220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berraztertzeko espedientea, Kemira Ibérica SA pertsona bakarreko sozietateak sustatua.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko Legea garatzeko industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia) xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0052-2019-000005

Instalazioa

Erretxinak fabrikatzea

Sailkapena

4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa

2B / 4., 4.1,

1/2016 ELD, abenduaren 16koa

4.1.h)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

4.1.h)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 1/5 multzoa

Titularra

Kemira Ibérica SA pertsona bakarreko sozietatea

Kokapena

Villatuertako industrialdea z.g., 1. poligonoko 970. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N,

X: 581.289,242 eta Y: 4.723.393,039

Udalerria

Villatuerta

Proiektua

TEOri buruzko ondorioen gaineko 2016/902 Betearazpen Erabakiari (EB) egokitzeko baimena emateko baldintzen berrikustea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa.

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa.

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2019ko urriaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1913560