213. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan eta hurrengoetan eta 4.C G) eranskinean xedatutakoa betez, baita Foru Lege hura garatzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 66. artikuluan eta 4.C G) eranskinean xedatutakoa ere betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Nilsa. Jarduera: “Egozkueko hobi septikoa hobetzea, Nafarroako hiri erabilerarako uraren ziklo osoaren plan zuzentzailearen barrenean - goi saneamendua”. Hobi septikoaren kokapena: Egozkueko 4. poligonoko 109. eta 7. lurzatiak. Anue.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Anuen, 2019ko urriaren 17an.–Alkatea, Miguel Angel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L1913346