220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

264/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Bestetik, abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri du.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura orokorra ezartzeko, zehazki, finkatzeko haren zuzendaritza nagusiak, zerbitzuak eta atalak, beharrezkoa da horri buruzko foru dekretua onestea.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eskumenen esparrua.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan eskuratuak dituen eskumenak: jarduera ekonomikoaren plangintza eta programazioa; ogasun publikoa; aurrekontuen plangintza eta prestakuntza eta kontrol ekonomiko-finantzarioa; politika finantzarioa eta Estatuarekiko eta gainerako administrazio publikoekiko koordinazio ekonomikoa; ondarea; estatistika; Hitzarmen Ekonomikoaren kudeaketa; eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

2. artikulua. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularra.

1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumen esparruari loturik, izanen ditu Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak.

2. Era berean, departamentuaren titularrari dagokio kide anitzeko organo honetako buru izatea:

a) Nafarroako Estatistika Kontseilua.

b) Kontratazio Publikorako Batzordea.

3. Departamentuan haren titularraren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta titularraren menpean dago zuzenean.

3. artikulua. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren antolaketa orokorra.

1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu:

a) Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia.

b) Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia.

c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

d) Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.

e) Nafarroako Estatistika Institutua (NEI).

2. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegia, independentzia funtzionala duen organoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikitzen zaio.

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko Idazkaritza, atalaren maila duena, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari atxikitzen zaio.

3. Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikita egonen da eta bere estatutuek arautuko dute.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko zuzendaritza nagusiei dagokie, departamentuaren titularraren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita indarrean dauden xedapenek esleitzen dieten edo Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren titularrak agintzen dien beste edozein ere.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak izanen ditu departamentuko titularraren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoak, indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

Zerbitzuek, departamentuko goi-organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, eginkizun hauek izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatu, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz esleitzen dizkietenak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eskudantziak.

Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

II. KAPITULUA

Aurrekontuen, Ondarearen eta
Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

8. artikulua. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu arlo hauetan:

a) Politika ekonomiko orokorraren azterketa eta plangintza, eta haren jarraipena egitea.

b) Nafarroako Aurrekontu Orokorrak prestatzea, Nafarroako Gobernuak ezartzen duen bezala, eta horien jarraipena egitea eta exekuzioa bultzatzea.

c) Aurrekontu egonkortasunaren helburuak betetzeko ezartzen diren neurri orokorrak edo partikularrak.

d) Aurrekontuetan genero ikuspegia bultzatzea, bai eta Zuzendaritza Nagusiari eragiten dioten berdintasunaren arloko beste ekintza batzuk ere.

e) Nafarroako Gobernuak epe ertainerako ezartzen duen programazio ekonomikoa egitea beste departamentuekin batera, eta horren jarraipena eta kontrola egitea.

f) Foru Komunitateko Administrazioari dagokion finantza politikaren kudeaketa, plangintza eta koordinazioa.

g) Nafarroako Zor Publikoaren administrazioa eta kontrola.

h) Estatuarekin eta beste administrazio publikoekin koordinazio ekonomikoa edukitzea, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek ere gai honi buruz eduki dezaketena.

i) Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren arloko gaietan laguntzea.

j) Nafarroako Ondarearen ondasun eta eskubideak eskuratu, besterendu eta lagatzea.

k) Nafarroako Ondarea babestu eta defendatzea.

l) Nafarroako Ondarearen ondasun eta eskubideak antolatu, afektatu eta atxikitzea.

m) Sektore publikoko erabilera administratiboko edo funtzionaleko ondasun higiezinen gaineko politika diseinatu, antolatu eta kudeatzea.

n) Nafarroako enpresa ondare publikoa osatzen duten eskubideak erabili, kontrolatu eta kudeatzea.

ñ) Nafarroako Gobernuaren sektore publikoko enpresen eta horien zuzendaritza eta administrazio organoen antolamendua eta ohiko kontrola, baita enpresa horien atxikipena ere.

o) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

9. artikulua. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Aurrekontuak eta Programazio Ekonomikoa.

b) Ekonomia eta Finantzak.

c) Ondarea.

2. ATALA

Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzua

10. artikulua. Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuak, Zuzendaritza Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Langileei laguntzea lanpostu bakoitzari dagozkion prestakuntza beharretan, eta ekintza egokiak sustatzea.

b) Zerbitzuaren lan eremuan teknologia berrien ezarpena bultzatzea.

c) Aurrekontu politikaren arloko jarduketa Ekonomia eta Finantza Zerbitzuarekin koordinatzea, ekonomia, finantza eta diruzaintza politikari dagokienez.

d) Eskuratzen diren ondasun eta zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzera bideratutako politika publikoak aztertzeko, iragartzeko eta ebaluatzeko ereduen garapena bultzatzea.

e) Aurrekontu estrategikoen ereduen garapena bultzatzea, garapen jasangarriaren helburuekin bat datozenak.

f) Zuzendaritza Nagusiari laguntzea Nafarroako Gobernuari aurrekontu programazioaren arloan dagozkion irizpideak eta jarraibideak prestatzen.

g) Zuzendaritza Nagusiari laguntzea Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua egiten.

h) Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea zerga arauak betetzen diren, eta aurrekontu egonkortasuneko helburuak lortzeko neurriak proposatzea.

i) Aurrekontuen arloan eskumena duen ministerioarekiko harremanak koordinatzea.

j) Zaintzea betetzen direla Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan eta Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea sortzeko azaroaren 14ko 6/2013 Lege Organikoan informazioa bidaltzeko aurreikusitako betebeharrak.

k) Dirulaguntzen plan estrategikoari buruzko txostena egin eta Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta hobekuntza proposamen egokiak egitea, 11/2005 Foru Legearen 5. bis. artikuluaren 1. puntuan aurreikusitako baimena lortzeko.

l) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

11. artikulua. Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren egitura.

Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Aurrekontuak.

b) Aurrekontuen Plangintza.

12. artikulua. Aurrekontuen Atalaren eginkizunak.

