220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da 2019ko abenduaren 2an bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2019ko abenduaren 2an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan (Caixa, Caja Rural eta Banco Santander).

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Ribaforadan, 2019ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1913438