220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2020rako karga-tasak, tasak eta prezioak

Udalak, 2019ko urriaren 17an egindako osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, erabaki zuen honako karga-tasa hauek ezartzea Udalaren zerga, tasa eta prezio publikoen gainean, ondorioak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izateko:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko Zerga: gutxieneko tarifak.

–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: %3 (%2,5 Babes Ofizialeko Etxebizitzak).

–Lurren Balio-Gehikuntzaren gaineko Zerga: gutxieneko portzentajeak eta karga-tasak.

–Tasak eta prezio publikoak: espedientean agertzen direnak.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Arroitzen, 2019ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1913423