Aurrekontuen Atalak, Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Koordinazio lanak betetzea Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak prestatzean, bai eta Foru Komunitateko Administrazioaren sozietate eta fundazio publikoen ustiapen eta kapital aurrekontuenak eta jarduketa programen, inbertsioen eta finantzaketarenak ere.

b) Foru Komunitateko Administrazioaren organo eta entitateei dagokien aurrekontu egitura zehaztea.

c) Aurrekontuen aurreproiektuak egiteko jarraibide teknikoak eta prozeduraren diseinua prestatzea Zuzendaritza Nagusiak ezarritako jarraibideei jarraikiz.

d) Departamentuaren eskumenen esparruan informatu beharreko aurrekontu aldaketak aztertu, izapidetu eta kontrolatzea, Nafarroako Ogasun Publikoaren foru araudian eta aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoa betetzen dela zainduz.

e) Urte anitzeko espedienteei buruzko txostenak egitea, epe ertaineko programazio ekonomikoaren arabera, bai eta etorkizuneko ekitaldietarako aurrekontu gastua dakarten foru dekretuen proiektuei eta bestelako arau xedapenei buruzkoak ere, horretarako ezarritako jarraibideen arabera.

f) Nafarroako Aurrekontu Orokorren eta aurrekontuen arloko xedapenen betetzeari jarraipena egin eta bultzada ematea.

g) Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Parlamentuak aurrekontuen arloan dituzten harremanen inguruko azterlanak eta txostenak.

h) Estatuko erakundeek eskatutako informazioa prestatzea, Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek arlo horretan esleituta izan ditzaketen eskumenak galarazi gabe.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

13. artikulua. Aurrekontuen Plangintzarako Atalaren eginkizunak.

Aurrekontuen Plangintzarako Atalak, Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Epe ertainerako programazio ekonomikoa prestatzea Nafarroako Gobernuak zehaztutako irizpideen arabera, bai eta horren jarraipena egitea ere.

b) Arau fiskalak betetzen ote diren jarraitzeko mekanismoak prestatzea, bai eta horiek aztertzea eta izapidetzea ere.

c) Administrazioaren efizientzia ekonomikorako eta gastu publikoa optimizatzeko politiken analisia bultzatzea.

d) Plan ekonomiko eta finantzarioa eta oreka berreskuratzeko planak formulatzea eta haiei jarraipena egitea.

e) Estatuko erakundeek eskatutako informazioa prestatzea, Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek arlo horretan esleituta izan ditzaketen eskumenak galarazi gabe.

f) Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen plan estrategikoaren prestaketa koordinatzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

3. ATALA

Ekonomia eta Finantza Zerbitzua

14. artikulua. Ekonomia eta Finantza Zerbitzuaren eginkizunak.

Ekonomia eta Finantza Zerbitzuak, Zuzendaritza Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Langileei laguntzea lanpostu bakoitzari dagozkion prestakuntza beharretan, eta ekintza egokiak sustatzea.

b) Zerbitzuaren lan eremuan teknologia berrien ezarpena bultzatzea.

c) Aurrekontu politikaren arloko jarduketa Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuarekin koordinatzea, ekonomia, finantza eta diruzaintza politikari dagokienez.

d) Zuzendaritza Nagusiari laguntzea Nafarroako Gobernuari finantzen arloan dagozkion irizpideak eta jarraibideak prestatzen.

e) Foru Komunitateko Administrazioaren kreditu-kalifikazioa lortzeko jarduketak koordinatzea.

f) Estatuko eta Europar Batasuneko ekonomia eta finantza arloko politikekin koordinatzeaz arduratzea.

g) Zuzendaritza Nagusiari laguntzea epe ertaineko programazio ekonomikoa eta aurrekontuak egiteko oinarri izanen den koadro makroekonomikoa onesten.

h) Finantza arloan eskumena duen ministerioarekiko eta Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearekiko harremanak koordinatzea, zerbitzuari dagozkion gaietan.

i) Zuzendaritza Nagusiari txostenak igortzea eta neurriak proposatzea zorraren helburua betetzeko eta superabita aplikatzeko eta, hala badagokio, zorpetzea murrizteko.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

15. artikulua. Ekonomia eta Finantza Zerbitzuaren egitura.

Ekonomia eta Finantza Zerbitzuaren egituran atal hauek daude:

a) Politika Ekonomikoa.

b) Finantza Politika.

c) Diruzaintza.

16. artikulua. Politika Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.

Politika Ekonomikoaren Atalak, Ekonomia eta Finantza Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako ekonomiaren egoeraren eta bilakaera orokor eta sektorialaren jarraipena, bai eta Estatuko eta nazioarteko egoera ekonomikoarena ere.

b) Herrialdeko ekonomiaren, haren egituraren eta bilakaeraren analisiak eta azterlanak egitea eta zabaltzea. Zehazki, Nafarroako ekonomiaren urtekaria eta ekonomiaren eta Nafarroako Ogasun Publikoaren egoerari eta aurreikuspenei buruzko txostena idaztea.

c) Nafarroako koadro makroekonomikoan jasotako aurreikuspen ekonomikoak balioestea eta horiei buruzko txostenak egitea.

d) Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoaren arloko proposamenak egitea, aztertzea eta haien jarraipena egitea.

e) Programa eta politika publikoen ebaluazioa sustatzea eta bultzatzea, gobernu eta korporazio mailan funtzioaz arduratzen diren beste unitate batzuekin koordinatuta.

f) Erregulazioa Hobetzeko Batzordearen eta Merkatu Batasunerako Batzorde Teknikoaren jardueretan Estatuko Administrazioarekin koordinatzea.

g) Nafarroako elkarlaneko ekonomiaren jarraipen mahaia koordinatzea eta bultzatzea.

h) Nafarroan Garapen Iraunkorreko 2030 Agenda ezartzeko Batzorde Betearazlean ordezkaritza izatea.

i) Estatuko erakundeek eskatutako informazioa prestatzea, Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek arlo horretan esleituta izan ditzaketen eskumenak galarazi gabe.

j) Inbertitzaileentzako txostenak egitea ekonomiaren egoerari, aurrekontuei eta zorpetzeari buruz.

k) Finantzaketa jasangarriaren bidez finantzatutako proiektuen eraginari buruzko txostenak egitea.

l) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

17. artikulua. Finantza Politikarako Atalaren eginkizunak.

