220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berraztertzeko espedientea, Wisco Española SAk sustatua.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko Legea garatzeko industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia) xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0052-2019-000002

Instalazioa

Brontze-galdategia

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 2., 2.5,

1/2016 E.,L.D., abenduaren 16koa

2.5.b)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

2.5.b)

Abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legea

II. eranskina / multzoa

Titularra

Wisco Española SA

Kokapena

Kale Nagusia z.g., 2. poligonoa, 101. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N,

X: 583.144,000 eta Y: 4.763.919,000

Udalerria

Betelu

Proiektua

TEOri buruzko ondorioen gaineko (EB) 2016/1032 Betearazpen Erabakiari egokitzeko baimena emateko baldintzak berrikustea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa.

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa.

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Iruñean, 2019ko urriaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1913548