220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko ordenantzetan.
Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Deierriko Udal Plan Orokorreko ordenantzen 22., 84. eta 102. artikuluen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 eta 262.2. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egongo da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, eraikigintza-ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aritzalan (Deierri), 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L1913499