Finantza Politikarako Atalak, Ekonomia eta Finantza Zerbitzuaren gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zorpetze politika lantzea eta aztertzea, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta, hala badagokio, enpresa-entitate publikoen, sozietateen eta fundazio publikoen beste finantzaketa aukera batzuk ere, Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideei jarraituz, eta betiere Estatuaren eta Europar Batasunaren finantza politikekin koordinatuta.

b) Nafarroako Zor Publikoa eta beste mailegu batzuk administratzea.

c) Finantzaketa Iraunkorraren Departamentuarteko Batzordean ordezkari gisa eta idazkaritza eginkizunekin parte hartzea.

d) Nafarroako Foru Komunitateak aseguru pribaturako bitartekaritzaren arloan dituen eskumenez baliatzea.

e) Estatuko erakundeek eskatutako informazioa prestatzea, Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek arlo horretan esleituta izan ditzaketen eskumenak galarazi gabe.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

18. artikulua. Diruzaintza Atalaren eginkizunak.

Diruzaintza Atalak, Ekonomia eta Finantza Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren ordainketa guztiak kontrolatzea eta betearaztea, indarreko arauetan ezarritako edo etorkizunean ezarriko diren sistemen bidez, salbu eta “justifikatu beharreko funts libratu” gisa tramitatzen direnen materializazioa.

b) Foru Komunitateko Administrazioaren funts likidoen kudeaketa.

c) Foru Komunitateko Administrazioaren diruzaintzako aurrekontuak prestatu eta haien jarraipena egitea.

d) Foru Komunitatearen izenean finantza entitateetan irekitako kontuen kudeaketa, kontrola eta jarraipena, bai eta Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa zentroei eta erakunde autonomoei baimendutakoena ere, eta, beraz, haien kobrantzen eta ordainketen fluxuena ere.

e) Foru Komunitateko Administrazioari aurkeztutako berme mota guztiak, diruzkoak ez direnak, administratu eta zaintzea.

f) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari lotutako edo haren mendeko erakunde autonomo, sozietate eta fundazio publikoen banku-kontuei buruz argitaratu beharreko informazioa bildu eta prestatzea.

g) Estatuko erakundeek eskatutako informazioa prestatzea, Nafarroako Gobernuko beste organo batzuek arlo horretan esleituta izan ditzaketen eskumenak galarazi gabe.

h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

4. ATALA

Ondare Zerbitzua

19. artikulua. Ondare Zerbitzuaren eginkizunak.

Ondare Zerbitzuak, Zuzendaritza Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitatearen ondare-ondasunak eta ondare-etekinak eskuratu, besterendu, kudeatu eta zaintzea.

b) Sozietate eta enpresetako partaide den aldetik, Foru Komunitateari dagozkion eskubideak kudeatu eta kontrolatzea.

c) Foru Komunitateko Administrazioaren higiezinen politikarako planak erredaktatu, kudeatu eta gainbegiratzea.

d) Foru Komunitateko Administrazioak emandako berme eta abalak tramitatu, kontrolatu eta jarraipena egitea, administrazio honetako beste organo eta departamentu batzuen eskumenak galarazi gabe.

e) Hornidura kontratuen kudeaketa indarreko arauetan ezarritako moduan.

f) Erosketa-zentrala den aldetik izenpetzen dituen kontratuen kudeaketa.

g) Kontratazio Publikoaren Batzordeko Idazkaritzari dagozkionak.

h) Kontratazio publikoaren arloko koordinazio, aholkularitza eta kontrola eta garapenerako proposamena.

i) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eta horien zerbitzuko langileen ondare erantzukizunaren asegurua eta kalteen asegurua kontratatzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

20. artikulua. Ondare Zerbitzuaren egitura.

Ondare Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Ondarearen Kudeaketa Juridikoa.

b) Ondarearen Kudeaketa Teknikoa.

c) Kontratazioa, Aseguruak eta Afera Ekonomikoak.

21. artikulua. Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalak, Ondare Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondasunak eskuratzea, errentan hartzea, besterentzea eta kargatzea, bai eta haien afektazioa, desafektazioa, atxikipena, desatxikipena eta destino aldaketa, Nafarroako Ondarea arautzen duen Foru Legean ezartzen den moduan.

b) Foru Komunitateko jabari pribatuko ondasun eta eskubideen kudeaketa eta administrazioa, hauen erabilera edo ustiapena ez bazaie beste organo edo pertsona batzuei esleitu, bai eta eskubide eta ondasun horien erabilera edo ustiapena lagatzeko proposamena ere.

c) Foru Komunitateko Ondarearen partetzat hartzen diren ondasun eta eskubide ororen ikerketa, eta haien mugaketa eta zedarritzea; haien babesa, defentsa eta erreibindikazioa, bai eta haien inguruko zehapen ahalmenak eta erantzukizunak eskatzekoak ere.

d) Foru Komunitateko Ondasun eta Eskubideen Inbentarioa egin eta eguneratzea, bai eta horien balorazioa, egoera fisiko eta juridikoa araztea eta kasuan kasuko erregistro publikoetan inskribatzea.

e) Nafarroako Foru Komunitateko Ondareko ondasun eta eskubideak ordezkatu edo gauzatzen dituzten dokumentu, eskritura eta balore-titulu guztiak edukitzea eta gordetzea.

f) Foru Komunitatearen partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa duten sozietate eta enpresen gaineko eskubideak kudeatzea eta baliatzea eta kontrolatzea, sozietate publikoak izan ala ez.

g) Nafarroako Gobernuko sektore publikoko enpresen antolaketa eta kontrola, bai eta haietako zuzendaritza eta administrazio organoena ere, eta enpresa haien atxikipena.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek abalak eta maileguak emateko baimenen tramitazioa.

i) Foru Komunitateko Administrazioak eman eta formalizatutako abalak eta haien bermeak tramitatu, kontrolatu eta jarraipena egitea, bai eta komisioak ere, Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo eta departamentu batzuen eskumenak galarazi gabe.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

