220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

UN-2 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak.
Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2019ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Elgorriagako UN-2 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak, Isga Inmuebles SAUk sustaturik. Estatutuen behin betiko onespenak automatikoki sartzen ditu jabe guztiak konpentsazio sisteman, eta hemendik aitzina batzordearen eta diharduen administrazioaren erabakiei loturik geratuko dira.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea, eta baita, banan-banan, ukitutako jabe guztiei ere. Hiru hilabeteko gehieneko epea ematen zaie konpentsazio batzordea era dezaten, horretarako eskritura publikoa eginez. Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

Laugarrena.–José Ignacio Olazar Apezteguía alkatea edo legez hura ordezten duena izendatzea Elgorriagako Udalaren ordezkari konpentsazio batzordearen batzar nagusian.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Elgorriagako Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Elgorriagan, 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1913488