213. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2500E/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinak baimena kentzen baitio azaroaren 28ko 3021/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzei dagokien partidaren gastuari. Ebazpen horren bidez, Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta soldatetarako dirulaguntzen deialdia onetsi zen, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan ezarritako Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresetarako.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 3021/2018 Ebazpenaren bidez, Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta soldatetarako dirulaguntzen deialdia onetsi zen, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan ezarritako Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresetarako.

Ebazpen horretan, 2.300.000 euroko gastua baimendu zen, 2019ko gastuen aurrekontuko “Zailtasun handiak dituzten kolektiboak gizarteratzeko eta laneratzeko programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta FSE” izeneko partidaren kargura.

Kontuan izanik 2019an eskaeren kopurua txikiagoa dela aipaturiko laguntzak kudeatzeko baimendutako zenbatekoa baino, eta beste gastu konpromiso batzuei heltzeko aukera badagoela.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gasturako baimena kentzea, partida honetan eta honenbeste:

–Gizarte Segurantzako enpresa kuota eta soldatetarako dirulaguntzak, Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresei eman beharrekoak eta azaroaren 28ko 3021/2018 Ebazpenaren bidez arautuak, 300.000 euro, 2019ko gastuen aurrekontuko “Zailtasun handiak dituzten kolektiboak gizarteratzeko eta laneratzeko programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta FSE” izeneko partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, hortaz, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da haren aurka, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko urriaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1912715