22. artikulua. Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

Ondarearen Kudeaketa Teknikoaren Atalak, Ondare Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Eraikin administratiboak optimizatzeko planak prestatu eta haien segimendua egitea, eta, behar denean, horien ondoriozko obren proiektuak idaztea eta gauzatzea.

b) Foru Komunitateko ondasun higiezinen ondarea handitu, zaharberritu eta kontserbatzea, bereziki eraikin administratiboak, kasuan kasuko proiektuak prestatuz, eta beharrezkoak diren lanen ikuskapen eta jarraipena egitea, edo lan horiek gauzatzea baldin beharrezkoa bada garrantziarengatik, edo zailtasun teknikoarengatik, edo hainbat departamentutako unitate organikoak ukitzeagatik, edo beste inguruabar batzuengatik.

c) Proiektuen ikuskapen bulego bati dagozkion eginkizunak eta, oro har, gai horiekin lotuta indarreko xedapenek agindutako eginkizunak.

d) Foru Komunitatearen ondasun eta eskubideei eragiten dien hirigintza planeamenduaren segimendua eta haren ordezkaritza Konpentsazio Batzordeetan.

e) Aholkularitza teknikoa, Foru Komunitateko Administrazioaren ondasun higiezinen ondarea kudeatzeko eta higiezinen merkatuaren prospekziorako, higiezinen erosketa eta errentamendu eskaerei erantzuteko.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

23. artikulua. Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Atalaren eginkizunak.

Kontratazioaren, Aseguruen eta Afera Ekonomikoen Atalak, Ondare Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondare Zerbitzuari dagozkion arloetako arauen proiektuak prestatzea, eta, beste departamentu batzuekin lankidetzan arituz, kontratazio publikoaren arlokoak ere bai.

b) Kontratuak kudeatu eta zentralizatzeko proposamenak egitea.

c) Proposamenak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kontratazio publikoa estrategikoki erabil dezan.

d) Kontratazio Publikorako Batzordeko Idazkaritzaren eginkizunak.

e) Kontratazio Publikorako Batzordeari laguntza teknikoa eta administratiboa ematea.

f) Kontratuen Erregistroaz arduratzea.

g) Kontratazioen legezkotasuna begiratu eta behar diren neurriak hartzea ahalik eta koordinazio, ekonomia eta eraginkortasunik handiena lortzeko Foru Komunitateko Administrazioak izenpetzen dituen kontratuetan, eta bereziki hornidurakoetan.

h) Ekonomia eta Ogasun Departamentuak esleitzen dituen hornidura kontratazioen espedienteak tramitatzea.

i) Plangintza, aholkularitza eta kontrola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen elektrizitate horniduraren eta kontsumoaren arloan.

j) Energia zerbitzuen kontratazioa bultzatzea, bai eta energia aurreztera bideratutako jarduketak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan.

k) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen ondare-erantzukizuneko asegurua eta kalte asegurua kontratatzeko espedienteak tramitatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarenak eta haren menpeko zentroenak izan ezik, goian aipatutako aseguruari dagokionez.

l) Ekonomia eta Ogasun Departamentuak tramitatzen dituen kontratazio espedienteetan aholku juridikoak ematea.

m) Ondare erantzukizuneko espedienteak tramitatzea, horien ebazpena Ekonomia eta Ogasun Departamentuari badagokio.

n) Hornidura kontratu zentralizatuak izenpetzea, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarriaren 3. apartatuan ezarritakoaren arabera.

ñ) Erosketa-zentralaren kontratuak tramitatzea.

o) Ondare Zerbitzuaren aurrekontua egitea, kudeatzea eta kontrolatzea.

p) Ondarea osatzen duten ondasunen ustiapenetik datorren kudeaketa ekonomikoa.

q) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

III. KAPITULUA

Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

24. artikulua. Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

1. Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, arlo hauetan:

a) Nafarroako sektore publikoa osatzen duten entitateen kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren barne kontrola.

b) Barne kontrolaren arloko arau eta prozedurak garatzeko proposamenak egitea.

c) Barne kontrolaren eremuan ezartzen den urteko plangintzarako proposamena egitea eta hura betetzea.

d) Kontuen Ganberarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, Foru Komunitateko Administrazioaren jarduera ekonomiko eta finantzarioaren kontrolari dagokionez.

e) Aurrekontua gauzatzeari buruzko datuen jarraipena egitea, gainbegiratzeko ekitaldia ixtean betetzen direla aurrekontu egonkortasunaren helburua, gastu arauarena eta zor publikoaren helburua, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan ezarritako baldintzetan.

f) Nafarroako Gobernuaren kontabilitate korporatiboa.

g) Nafarroako Kontu Orokorrak prestatzea.

h) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

2. Zuzendari Nagusiak Nafarroako Ogasun Publikoa arautzen duen Foru Legean eta hura garatzeko araudian Kontu-hartzailetza Nagusiari esleitutako eginkizunak beteko ditu.

25. artikulua. Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

a) Kontu-hartze Zerbitzua.

b) Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzua.

c) Kontabilitate Zerbitzua.

d) Kontrol Juridikoaren Atala.

2. ATALA

Kontu-hartze Zerbitzua.

26. artikulua. Kontu-hartze Zerbitzuaren eginkizunak.

1. Kontu-hartze Zerbitzuak, Zuzendaritza Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontu-hartzea, Nafarroako Ogasun Publikoa arautzen duen Foru Legean jasotako moduan.

b) Finantza-kontrol iraunkorra gauzatzea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legean jasotako moduan, kontu-hartzailetza delegatuek gauzatzen dutenean.

c) Txostenak, irizpideak eta arau eta jarraibideen proposamenak egitea, kontu-hartzailetza hobeki gauzatzeko.

d) Departamentuetako kontu-hartzailetza delegatuen jarduketak koordinatzea.

e) Kontu-hartzaile delegatuen prestakuntza.

f) Barne kontrolaren eremuan ezartzen den plangintzan parte hartzea.

g) Kontu-hartzailetza delegatuek kontu-hartze eginkizuna betetzean sortzen diren desadostasunak aztertzea eta horiek ebazteko proposamenak egitea.

h) Bere eskumenen esparruan agintzen zaizkion azterlanak eta txostenak egitea.

i) Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuarekin koordinatzea finantza kontrol iraunkorreko zereginak gauzatzean.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

2. Kontu-hartze Zerbitzuko zuzendariak kontu-hartzaile nagusiaren delegazio iraunkorra beteko du kontu-hartzailetzari dagozkion berezko gaietan.

