217. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 942. lurzatian.
Hasierako onespena

Carcarko Udaleko alkateak, Alkatetzaren urriaren 15eko 186/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 4. poligonoko 942. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Alberto Redondo Izalek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Carcarren, 2019ko urriaren 15ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1913278