soto Egureni jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzak ezarritako epean izanen du indarra, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat (Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua).

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Izarbeibarko Mankomunitatearen ediktuen taulan argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrari eta Batzar Orokorrari, egiten duten hurrengo bilkuran.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez dezakezula, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2019ko urriaren 23an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1913491