27. artikulua. Kontu-hartze Zerbitzuaren egitura.

Kontu-hartze Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Kontu-hartzea Kudeatzea.

b) Kontu-hartzearen Koordinazioa eta Azterlanak.

28. artikulua. Kontu-hartzea Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

1. Kontu-hartzea Kudeatzeko Atalak, Kontu-hartze Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontu-hartzailetza eta finantza kontrol iraunkorra gauzatzea, Barne Kontroleko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 31/2010 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, izendatuak izan diren departamentu, organismo edo zentroetan.

b) Kudeaketa organoei aholkuak ematea beren kontrol funtzioekin zerikusia duten gaietan.

c) Kontu-hartzaile delegatuen antolamendua aztertzea eta proposatzea.

d) Kontu-hartzaile delegatuei aholkuak ematea, fiskalizazio-eginkizunari dagokionez.

e) Kontu-hartzaile delegatuen prestakuntza eta hobekuntza jarduerak egitea.

f) Kontu-hartzailetzako eginkizuna betetzearen ondorioz sortzen diren desadostasunen konponbidea aztertzea eta proposatzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

2. Kontu-hartzea Kudeatzeko Ataleko buruak kontu-hartzaile nagusiaren delegazio iraunkorra beteko du kontu-hartzailetzari dagozkion berezko gaietan.

29. artikulua. Kontu-hartzearen Koordinazio eta Azterlanen Atalaren eginkizunak.

Kontu-hartzearen Koordinazio eta Azterlanen Atalak, Kontu-hartze Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kontu-hartzaile delegatuek beren eginkizunetan erabiltzen dituzten irizpideak eta prozedurak kontrolatzea eta horien jarraipena egitea, horiek antolatzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko.

b) Kontu-hartzailetzan jarduteko irizpide uniformeak proposatzea.

c) Jarraibideak onartzeko proposamenak egitea eta horien jarraipena egitea.

d) Kontu-hartzaile delegatuen prestakuntza espezifikoaren ezaugarriak definitzea.

e) Zerbitzuko Zuzendariak agindutako azterlanak eta txostenak egitea bere eskumeneko gaietan.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

30. artikulua. Kontu-hartzailetza delegatuak.

1. Kontu-hartzailetza delegatuak Kontu-hartze Zerbitzuko Zuzendaritzaren mende daude organikoki, eta haren zuzendaritzapean eta koordinatuta gauzatzen dituzte beren eskumenak.

2. Kontu-hartzailetza delegatuek honako eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Kontu-hartzailetza eta finantza kontrol iraunkorra gauzatzea, Barne Kontroleko Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 31/2010 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, izendatuak izan diren departamentu, organismo edo zentroetan.

b) Kudeaketa organoei aholkuak ematea beren kontrol funtzioekin zerikusia duten gaietan.

c) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

3. ATALA

Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzua

31. artikulua. Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuaren eginkizunak.

Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuak, Zuzendaritza Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen eta Nafarroako Ogasun Publikoa arautzen duen Foru Legearen aplikazio eremuan sartzen diren ente eta sozietateen finantza kontrol iraunkorra eta auditoretza.

b) Kontuen Ganberarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea barne kontrolaren arloan.

c) Finantza kontrol iraunkorra eta auditoretza betetzeko behar diren arauak eta irizpideak prestatzea.

d) Barne kontrolerako urteko plana egitea.

e) Bere kargu dauden langileen prestakuntza.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

32. artikulua. Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuaren egitura.

Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Finantza Kontrol Iraunkorra eta Auditoretza.

b) Egitura Funtsen Finantza Kontrola.

c) NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrola.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Finantza Kontrol Iraunkorra.

33. artikulua. Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Atalaren eginkizunak.

Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Atalak, Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen finantza kontrol iraunkorra, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarena izan ezik.

b) Foru sektore publikoaren jarduera ekonomiko-finantzarioaren auditoria publikoa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Legearen 2. artikuluko b) eta c) apartatuetan jasotako organo eta erakundeenak izan ezik, bai eta foru sektore publikokoak ez diren pertsona fisiko eta juridikoek funts publikoak behar bezala aplikatzearena ere, barne kontrolerako urteko planean zehazten den irismenarekin.

c) Kontuen Ganberarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea barne kontrolaren arloan.

d) Bere eskumenen esparruan finantza kontrol iraunkorra eta auditoretza betetzeko behar diren arauak eta irizpideak prestatzea.

e) Kontuen Ganberak Foru Komunitateko Ogasunaren kontuen fiskalizazioaz eta baliabideen kudeaketaz egiten dituen txostenetan adierazten dituen ondorio, gomendio eta irizpideak aplikatzeko baldintzen eta kontrolaren jarraipena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari egiten dizkionak izan ezik.

f) Barne kontrolerako urteko plana egitea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

34. artikulua. Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Atalak, Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Egitura funtsek eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsak batera finantzatutako ekintzekin lotutako kontrol jarduerak planifikatzea eta egitea.

b) Gauzatutako jarduketei buruzko txostenak prestatzea.

c) Txostenetan jasotako gomendioen segimendua egitea.

d) Erakunde nazionalei eta Europar Batasunekoei informazioa ematea kontrol jarduketei buruz.

e) Egindako jarduketetatik datozen itzulketa espedienteen segimendua.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

35. artikulua. NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Atalak, Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) NBEUF-LGENF dirulaguntzei dagokienez, kontrol jarduketak planifikatu eta betetzea.

b) Gauzatutako jarduketei buruzko txostenak prestatzea.

c) Txostenetan jasotako gomendioen segimendua egitea.

d) Erakunde nazionalei eta Europar Batasunekoei informazioa ematea kontrol jarduketei buruz.

e) Egindako jarduketetatik datozen itzulketa espedienteen segimendua.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

36. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Finantza Kontrol Iraunkorreko Atalaren eginkizunak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Finantza Kontrol Iraunkorrerako Atalak, Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren finantza kontrol iraunkorra.

b) Kontuen Ganberarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren kontrolaren arloan.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoa kontrolatzeko barne kontroleko urteko planean zehazten diren barneko edo kanpoko auditoretza lanak egitea edo gidatzea.

d) Kontuen Ganberak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren kontuen fiskalizazioaz eta baliabideen kudeaketaz egiten dituen txostenetan adierazten dituen ondorio, gomendio eta irizpideak aplikatzeko baldintzen eta kontrolaren jarraipena.

e) Arau eta irizpide zehatzak prestatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren finantza kontrol iraunkorra aurrera eramateko.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

4. ATALA

Kontabilitate Zerbitzua

37. artikulua. Kontabilitate Zerbitzuaren eginkizunak.

