220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2019ko 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an, 2019ko 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (aipatu foru dekretuak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du).

6/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.000 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 2.000 euro.

7/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 15.000 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 15.000 euro.

8/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 8.000 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 8.000 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Cortesko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Cortesen, 2019ko urriaren 22an.–Alkateordea, Antonio Alba Baya.

Iragarkiaren kodea: L1913445