220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2019ko aurrekontuaren 2. eta 3. aldaketak.
Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2019ko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontuaren 2. eta 3. aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea Idazkaritza Orokorrean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mugiron, Larraunen, 2019ko urriaren 21ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L1913411