Kontabilitate Zerbitzuak, Zuzendaritza Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kontabilitate publikoa antolatzea.

b) Kudeaketa arauak eta prozedurak prestatzea, Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egiten diren eragiketak behar bezala erregistratzeko kontabilitatean, bai eta eragiketak gauzatzen dituzten unitateek benetan aplikatzen dituztela kontrolatzeko ere.

c) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen jarduera ekonomiko eta finantzarioari eta haren emaitzei buruzko informazio sistema definitzea.

d) Sektore publikoa osatzen duten entitateen jarduerari eta emaitzei buruzko informazio ofiziala prestatu eta argitaratzea.

e) Aurrekontu egonkortasunari eta finantza iraunkortasunari buruzko araudian jasotako zerga arauen helburua betetzen den zehaztea eta aztertzea.

f) Nafarroako Gobernuko kontabilitate zentroen arteko koordinazio funtzionala, kontabilitatearen arloan.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

38. artikulua. Kontabilitate Zerbitzuaren egitura.

Kontabilitate Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Kontabilitate Orokorra.

b) Kontabilitate Nazionala.

39. artikulua. Kontabilitate Orokorraren Atalaren eginkizunak.

Kontabilitate Orokorraren Atalak, Kontabilitate Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa ekonomiko-finantzariorako sistema zuzen dabilela kontrolatzea.

b) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unitateek betetzen dituzten kontabilitate eragiketetan erabili beharreko kontabilitateko prozedurak, liburuak, erregistroak eta dokumentuak ezartzea.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoak ukitzen dituzten kontabilitate-idatzoharrak kontrolatzea eta, behar izanez gero, gauzatzea.

d) Hilabeteko eta urteko itxieren kontabilitate-prozesuak kudeatzea.

e) Nafarroako Kontu Orokorrak prestatzea, bai eta Foru Komunitateko Administrazioari eta haren erakunde autonomoei lotutako ekonomiari nahiz ondareari buruzko gainerako agiri guztiak ere.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

40. artikulua. Kontabilitate Nazionalaren Atalaren eginkizunak.

Kontabilitate Nazionalaren Atalak, Kontabilitate Zerbitzuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen ekonomia eta finantza informazioa prestatzea eta Estatuko Administrazio Orokorrari ematea, aurrekontu egonkortasunari eta finantza iraunkortasunari buruzko araudiaren jarraipena egiteko.

b) Foru sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeen ekonomia eta finantza informazioa koordinatzea, jasotzea eta ondoren Estatuko Administrazio Orokorrari ematea, aurrekontu egonkortasunari eta finantza iraunkortasunari buruzko araudiaren jarraipena egiteko.

c) Foru Komunitateko Sektore Publikoaren jarduera ekonomiko eta finantzarioaren eragina aztertzea kontabilitate nazionalaren aldetik, aplikatzen ahal den araudi komunitarioaren arabera.

d) Foru Komunitateko sektore publiko osoaren informazio bateratua prestatzea eta argitaratzea, aurrekontu egonkortasunari eta finantza iraunkortasunari buruzko araudiak eskatzen dituen baldintzak betetzen diren ebaluatzeko.

e) Kudeaketa ekonomikoaren sistemak diseinatzen eta ezartzen laguntzea.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

5. ATALA

Kontrol Juridikoaren Atala

41. artikulua. Kontrol Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

1. Kontrol Juridikoaren Atalak, Zuzendaritza Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Aholkularitza juridikoa ematea Kontu-hartzailetza Nagusiari eta Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia osatzen duten zerbitzuei.

b) Zuzendaritza Nagusiaren gaietan, jurisprudentziaren, doktrinaren eta interes juridikoko informazioen segimendua, bilketa eta zabalkundea egitea.

c) Kontu-hartzailetza delegatuek gauzatutako kontu-hartzailetza eginkizunen ondorioz pizten diren desadostasunak, kontu-hartzailetza horiek adierazitako eragozpenen ondorioz azaleratu direnak, konpontzeko proposamenen txostenak igortzea.

d) Kontu-hartzailetza Nagusiak eskatzen dizkion txosten juridiko guztiak egitea.

e) Kontu-hartzailetza Nagusiak bere eskumenen esparruan agintzen dion beste edozein.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

IV. KAPITULUA

Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia

42. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak honako atal hauek ditu bere egituran:

a) Araubide juridikoa.

b) Araubide Administratiboa.

43. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Aginduzko txosten juridikoak egitea beharrezko duten espedienteetan, bai eta idazkari tekniko nagusiak agintzen dion beste edozein ere.

b) Aholkularitza juridikoa ematea departamentuko kontseilariari, zuzendari nagusiei eta zerbitzuburuei.

c) Departamentuetan tramitatzen diren errekurtsoei buruzko txostenak egitea.

d) Departamentuari dagozkion gaiei buruzko araudia bildu eta mantentzea.

e) Departamentuaren gaietan, jurisprudentziaren, doktrinaren eta interes juridikoko informazioen segimendua, bilketa eta zabalkundea egitea.

f) Giza baliabideen eta lanerako baldintza materialen arloko arauzko xedapenetan jasota dauden neurriak hartzea, hala nola, laneko arriskuen prebentzioa, ekintza zuzentzaileen koordinazioa, emergentzia planak eta segurtasunaren hobekuntzak.

g) Aurrekontuen kudeaketa egokirako behar diren neurriak hartzea.

h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan definitzen diren segurtasun-erantzulearen eginkizunak betetzea, departamentuaren eremuan, Nafarroako Estatistika Institutuan eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan izan ezik.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

44. artikulua. Araubide Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Administratiboaren Atalak, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Kontseiluaren irizpena behar duten departamentuaren aferen kasuan, haien gaineko espedienteak gainbegiratu eta igortzea.

b) Departamentuko organoek onetsitako foru aginduak eta ebazpenak erregistratu, artxibatu eta gordetzea.

c) Departamentuko erregistro eta artxibo administratiboak antolatu eta koordinatzeko irizpideak ezartzea, gainerako unitate organikoen laguntzaz.

d) Departamentuaren jarduerei buruzko informazio orokorra herritarrei emateko lanak koordinatu eta bultzatzea ikuspuntu korporatibotik, gaur egun eskura dauden bideak eta etorkizunean sor daitezkeenak erabiliz, gai horretan eskumena duen unitatearekin koordinaturik eta hark ezarritako gidalerroei jarraikiz.

e) Giza baliabideen arloko kontsultei erantzuna ematea, zehazki, Departamentuko langileen opor, lizentzia eta baimenei buruz, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuarekin koordinatuta.

f) Informatikaren, telekomunikazioen eta teknologia berrien arloan eskumena duen Zuzendaritza Nagusiarekin koordinatzeko eginkizunak bere gain hartzea.

g) Akordioak eta hitzarmenak dagokien erregistroan inskribatzeko kudeaketa lanak eta tramiteak betetzea.

h) Herritarrek egindako kexak, eskaerak eta iradokizunak kudeatu eta tramitatzea, arlo honetan eskumenak esleituak dituzten beste departamentu batzuekin koordinatuta.

i) Departamentuaren barrenean administratiboki bideratzea foru parlamentarien eta Arartekoaren galderak eta informazio eskaerak, horien izapidetze instituzionalaz arduratzen den unitateak igorritakoak.

j) Genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzeari lotutako eginkizunak gauzatzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat eginik Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

V. KAPITULUA

Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa

45. artikulua. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren eskudantziak.

Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari dagokio Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra garatzen duen Erregelamenduaren 18. artikuluan aurreikusitako eskudantziak baliatzea, egintzak administrazio bidean berrikusteari dagokionez (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 17ko 85/2018 Foru Dekretuaren bidez).

Auzitegiko buruak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Zerbitzuko zuzendari kategoria izanen du, eta kideak eta idazkaria Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburuen parekoak izanen dira.

VI. KAPITULUA

Nafarroako Estatistika Institutua (NEI)

46. artikulua. Nafarroako Estatistika Institutuaren eginkizunak.

Nafarroako Estatistika Institutuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak ditu honako arlo hauetan:

a) Nafarroarentzat interesa duen jarduera estatistiko publikoaren sustapena, zuzendaritza eta koordinazioa.

b) Nafarroarentzat interesa duen jarduera estatistiko publikoaren printzipioen, helburuen eta gainerako alderdien zabalkundea egitea.

c) Nafarroako Estatistika Planaren aurreproiektua prestatzea, Foru Komunitateko Administrazioaren Estatistika Sistemaren gainerako unitateekin eta Toki Administrazioekin elkarlanean.

d) Datuak sailkatzeko eta emaitzak aurkezteko kontzeptuen, definizioen, sailkapenen, nomenklaturen eta kodeen gaineko arauak proposatzea, bai eta horiek sustatzea Nafarroako jarduera estatistikoan erabil daitezen, eta horrekin batera, koordinazio metodologikoa bultzatzea toki entitateen, beste autonomia erkidegoen, Estatuko Administrazio Orokorraren, Europar Batasunaren eta egoki diren beste erakunde batzuen jarduera estatistikoarekin.

e) Estatistikako urteko programek agindutako estatistika eragiketak betetzea.

f) Estatistika demografiko, ekonomiko eta sozialetako sistema integratuak egitea.

g) Unitate estatistikoen direktorioak prestatzea eta beharrezkoak diren zentsu eragiketak egitea lurraldeari, populazioari, etxebizitzei eta jarduera ekonomikoei buruzko informazio esparru eta parametro oinarrizkoak egunean edukitzeko.

h) Estatistikaren arloko ikerketa sustatzea, bai eta estatistikan aritzen diren langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntza ere.

i) Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari izatea estatistika gaietan espezializaturik dauden toki, autonomia erkidego, estatu eta nazioarteko unitate eta erakundeekiko harremanetan, eta haiekiko koordinazioa eta lankidetza bultzatzea jarduera estatistikoan. Ordezkari lan hori betetzean, departamentuetako unitate espezializatuen laguntza izanen du, eta haietan eskuordetu ahal izanen du zeregina, bidezko jotzen duenean.

j) Estatistika sistemako unitateekin lankidetzan aritzea estatistikaren arloko sekretua aplikatu eta errespetatzeko.

k) Nafarroari buruzko estatistiken zabalkundea bultzatzea.

l) Foru Komunitateko Administrazioaren partaidetza duten hitzarmen edo akordiorako proiektu guztiei buruzko aginduzko txostena egitea, bai eta zerbitzuen kontratazioetan ere, bitartekoetan edo helburuetan jasota egon daitekeen jarduera estatistikoari dagokionez.

m) Foru Komunitateko Administrazioaren unitateek egin nahi dituzten eragiketa estatistikoen proiektu guztiei buruzko txostenak egitea, horien ondorioz informazioa eskatu behar baldin badiete pertsona fisiko edo juridikoei, haien eginkizunei dagozkien administrazio harremanetatik kanpo.

n) Nafarroako Estatistika Planean sartutako eragiketa estatistikoak egiteko behar diren erregistroei eragiten dieten galde-sortei, administrazio prozedurei eta aplikazio informatikoei buruzko informazioa.

ñ) Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen bidez araututako jarduera estatistikoa betetzen duten unitateek estatistikak egitean erabilitako galde-sorten eta metodoen eraginkortasuna frogatzeko ikerketak egitea.

o) Nafarroako Estatistika Kontseiluak modu egokian jarduteko behar dituen baliabideak izatea.

p) Beste entitate publiko edo pribatu batzuekiko hitzarmenetatik datozen jarduera estatistikoak betetzea.

q) Nafarroan interes publikokoa den informazio estatistikoari buruzko datu-baseak garatzea.

r) Dimentsio geografikoa txertatzea datu-base horiei lotutako estatistika eragiketetan.

s) Foru Komunitatean estatistikaren arloan dagoen eskaeraren beharrak eta bilakaera aztertzea.

t) Aurreikuspen ereduak prestatzea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eskumenekoa den plangintza ekonomiko eta demografikoari erantzuteko.

u) Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eginkizunei loturik eskatzen zaizkion txostenak egitea.

v) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen datu-babeseko eta informazioaren segurtasuneko politikan definitzen diren segurtasun-erantzulearen eginkizunak betetzea, Nafarroako Estatistika Institutuaren beraren eremuan.

w) Nafarroako adierazle sistema koordinatzea.

x) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

47. artikulua. Nafarroako Estatistika Institutuaren egitura.

Nafarroako Estatistika Institutuak atal hauek ditu:

a) Azpiegitura Estatistikoa.

b) Ekoizpen Estatistikoa.

c) Estatistikaren Koordinazioa eta Zabalkundea.

48. artikulua. Azpiegitura Estatistikoaren Atalaren eginkizunak.

Azpiegitura Estatistikoaren Atalak, Nafarroako Estatistika Institutuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Unitate estatistikoen direktorioak prestatzea, hain zuzen, lurraldeari, populazioari, etxebizitzei eta jarduera ekonomikoei buruzko informazio esparru eta parametro oinarrizkoak sortu eta egunean edukitzeko beharrezkoak direnak.

b) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

49. artikulua. Ekoizpen Estatistikoaren Atalaren eginkizunak.

Ekoizpen Estatistikoaren Atalak, Nafarroako Estatistika Institutuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Agintzen zaizkion eragiketa estatistikoak egitea, bai eta beste organo estatistiko batzuekiko lankidetza akordioetatik datozenak ere.

b) Datu-baseak sortzea, beraiek ekoitzitako informazio estatistikoarekin eta kanpokoen eragiketetatik datorrenarekin.

c) Sintesiko estatistikak egitea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

50. artikulua. Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Atalaren eginkizunak.

Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Atalak, Nafarroako Estatistika Institutuaren berezko gaiei dagokienez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroari buruzko estatistiken zabalkundea bultzatzea.

b) Informazio estatistikoaren arloan egiten zaizkion eskaerei erantzutea.

c) Nafarroari buruzko informazio estatistikoa biltegiratu eta kontsultatzeko prozedura egokienak garatu eta mantentzea.

d) Datuak sailkatzeko eta emaitzak aurkezteko sailkapenak, nomenklaturak eta kodeak mantentzea eta haien zabalkundea egitea, eta koordinazio metodologikoa bultzatzea.

e) Nafarroako adierazle sistema koordinatzea.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

VII. KAPITULUA

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkaria

51. artikulua. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkariaren eginkizunak.

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkariak honako eginkizun hauek beteko ditu:

a) Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren bilkuretara joatea, ahotsarekin baina botorik gabe.

b) Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren bileren deia egitea, haren lehendakariak aginduta.

c) Berak ezagutu beharreko jakinarazpenak, datu eskaerak, zuzenketak edo bestelako idazkiak jasotzea, prozeduren izapidetzearen egoeraren berri ematea interesdunei eta jendearentzako arreta lanak egitea.

d) Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren bileren aktak idaztea eta baimentzea.

e) Aurkezten diren errekurtsoen izapidetzea koordinatzea, kontrolatzea eta jarraipena egitea.

f) Aurkezten diren errekurtsoen izapide-egintzak ematea.

g) Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak onesten dituen erabakiak jakinaraztea, eta, behar denean, horien ziurtagiriak ematea.

h) Urtero idaztea Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren jardueren memoria, lehendakariak emandako jarraibideei segituz.

i) Oro har, prozeduren legezkotasun materiala eta formala zaintzea.

j) Idazkaritzak berezkoak dituen gainerako eginkizunak, eta lehendakariak agintzen dizkionak.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Eskumenak deskontzentratzeko baldintza orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean deskontzentratzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak indarrik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen diren eskumenen deskontzentrazioa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Bigarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

Berresten dira, egin ziren baldintza berberetan, foru dekretu honetan izena aldatzen ez duten unitate organikoen titularren izendapenak, bai eta Auditoretza Ataleko buruarena ere; atal hori hemendik aurrera deituko da Finantza Kontrol Iraunkorrerako eta Auditoretzako Atala.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Unitateak kentzea.

Kentzen dira Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzua, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzua, Programazio Ekonomikoaren Atala, Kontu-hartze Atala eta Auditoretza Atala.

Laugarren xedapen gehigarria.–Ataletako burutzetarako eskakizunak.

Aurrekontuen Plangintzarako Ataleko eta Kontu-hartzailetzaren Azterlan eta Koordinazioaren Ataleko burutzek ez dute berariazko eskakizunik.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Xedapen iragankor bakarra.–Administrazio unitateen iraupena.

Atalez azpiko maila duten unitate organikoek indarrean diraute eta gaur egungo izendapenari eta funtzioei eutsiko diete, harik eta foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu arte; behin-behinean, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie betetzen ari ziren funtzioen arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honen edukiari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretua, hots, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Aldaketa, ekainaren 26ko 74/2019 Foru Dekretuarena, Kontratazio Publikorako Batzordea arautzen duenarena.

Kontratazio Publikorako Batzordea arautzen duen ekainaren 26ko 74/2019 Foru Dekretuaren 4. artikuluaren 4. zenbakiaren e) letra aldatzen da, eta honela gelditzen da idatzita:

“e) Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiak izendatutako bokal bat; hark, gainera, ordezko bat ere izendatu ahal izanen du, kargua hutsik badago, kanpoan badago edo gaixorik badago.”

Azken xedapenetako bigarrena.–Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaie Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egin dezaten.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako laugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1913759